Aro modernoan sortu zen mugimendu kulturala izan zen errenazimentua.
Garaia: XV. mendea Quattrocento eta XVI. mendea, Cinquecento.
Humanista gizon kultoak ziren, latina eta grekeraren menperatzaileak eta Aristotelesen eta Platonen obra ondo ezagutzen zituztenak. Kristau tradizioaren jarraitzaileak ziren baina giza baloreak sendotu ziren eta Erdi Aroko omnipresentzia erlijiosoa itzali zen. Gorteetan oso preziatuak izan ziren. Artea EDERTASUNAREN ikuspuntutik miatu zuten eta artistak errespetuz handiz begiratzen zituzten.
Gizona unibertsoaren ardatza sentitzen zen. Espazioaren kontzepzio berria agertzen da ikusmen arauetan sustraituta: PROPORTZIOA, SIMETRIA ETA PERSPEKTIBA.
miércoles, 3 de noviembre de 2010
Eskultura Gotikoa XIV. mendeko Espainian
Kataluniako aldia arkitekturan bezalakoa da. Obrarik garrantzitsuenak hilobi - monumentuak eta erretaulak izango dira. Azken hauek harrizkoak izango dira eta Errenazimentua arte izango dute bilakaera.
Eskultura Gotikoa XIII. mendeko Espainian
- BURGOSEKO KATEDRALEAN: Amiens - eko artista batek lan egin zuen eta bere figurak solemneak eta idealizatuak dira. Erabilitako gaiak arkaikoak izan ziren. Klaustroan, erregeen eta apezpikuen tamaina naturaleko figurak daude. Ezaugarri nagusia errealismoa da eta batzuk benetako erretratuak dira.
- LEONEKO KATEDRALAK: Reims - eko eragina du bere naturalismoan eta dotoretasunean. Bere portada hirukoitzean benetako poema eskulturikoa agertzen da. Portada nagusian ANDRE MARI ZURIAREN estatua agertzen da. Ateko dintelaren gainean AZKEN EPAIKETAREN eszena agertzen da.
Pintura Gotiko Espainian
Askoz kalitate handikoak eta ugariak izan ziren pintura - lanak. Hoormetan freskoak egin zituzten baina artistek nahiago zuten taulen gainean margotzea. Pintura - eskola garrantzitsuenak ondoko hirurak izan ziren: Italiakoa, Flandeseakoa eta Borgoniakoa. Bakoitzaren eragina garai desberdinetan nagusitu zen. XIII. mendean Frantziako eskolen joerak nagusitu ziren batez ere. Garai hartan ez zen geheiegi landu taula - pintura. Erromanikoaren arau eta ohitura batzuk mantendu ziren.
XIV. mendean Kataluniako artisten lanak gailendu ziren. Adibidez, BERNAT MARTORELL - EK SAN JORGE - RI eskainitako erretaula da, mugimenduz beteko lana, baina apur bat artifiziala dena.
XV. mendetik aurrera Flandes aldeko pintoreen eragina nagustiu zen. Pintorerik garrantzitsuena: BARTOLOMR BERMEJO izan zen. Froma zendoak, ia eskulturak diruditenak, erabiltzako joerak itxura monumentala ematen die haren lan guztiei.
XV. mendea Espainian
Toledon eta Burgosen ezarri ziren Ipar Europatik etorritako maisuak eta gotiko flamigeroa sartu zuten. TOLEDON, JUAN GUASEK lan egin zuen. Arropen tolesdurek eta aurpegien errealismoak Borgoiniako tailerrak gogoratzen dizkigute. BURGOSEN GIL DE SILOE nabarmendu zen Flandes-tik etorria. Burgoseko apezpikuarentzat lan egin zuen eta geroago Isabel Katoliko erreginarentzat Miraflores - ko Kartujan. Erreginaren gurasoen hilobiak eta erretaula egin zituen. Katalunian PERE JOHAN da eskultore bikainenak. Tarragonako erretaula eta Zaragozako erretaularen beheko zatia egin zuen.
Espainiako Arkitektura gotikoa XV. mendean
Aurreraèmak arkitekturan ez dira teknikoak izango, estilistikoak baizik. Beste aldetik, Herbereetako eraginal emango dio izaera berezia Espainiako arkitekturari.
Kanpoko arkitektuak etorriko dira, adibidez, KOLONIAKO JUAN ESTA SIMON, BURGOSEN lan egiteko edo BRUSELASEKO HANEQUIN EDO JUAN GUAS ETA ENRIQUE EGAS TOLEDON lan egiteko. Oso obra pertsonalistak eman ziren, baina Espainiako nortasunarekin egindak.
Errege Katolikoen garaian estilo berezi bat lortzen da (GOTIKO ISABELINOA). Estilo honetan handitasunak, nolabait, dekorazioaren indarra frenatzen du.
Gotikoko Arkitektura zibila Espainian
Gaztelan erregeek ordaintzen zituzten eraikuntzak.
XIV. mendean, Pedro IV.ak Bartzelonako Errege Jauregian TINELL - EKO SALOIA eginarazi zuen nobleziari bere boterea adierazteko. Nabe bakarreko gunea da, zurezko estalkiarekin, sei arkuz eutsita. Kanpoko aldean sei kontrahorma daude, sei arku horien kasua hartzeko.
PALMA DE MALLORCA ETA VALENTZIAN LONJAK DITUGU. Gune laukizuzenak dira, merkataritza - kontratuak egiteko. Gangetako nerbioak zutabe lirain helikoidaletan zabaltzen direnak. Kanpoaldeko dekorazioa estilo flamigerokoa da.
Aragoiko Arkitektura Gotikoa
- Aragoin ez zen eman bilakaera berezirik.
- XIV. mendean izango da artearen tzat momenturik bikainena. Bi arrazoi daude horrela gertatzeko:
- 1. Alde batetik merkataritzari esker hobekuntza ekonomikoa eman zen eta burgesiak emandako dirua funtsezkoa izango da arte - lanak egiteko.
- 2. Beste aldetik, Aragoiko erregeek heresia albigensearen kontra borrokatu zuten eta beharrezkoa ikusi zuten tenplu berriak eraikitzea.
- Katedral garrantzitsuenak: BARTZELONAKO KATEDRALA ETA "SANTA MARIA DEL MAR", TARRAGONA, GIRONA ETA PALMA DE MALLORCAKO KATEDRALAK
Arkitektura Gotikoa Gaztela eta Leonen XII, XIII eta XIV. mendeetan
- LEONEKO KATEDRALA Frantziakoa bezalakoa da. Ezagutzen duten lehenengo arkitektuaren izena Maisu Enriquez da. Leoneko katedralaren elementu ijustariena beriateak dira.
- BURGOSEKO KATEDRALA: 1221ean Fernando IIIak lehenengo harria jarri zuen. Bourges eta Reimseko katedralarekin erlazionaturik dago baina altuera falta zaio-. Gaurko obra oso konplexua da.
- TOLEDOKO KATEDRALA: Hispaniar kutsu handiena duen ktedrala da. Fernando IIIak lehenengo harria jarri zuen. Altuera eskasa eta oso zabala alde batetik eta arku txikiak gingildu eta gurutzatuak koroan eta triforioan emanten diote espainiar kutsua. Beirateek Frantzian baino polikromia aberatsago dute.
Gotikoaren ezaugarriak Espainian
- Eraikuntza zabalak
- Altuerari ez diote garrantzia emanten, batez ere, Valentzian, Katalunian, eta Balear irletan horizontaltasuna nabarmentzen da.
- Pintural garrantzi handia izango du. Mureruak eta barneko ormak erretaulekin estaltzen dira.
Gotikoa Espainian: Ekintza historiakoak
XIII eta XV. mendeen artean Iberiar penintsula bost erreinutan banatuta dago: Nafarroa, Prtugal, Gaztela, Aragoi eta Granadako nazari erreinua. Nafarroa Frantziari lotuta egon zen. Gaztela noblezia boteretsua zeukan eta Errekonkistan murgilduta zegoen. Aragoi Mediterranear itsasora begira zegoen. Konkistak egiteko nobleziaren eta burgesiaren dirua behar zuen. XV. mendearen bukaeran, Aragoi eta Gaztela elkartu ziren.
1212. an, Errekonkistako bataila garrantzitsuenetariko bat kristauek irabazi zuten: Tolosako Nabak. Fernando III Santuak Cordoba eta Sevilla konkistatu zituen. Gaztelako nobleziaren boterea islamiarren aurkako gerrei esker indartzen da. Granadako erreinua 1492.an Errege Katolikoek konkistatu zuten.
Aragoiko koroak zabaltze - politikari era ekin zion eta Jaime I Konkistatzaileearen errainaldian Mallorka eta Valentzia hartu zituzten eta bizantizar inperioarekon harremanetan jarri ziren. Merkataritza eta kultura hedatu ziren erreinuan zehar: Aragoi, Katalunia, Valentzia eta Mallorka. Napoli XV. mendearen erdialdean sartu zen XVIII. mendera arte eta ondorioz italiar eragina penintsulan sartu zen.
Oso garai fekundoa izan zen: Alfontso X.ak Toledon itzultzaile - eskola sortu zuen. Salamancako Unibertsitateak ospe handi zeukan Europa osoan.
martes, 2 de noviembre de 2010
Rabenako San Vital Eliza (VI. mendekoa)

Kanpoaldean, sobrioa da. Barrualdean, berriz, guztiz aberatsa, mosaikoez apainduta hormetan.
Mosaikoak egiteko, nakar, urrea eta harri disdiratsuak erabiltzen zituzten. Ikonoklastak direlako, figurak agertzerakoan jainkoarenak edo enperadorearenak izango dira. Kupula izan ordez, zinborrioa dauka. Zinborrioa estaltzeko ertz ganga erabiltzen dute. Oso argia da, lehio ugari baititu. Kontrahormak egin zituzten, pisua ondo eusteko. Atea sinplea da, erromatarrena bezalakoa.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)