lunes, 16 de junio de 2014

BARROKOA: VELAZQUEZ

IKASKETAK ETA LEHENENGO URTEAK

Diego Rodriguez de Silva y Velazquez (1599 - 1660) Francisco Pachecoren eskolan hasi zen margolari moduan. Bere pinturak naturalistak eta eskola tenebristaren argi tratamendua izango du. Objektuen kalitate tonalak oso ondo eginak daude. Lanak: VIEJA FRIENDO HUEVOS.

1623.an Madrilera joaten da. Erretratuak oso ondo egiten ditu eta erregearen eta bere familiaren erretratista izatera ailegatu zen. Kromatismo bizia eta argia bere pintura mitologikoetan agertzen dira. Lanak: TRIUNFO DE BACO, LOS BORRACHOS.

ITALIARAKO BIDAIAK ETA BERE ESTILOA KONSOLIDATZEA

1629an Italiara bidaiatzen du. Madrilera bueltatzen denean erretratu asko margozten ditu. Lanak: LA FREGUA DE VULCANO, LA RENDICIÓN DE BREDA (LAS LANZAS).

1649an, Felipe IV.aren eskaeraz, Velazquez berriro joaten da Italiara. Bidaiaren helburua pinturak, eskulturak eta armairuak erostea zen Madrileko Alcazarra dekoratzeko. Velazquez Italiako hiri garrantzitsuenak ezagutzen ditu eta Erroman bizitzen da denboraldi batez. Italiako pintura ezagutzen du lehen baino hobeto. Bere erretratuaren teknika hobetzen da. Lanak: VILLA MEDICI (BI PAISAI), LAS MENINAS, LAS HILANDERAS, LAS VENUS DEL ESPEJO. Errealitatea oso ondo adierazten du. Erregeen eta bufoien erretratuak bere psikologiaren barruan sartzen dira bere gizarte kategoriaren gainetik kolorea eta marrazkiaren erabilera konbinatzen du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario