miércoles, 3 de noviembre de 2010

Gotikoa Espainian: Ekintza historiakoak

XIII eta XV. mendeen artean Iberiar penintsula bost erreinutan banatuta dago: Nafarroa, Prtugal, Gaztela, Aragoi eta Granadako nazari erreinua. Nafarroa Frantziari lotuta egon zen. Gaztela noblezia boteretsua zeukan eta Errekonkistan murgilduta zegoen. Aragoi Mediterranear itsasora begira zegoen. Konkistak egiteko nobleziaren eta burgesiaren dirua behar zuen. XV. mendearen bukaeran, Aragoi eta Gaztela elkartu ziren.

1212. an, Errekonkistako bataila garrantzitsuenetariko bat kristauek irabazi zuten: Tolosako Nabak. Fernando III Santuak Cordoba eta Sevilla konkistatu zituen. Gaztelako nobleziaren boterea islamiarren aurkako gerrei esker indartzen da. Granadako erreinua 1492.an Errege Katolikoek konkistatu zuten.

Aragoiko koroak zabaltze - politikari era ekin zion eta Jaime I Konkistatzaileearen errainaldian Mallorka eta Valentzia hartu zituzten eta bizantizar inperioarekon harremanetan jarri ziren. Merkataritza eta kultura hedatu ziren erreinuan zehar: Aragoi, Katalunia, Valentzia eta Mallorka. Napoli XV. mendearen erdialdean sartu zen XVIII. mendera arte eta ondorioz italiar eragina penintsulan sartu zen.

Oso garai fekundoa izan zen: Alfontso X.ak Toledon itzultzaile - eskola sortu zuen. Salamancako Unibertsitateak ospe handi zeukan Europa osoan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario