miércoles, 3 de noviembre de 2010

Errenazimentua: Sarrera

Aro modernoan sortu zen mugimendu kulturala izan zen errenazimentua.

Garaia: XV. mendea Quattrocento eta XVI. mendea, Cinquecento.

Humanista gizon kultoak ziren, latina eta grekeraren menperatzaileak eta Aristotelesen eta Platonen obra ondo ezagutzen zituztenak. Kristau tradizioaren jarraitzaileak ziren baina giza baloreak sendotu ziren eta Erdi Aroko omnipresentzia erlijiosoa itzali zen. Gorteetan oso preziatuak izan ziren. Artea EDERTASUNAREN ikuspuntutik miatu zuten eta artistak errespetuz handiz begiratzen zituzten.

Gizona unibertsoaren ardatza sentitzen zen. Espazioaren kontzepzio berria agertzen da ikusmen arauetan sustraituta: PROPORTZIOA, SIMETRIA ETA PERSPEKTIBA.

No hay comentarios:

Publicar un comentario