SARRERA
Duela 800 urte baino gehaiago muino batean zegoen Gasteiz izeneko herrixka aukeratu zuen Antso VIIIa Jakitunak bertan hiri bat fundatzeko, eta Nova Victoria izena jarri zion.
Herrixkaren inguruan harresia eraikitzeko agindu zuen, etsaiengandik babesteko. Hori zela eta, inguruko jende asko etorri zen bertara, bizitzera. Biztanle berri horiek, poliki - poliki, etxe hobeak eta eraikin handiago eta ederragoak eginez joan ziren.
Eraikin horietako bat, Santa María eliza izan zen.
SANTA MARÍA PLAZA
Erdi Aroko hirigunearen iparraldean dago. Hauxe da alderik zaharrena.
Gaur egun ikusten diren kaleak asko aldatu dira hiria fundatu zenetik. Hasieran eraikin gehienak zurezkoak izaten ziren. Herriarentzat zuten garrantzia zela eta, ezinbestean sendoak izan behar zuten eraikinetan erabili ohi zen harria, hala - nola, harresiak, edo elizak, Santa Maria eliza, esate baterako, egiteko.
SANTA MARÍA, BABESLEKU
Santa Maria eliza, eliza ez ezik, gotorlekua ere bazen. Horregatik eraiki zuten horma lodi eta sendoekin. Hartara arazorik gabe egin ahal izango zien aurre hiria erasotzen saiatzen ziren etsaiei.
Harresiek, babestu ez ezik, argi eta garbi bereizten zituzten Gasteizko biztanleak Arabako lautadako nekazariengandik. Denek zekiten barrukoek kanpokoek baino bizimodu hobea zutela. Aski zeukaten garai hartako Santa María elizaren handitasunari erreparatzea, Gasteiz garrantzi handiko hiria zela oharzeko.
Erdi Aroko armadek ia sekula ez zuten erasotzen gotorleku bat. Luzaroan bakarturik izatea baino ezin izaten zituzten behartu etsaiak amore eman eta makurtzera. Horixe egin behar izan zuen Gaztelako armadak 1200. urtean Gasteiz mendean hartzeko.
Harresia Alfontso VIII.a Gaztelako erregearen aginduz eraiki zen. Gerra kontuetan aditua zen eraikuntza - maisu batek diseinatuko zuen, eta hargin talde handi batek eraikiko.
Harrobitik harria ateratzeaz arduratuko ziren batzuk, jarri nahi ziren lekuraino garraiatzeaz beste batzuk, harriei forma emateaz beste batzuk, eta, azkenik, behar ziren lekuan jartzeaz beste batzuk.
Antzera lan egingo zuten, ez askoz geroago. Katedralaren eraikuntzan, XIII. mendearen inguruan. Artisau ugari etorri ziren Gasteizera: eskultoreak, beiratea egileak, era gangak altura sinestezinetaraino goratzeko gai ziren ingeniariak.
SANTA MARÍA, OTOIZ LEKU
Guztieren gainean, ordea, Santa Maria katedrala otoitz lekua zen gasteiztarrentzat. Denbora asko ematen zuten hortxe, mezatara joaten ziren igandeetan eta jaiegunetan, bertan ezkondu ohi ziren, bertan bataiatzen zituzten beren seme - alabak, ...
Mezatan gehienak zutik edo belauniko egon ohi ziren, ez baitzituzten eserlekuak izaten, eta otoitzak latinez egiten ziren.
Elizkizunetan Gasteizko biztanleen parte handi bat biltzen zen elizan. Apaiza latinez emanten zuen meza, eta beti ere eliztarrei bizkarra emanda. Handikiak aurreko ilaretan eseri ohi ziren beti, zurezko eserlekuetan. Gainerakoak (gehienak) atzean jartzen ziren, eta zutik egoten ziren denbora guztian.
Eraikinaren alboetan hiriko handikiak lurperatzen zituzten kapera eta kriptak zeuden. Horietako batzuk santuren bati eskainiak ziren.
SANTA MARÍA, GAIXORIK DAGOEN ERAIKINA
Urte asko ditu katedralak; horregatik esaten zaio katedral zaharra. Eraiki zutenetik, igaro den denboran, gauza ugari aldatu dira bertan. Garai batzuetan ustez falta zitzaizkion gauza batzuk erantsi zizkioten, eta beste garai batzuetan, berriz, kendu zitzaizkion, soberan zituelakoan. Aldakuntza horietako askok katedrala gaixotzea ekarri zuten berekin.
Gasteiztarrok katedrala maiz erabili izan badugu ere, beti ez dugu behar bezala zaindu izan. Ez gara behar bezala ezagutzeaz arduratu izan.
Aspaldi batean, zurezko sabaia kendu eta harrizkoa jarri zioten, gaur egun duena, baina ez zuten kontuan izan hormak ez zutela indar aski izango pisu horri guztiari eusteko. Zurezko sabai arinei eusteko pentsatuak ziren hasieran katedralaren hormak. Haien lekuan harrizko sabai astunagoak jarri zituztenean artesiak ateratzen hasi ziren hormetan. Era berean, horma horietan bertan kapera berriak egin zirenez, larriagotu egin zen arazoa.
XIX. mendearen erdialdera nahiz gerora, XX. mendearen erdialdeara, egin zen katedrala berriztatzeko ahaleginik. Baina ez zuten behar bezala ezagutzen eraikinaren gaixotasuna, eta ez zuten emaitza onik lortu. Hortik gaur egungo arazoak.
Garai bateko nobleziak zenbait handikik kaperak eraikiarazi zituzten eraikinaren alboetan, bertan lurpera zitzaten, katedralaren barruan. Ez zuten kontuan izan, ordea, horren zulo handiak eginez gero ahuldu egiten zituztela hormak.
Azkenik, zenbait arkitektu eta berriztatzaileek ez zuten gogoko katedrala bere horretan, eta beren gisara aldatzea erabaki zuten. Horma eta arku batzuk kendu eta beste batzuk jarri, lehio batzuk zulatu eta beste batzuk itxiz, katedralaren itxura aldatzen joan ziren.
Gainera, hirian beste eraikin erlijioso batzuk egin zirenez, hala nola katedral berria, jendea Santa María katedralaz ahaztuz joan zen poliki - poliki. Horrela iritsi zaigu, gaixorik eta ahaztuta.
Duela zenbait urtetik hona, katedralaz gehiago arduratzen hasia da jendea. Zientzialari asko dira lanean eraikina bere onera ekartzeko. Egin duten lehenengo gauza zehatz - mehatz gaitza ongi ezagutzeko.
ERROLDA IGAROBIDEA
Gasteizko ipar mendebaldea ikus daiteke hemendik. Santa María eliza eraiki zenean, begibistan dagoen hori hutsik zegoen, eta harresitik kanpo. Soroak eta inguruko herrietako etxe eta kanpandorreak baino ez ziren ikusten, eta zabaldia zeharkatzen zuten bideak.
Hauxe da erronda igarobidea. Bertan ibiltzen ziren, hara eta hona harresietako zaindariak, hiriaren kanpoko aldean zer gertatzen zen zaintzen zuten bitartean. Korridorea oso estua da, eta katedralaren goiko aldea inguratzen du, ipar - mendebaldea.
Ez zen erraza Arabako lautada hiriko harresietako dorreetan guardia egiten zuten zaindarietakoren batek ikusi gabe zeharkatzea.
Kontua ez zen etsaien erasoetatik babestea bakarrik. Eskualdeko nekazariak eta baliabideak ere kontrolatzen zituzten.
ARKEOLOGI LANAK
Katedralean lanean ari diren zientzialari guztien artean, arkeologoak ditugu hemen.
Arretaz aztertzen dituzte eraikinaren hormak eta lurra urratu eta zulatu egiten dute, katedralaren historia aztertzeko. Detektibeen gisa lan egiten dute: aztarnak bilatzen dituzte Santa María katedralaren bazter eta zoko guztietan, eraiki zenetik hona igaro diren urteetan bertan gertatutakoak argitzeko.
Arkeologoek katedraleko lurraren azpian aurkitu duten gauzarik garrantzitsuena hurrengoa da: gaur egungo eraikina egin aurretik leku horretan bertan izandako bi eliza zaharragoen zimenduak.
XI. mendean, gaur egun ikusten dugun katedrala eraiki baino 200 bat urte lehenago, eliza txiki bat zegoen hemen, inguruan hilerria zuela.
Eliza horien hormak ebakitzen dituzten zulo luzexkak askoz ere geroago, lehendik hor inolako eraikuntzarik izan zenik inor gogoratzen ez zenean, egindako beste hilobi batzuk dira.
Ikustea zaila bada ere, zulo borobil batzuk ere aurkitu dituzte arkeologoek. Jendea garai batean bizi zen etxola zaharren egiturak osatzen zituzten zurezko habeak jartzeko ziren. Lehen aipatu ditugun elizak baino ere zaharragoak ziren etxe horiek.
Zaila da nolakoak ziren ziur jakitea. Dudarik gabe Gasteizko biztanleen etxeak ziren, hau da, Antso VIak Nova Victoria hiria fundatu baino lehenagokoak.
ARKUPEA, ERDI AROKO KOMIKIA
Erdi Aroan, elizetako eskultura eta irudiek bazuten beste zereginik ere, apaingarri izateaz gain; funtsezkoak ziren herri xeheak ez idazten ez irakurtzen ez zekiten herritar haiek, Biblian kontatzen diren istorioak ezagutzerik izan zezaten.
Biltzeko lekua ere bazen arkupea. Jendea ez zuen aisialdirik izaten, ezta hirian ere. Tarte eskas batzuk jendearekin egoteko: mezatara sartu aurretik edo handik ateratzean. Gauza arrunta zen hemen biltzea. Udal batzarreko kideak ere arkupean elkartu ohi ziren maiz, erabaki handiren bat hartu behar zutenean.
Hauxe da, katedral osoan, apaingarri gehien dagoen tokia. Eskultura ugari daude, eta era askotako edergailuak. Hiru atarik osatzen dute: nagusia, erdian, eta beste biak, berriz, alboetan.
Ate bana dago atarietako bakoitzean, eta horien gainean triangelu formako espazio bat, tinpanoa. Erliebeak ageri dira zizelkatuta, zerrendak eratuz. Erliebe horiek komikiak balira bezala, hainbat istorio kontatzen dizkigute.
Erdi Aroan, jende gehienak ez zekien idazten ez irakurtzen. Latinez ere ezer gutxi ulertzen zuten, apaizak mezatan hizkuntza hori erabiltzen bazuten ere. Horregatik, gehienek irudien bitartez baino ezin zituzten ezagutu santuen bizitzak eta Bibliako pasarteak.
Santa Mariako arkupean aritu ziren eskultoreek ahaleginak egin zituzten atarietako tinpanoetan kontatzen zituzten istorioak denek ulertzeko modukoak izan zitezen. Eskultura bakoitzak nor irudikatzen zuen argi eta garbi ikus zedin, bere ezaugarri zen ikur jakin bat jartzen zioten bakoitzari.
Erdi Aroan milaka erromes etortzen ziren honaino. Atsedena hartuko zuten bertan berriro DONE JAKUE bide luzeari ekin aurretik.
Europako urrutiko bazterretatik etorritako erromes haiek kultur eragin handia izan zuten Gasteizen, eta aztarna ugari utzi zituzten gaur gure hirian.
ARTEAREN HISTORIA ETA HISTORIA
miércoles, 2 de julio de 2014
lunes, 16 de junio de 2014
BARROKOA: ESKULTURA: LEVANTE ETA ANDALUZIA
SEVILLAKO ESKOLA
GRANADAKO ESKOLA
MURTZIA: SALZILLO
Eskultura dinamikoa egiten du. Rokokoa erabiltzen du dekoratzeko, eskultura erlijiosoaren barruan. Aste Santuko pausuak egiten ditu. Lanak: SANTA CENA, PRENDIMIENTO, ORACIÓN EN EL HUERTO.
- JUAN MARTINEZ MONTAÑES (1568 - 1649). Era manieristatik barrokora doa. Anatomiari garrantzia ematen dio. Bere lan gehienak erlijiosoak dira.
- JUAN DE MESA (1583 - 1627). Montañesen ikaslea eta jarraitzailea. Bere eskultura expresiboagoa da. Lana: JESUS DEL GRAN PODER.
GRANADAKO ESKOLA
- ALONSO CANO (1601 - 1627). Bere estiloa: naturalista, serenoa eta edertasun idealaren bila.
- PEDRO DE MENA (1628 - 1688). Egurra lantzen du, oihalen textura egiten du eta beste material batzuk ere bai. Lanak: DOLOROSA, ECCE HOMO.
MURTZIA: SALZILLO
Eskultura dinamikoa egiten du. Rokokoa erabiltzen du dekoratzeko, eskultura erlijiosoaren barruan. Aste Santuko pausuak egiten ditu. Lanak: SANTA CENA, PRENDIMIENTO, ORACIÓN EN EL HUERTO.
BARROKOA: ESKULTURA: GAZTELA ETA MADRIL
ESKULTURA VALLADOLIDEN: GREGORIO FERNANDEZ
Gaztelako eskultura aurrera egiten du eskultura manieristaren modeloengandik, baina tradizioarekin moztu gabe (JUAN DE JUNI).
GREGORIO FERNANDEZ (1576 - 1636). Sarrian (Lugo), baina Valladolidera joaten da bizitzera. Bere eskultura hurrengo ezaugarriak ditu: tratamendu anatomikoaren detailea, egiazko elementuak postizoen erabilerarekin eta plegatu akartonatua.
KONJUNTO HANDIAK
Erretaulak urre kolorea ematen dute barrualdeetara.
JOSE BENITO CHURRIGUERA (1665 - 1782). 1692an San Estebaneko erretaula egiten du, kolumna salomondarrak dituena eta urre koloreko landare dekorazioa daukana.
TOMÉ (DIEGO ETA NARCISO) ANAIAK: Toledoko katedralaren EL TRANSPARENTE egin zuten.
MADRILEKO ESKULTURA
MANUEL PERIRA (1588 - 1683). Eskultura sobrio bat eta errealismo handiarekin egiten dute. Lanak: SAN BRUNO.
Palazioen jardinetan eta iturri publikoetan zeuden eskulturak atzerrian eginda edo artista atzerritarrengandik eginda zeuden. Artistak: JUAN DE BOLONIA eta PIETRO MACCA. XVIII. mendean, expresionismoa eta errealismoa gai nagusiena izaten jarraitzen du. LUISA ROLDANA (1654 - 1703), LA ROLDANA, erlijioaren gai politak egiten zituen. Lana: SAGRADA FAMILIA.

BARROKOA: VELAZQUEZ
IKASKETAK ETA LEHENENGO URTEAK
Diego Rodriguez de Silva y Velazquez (1599 - 1660) Francisco Pachecoren eskolan hasi zen margolari moduan. Bere pinturak naturalistak eta eskola tenebristaren argi tratamendua izango du. Objektuen kalitate tonalak oso ondo eginak daude. Lanak: VIEJA FRIENDO HUEVOS.
1623.an Madrilera joaten da. Erretratuak oso ondo egiten ditu eta erregearen eta bere familiaren erretratista izatera ailegatu zen. Kromatismo bizia eta argia bere pintura mitologikoetan agertzen dira. Lanak: TRIUNFO DE BACO, LOS BORRACHOS.
ITALIARAKO BIDAIAK ETA BERE ESTILOA KONSOLIDATZEA
1629an Italiara bidaiatzen du. Madrilera bueltatzen denean erretratu asko margozten ditu. Lanak: LA FREGUA DE VULCANO, LA RENDICIÓN DE BREDA (LAS LANZAS).
1649an, Felipe IV.aren eskaeraz, Velazquez berriro joaten da Italiara. Bidaiaren helburua pinturak, eskulturak eta armairuak erostea zen Madrileko Alcazarra dekoratzeko. Velazquez Italiako hiri garrantzitsuenak ezagutzen ditu eta Erroman bizitzen da denboraldi batez. Italiako pintura ezagutzen du lehen baino hobeto. Bere erretratuaren teknika hobetzen da. Lanak: VILLA MEDICI (BI PAISAI), LAS MENINAS, LAS HILANDERAS, LAS VENUS DEL ESPEJO. Errealitatea oso ondo adierazten du. Erregeen eta bufoien erretratuak bere psikologiaren barruan sartzen dira bere gizarte kategoriaren gainetik kolorea eta marrazkiaren erabilera konbinatzen du.

PINTURA BARROKOA ESPAINIAN
VALENTZIA ETA BERE MARGOLARIAK
ANDALUZIAKO ESKOLA
- FRANCISCO RIBALTA (1565 - 1628). Eskorialean ikasi zuen. Bere pinturetan agertzen diren pertsonaien aurpegiak expresionismo handia dute, kolorearen erabilera eta Caravaggioren influentzia agertzen da.
- JOSÉ DE RIBERA (1591 - 1652). Valentziakoa izan arren, bere obra guztia Italian margotzen du. Artista askok bere influentzia izango dute. Bere margoetan, naturalismoa, pertsonai normalak eta gorputza eta argiaren ikasketak argertzen dira.
ANDALUZIAKO ESKOLA
- FRANCISCO DE ZURBARAN (1598 - 1664). Extremadurakoa da, baina Sevillan ikasitakoa. Bere margoak oso sinpleak dira. Pertsonai sakratuak oso sinpleak dira. Pertsonaiak eta konposizioak oso sinpleak dira. Erretratu monastikoak oso lortuak daude. Lana: LOS TRABAJOS DE HERCULES (Palacio del Buen Retiro).
- ALONSO CANO (1601 - 1667). Arkitektua, eskultorea eta margolaria. Madrilen eta Sevillen ikasi zuen. Bere margoak klasikoak dira, kolore argiak eta pintzelada soltea dute.
- BARTOLOME ESTEBAN MURILLO (1617 - 1682). Erlijio margolaria eta etxe konposizioak egiten ditu (LA SAGRADA FAMILIA DEL PAJARITO). Umeen erretratuak edo pikaroen eszena naturalak eta koloristak dira.
- JUAN VALDES LEAL (1622 - 1690). Bere margoen esanahia desberdina da. Argiaren kontrasteekin jolasten du. Lana: PINTURAS DEL HOSPITAL DE LA CARIDAD.
BARROKOA: HOLANDAKO ESKOLA: ERRETRATUA
GIZARTE BURGESA
Holandako pintura bere gizarte espiritua errepresentatzen du. Pintura erlijioso handia desagertzen da. Cristoren Pasioarekin eta Antzinako Testamentuaren istorioak etxeetan egoteko eta erreflexionatzejo margotzen dira.
Erretratua oso garrantzitzua da eta erretratu kolektibo edo profesional bat agertzen da.
Genero pintura Holandan ematen da. Pintura txikiak dira eta burgesiaren etxeak dekoratzeko margotzen dira. Gai kotidianoak eta intranszendenteak dira.
REMBRANDT
Caravaggioren pinturaren influentzia du. Tenebrismoaren erabilerari dagokio, argia zerbait misteriotsua eta sinbolikoa ematen diote. Argiaren iturria pertsonaietatik dator eta koadroan dagoen eszenarioa egiten dute.
Gai erlijiosoa oso gai pertsonala da. Gaiak sentsibilitate askorekin eta intimitate absolutuarekin tratatzen dira. Pertsonai sakratuak era sinplean agertzen dira eta teatro sentimenturik gabe. Antzinako Testamentuko margoak oso normalak dira.
Erretratuak oso ondo ematen zaizkio. Bere bodegoiak (EL BUEY DESOLLADO) historiara pasatu dira.
BESTE ARTISTA HOLANDAR BATZUK

- FRANS HALS (1555 - 1666). Bere erretratuak argiaren pintzeladaren eta konposizio diagonalean daude oinarrituta. Erretratu kolektiboak eta taberna eszenak bere errealitatea erakutsi nahi dute.
- VERMEER DE DELFT (1632 - 1675). Bere argi bero batekin argituta daude, eszenen detaileengandik, intimitatea dute eta espazio errealaren kaptazioa dute.
BARROKOA: RUBENS ETA PINTURA FLAMENKOA
POLITIKAREN ETA ESPIRITUALTASUNAREN APURDURA
Antzinako Herbehereak banatuta zeuden, ez bakarrik politikaren arloan. Holanda Espainiatik independizatu zen eta protestanteak dira gehienak. Flandes Espainiaren menpean dago eta katolikoak dira gehienak. Flandesen pintura erlijiosoa nabarmenduko da altareko koadro handiekin. Horrela katolizismoaren handipena erakusten da protestantismoaren tenplu hutsekin dekorazioaren arloan. Pintura mitologikoa, erretratua eta genero pintura izango du indar handiena.

PEDRO PABLO RUBENS
Amberesen ikasi zuen. 1577 - 1640. Italiara joaten da eta Mantuako dukearen etxean bizitzen da denboraldi batean.
Irakasle italiarrekin ikasiko du. Bere pertsonalitatea influentzia handia izango du eta bere garaiko gizartean garrantzi handia izango du.
Bere pintura oso kreatiboa da eta bere dinamismoa, argitasuna eta bizitza garrantzi handia daukate. Bere margoak klasikoak dira eta marra diagonalean daude. Forma anatomikoak ere garrantzi handia hartzen dute. Bere pintura erlijiosoak oso handiak dira eta inspirazio handia izan ziren beste artista batzuentzat (DESCENDIMIENTO DE LA CRUZ, ADORACIÓN DE LOS REYES MAGOS). Pintura mitologikoa gazteluak dekoratzeko balio zuten eta biluztasuna errepresentatzeko erabili zuen. Erretratuak ere margotu zituen (DUQUE DE LERMA, ELENA FOURMENT).
RUBENS-EN ESKOLA
Rubens - en lan sistema lan askoren produkzioa posible egin zuen. Ikasle asko izan zituen eta hauek bere bozetoei forma eman zizkioten eta bere instrukzioak jarraitzen zituzten. Ikasle honek gai batzuetan espezializatzen ziren (paisaiak, animaliak).
VAN DICK (1599 - 1641), Rubensekin egiten du lan Amberesen, baina laster Londresera joaten da bizitzera. Han dagoen pintura falta egingo du Van Dyck garrantzia hartzea oso azkar. Bere erretratuak garrantzi handia hartuko dute.
Rubensen beste jarraitzaile batzuk: DAVID TENIERS eta JEAN BRUEGHEL.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)