martes, 18 de marzo de 2014

Errenazimentua: kontestu historikoa 2


  • QUATTROCENTO: XV. mendea. Medicitarrak. Florentzia.
  • CINQUECENTO: XVI. mendeko lehenengo hamarkadak. Erroma. Aita Saindua.
  • MANIERISMO: 1520 tik aurrera. Sentimenduan eta emozioan oinarritutako bideak bilatu zituen, zenbaitetan klasizismoarekin batera.
Arlo artistikoan gertatutako aldaketak:
  1. Eredu klasikoak berrartzen dira
  2. Gizakia ardatzat zuten
  3. Artista pertsona eskolatua da, baliopen soziala daukana: bere lanak libreki sortzen ditu eta bezero batzuentzat egiten du lan.
  4. Espazioari buruzko kontzepzio berria: proportzioa, simetria eta perspektiba.
Errenazimentua Italian sortu zen. Zergatik Italian?:
  1. Italian zeuden aztarna klasikoengatik
  2. Merkatari eta bankari familia garrantzitsuenek artisten lanak bultzatu baitzituzten

Gotikoa: eskultura eta pintura

Gotikoko eskulturak errealagoak ziren. Erabili zituzten teknikak ere landuagoak ziren. Kristo errealismo handiagoz adierazi zen eta sufrimenduaren seinaleak nabari zituen. Ama Birjina gotikoko protagonista bihurtu zen. Gotikoan hilobietako eskultura ere izugarri indartu zen.

Pinturak ez ziren horma gainean bakarrik egiten, eliza gotikoetan hormak garrantzia galdu egin baitzuen. Taua gainean tenpera teknika erabiliz egiten ziren; olio pintura ere garatu zen. Boterea zuten klaseen zerbitzura garatu zen beste pintura mota bat ere. Nobleek eskatzen zituzten pintura lanak eta noble horiek agertzen ziren askotan, ondorioz, koadroetan.

TENPERAREN TEKNIKA: koloreak uretan disolbatzen dira teknika honetan eta koloreak, arraultza eta bestelako aglutinatzaileekin nahasten dira; taula edo horma gainean pintatzeko erabiltzen da.

OLIOAREN TEKNIKA: teknika honetan aglutinatzaileetzat linaza - olioa erabiltzen da.

Gotikoa: ezaugarri orokorrak

  1. Oinplano latindar gurutzedunak. Gurutzaduratik aurrera nabeen kopurua handitu egin ziren. Kaperak ere ugariak dira. Transeptuko zinborioa desagertu egin zen eta bere tokian gurutze gangak jarri ziren.
  2. Arku zorrotza: pisu gutxiagokoa, ez du alboetan indarra egiten
  3. Gurutze ganga: pisua lau puntutan banatzen da
  4. Pilareak dira hormaren zatirik garrantzitsuenak. Oso altuak dira.
  5. Kontrahorma eta arbotanteen bitartez gehiago indartzen dira zutabeak.
  6. Lehio handiak, beiratez apaintzen ziren. Beirateak dira berunezko sare baten gainean ezartzen diren marrazki koloretsuko beirak. Irakasteko asmoa ere bazuten. Errosetoia (sarrerako lehio borobila).
  7. Aldare nagusiaren atzekaldean egurrezko erretabloak margotzen ziren.
  8. Kanpoaldeari dagokionez, katedralek orratz zorrotzak zituzten dorre luzeak zeuden eraikinaren gaineko aldean; fatxadetan dekorazio ugari ageri zen eta gableteak eta pinakuluak nabarmentzen ziren.
  9. GABLETEAK: angelu zorrotz forma zuten eta arkuen gain ezartzen ziren erremateak.
  10. PINAKULUAK: gotikoko elementu arkitektoniko askoren amaiera zorrotza

lunes, 17 de marzo de 2014

Gotikoa: kontestu historikoa 2

Arte Gotikoa Frantziako iparraldean jaio zen XII. mendeko bigarren erdialdean, eta XVI. mendera garatu zen. Handik berehala hedatu zen Europa osora. Erromanikoaren bilakaeraren ondorioz sortu zen gotikoa. Merkataritzak ekarri zuen ongiro ekonomikoari esker eraikuntza ugari eraiki ziren denbora laburrean.

Katedrala da eraikuntzarik nagusiena. XIII - XV. mendeetan eraiki ziren. Katedralen ezaugarri nagusienak neurri eta altuera ikaragarria eta beren barneko argitasuna ziren. Lehenengoak Parisen inguruan, Alemanian, Espainian. Katedral baten eraikuntzak diru asko eta urte askotako lana eskatzen zuen. Burges aberatsek, bereziki, jartzen zuen dirua eta jende arruntak dohaineko orduak jartzen zituzten.

Erromanikoa: arte figuratiboak eta eskultura

ARTE FIGURATIBOAK:

Erromanikoko eskultura eta pintura arkitekturaren menpe zeuden. Irudi eta imaginek bazuten helburu didaktiko bat. Imaginak ez ziren batere naturalistak. Konposizioak simetria printzipioa jarraitzen zuten. Teknika trakets samarra nabari zen eskultura eta pinturetan. Freskoek (hormetako pinturak) ez zuten sakontasuna adierazten ezta perspektibarik erabiltzen. Irudiak trazu beltzez adierazten ziren eta barnean ageri ziren koloreak (disdiratsuak, garbiak, ez errealistak). Gehien irudikatu zen gaia azken judizioarena zen eta hortxe agertu zen PANTOKRATORRAREN irudia.

ESKULTURA EXENTA:

Oinarri arkitektonikorik lotuta ez dagoen eskultura, independientea dena.

Erromanikoa: ezaugarri nagusienak


  1. Puntu erdiko arkua
  2. Kainoi ganga: puntu erdiko arku batzuk osatzen dute
  3. Horma sendoak kontrahormekin: arku eta gangak oso astunak zirenezk indar handia egiten zuten alboetan
  4. Leiho txikiak eta estuak: argitasuna oso ahula da
  5. Gurutze latindar formako oinplanta dute, ekialderantz begira
  6. Dekorazioak garrantzi handia dauka. Eliza erromanikoa irudiz betetako liburu handia bezalakoa zen, irakurtzen ez zekitenei zuzendua, gehientsuak analfabetoak baitziren. Hormak eta gangak Jesukristoren eta Santuen bizitzako eszenak irudikatzen zituzten, margoekin apainduta.
  7. Portada: artistikoki diseinaturiko sarrera da
  8. DINTELA: karga bati eusten dion elemendu horizontala
  9. ARKIBOLTAK: portada osatzen duten arkuen multzoari deitzen zaio. Motibo geometriko eta bizidunez apainduak izaten dira.
  10. TINPANOA: dintela eta arkiboltez mugatua dagoen eremua da
  11. KAPITELAK: arkuari eusten dion zutabearen fuste gainean ezarririk dauden elementuak dira

Erromanikoa: kontestu historikoa 2

XI eta XIi. mendeetan Europako Mendebaldean, elizak eraikitzeko, erromatarren teknikak berreskuratu ziren. Arte honen hedapenari hiru faktoreek lagundu zioten: erromasaldiek, ordena monastikoen zabaldundeak eta elizaren berrantolaketak. Erromako Bizantzioko eta Islameko eragina izan zuen arte erromanikoa. Izaera erlijiosoa eta aristokratikoa zuen: jainkoaren boterea goresten zuen eta zuzen - zuzen loturik zegoen bai Europaren batasun espiritualei baita fenoblimoari ere.

SANTIAGO BIDEA: IX. mendean Konpostelan Santiago apostoluaren hilobia aurkitu zutela zabaldu zen. Laster hasi ziren alde guztietako erromesak inguratzen baina XI. mendean zear hasi ziren benetako erromesaldiak Konpostelara. Erromesek Konpostelara iristeko egiten zuten ibilbidea Santiago bidea edo Ibilbide Frantsesa izenez ezagutzen da. Kantauriar kostaldetik beste bide bat zegoen baina hau ez zen beste bidea bezain garrantzitsua eta hainbeste erromesez gurutzatua.

Santiago bidean zehar hiriak eraiki ziren; bertan merkatariak finkatu ziren, gaixoak hartzeko ospitaleak eraiki ziren, elizak altxatu eta zubiak eraiki zituzten. Arte Erromanikoa bide horri esker hedatu zen. Penintsulan jendeaz gain pentsamenduak, artea eta Europako modak ere sartu baitziren bide horretatik.

Arkitektura berria

MODERNISMOA

  • XIX. mende amaieratik XX mendearen lehenego urteak.
  • Tradizio historiko eta teknika berrien baliabideak
  • Lerro kurbak eta okerrak
  • Egitura eta apaindura garrantzitsuak.
  • ANTONI GAUDI: LA PEDRERA, MILA ETXEA, SAGRADA FAMILIA

RAZIONALISMOA

  • XX. mendeko lehen erdia
  • Fora geometrikoak
  • Apaindurarik ez
  • Leiho ilara horizontalak
  • WALTER GRUPIUS: BAUHAUSEN
  • LE COBUSIER: MARSEILLAKO BIZILEKU UNITATEA

ORGANIZISMOA

  • XX. mendearen lehen erdia
  • Paisajearekin armonia bilatu
  • Erabiltzearen erosotasuna
  • FRANK LLOID WRIGHT: UR JAUZIKO ETXEA

ARKITEKTURA POSTMODERNOA

  • 70. hamarkadan
  • Estilo eta joera desberdinak
  • Ideal razionalistak
  • RAFAEL MONEO: ARTE ERROMATARREKO MUSEO NAZIONALA

PUNTAKO TEKNOLOGIAKO ARKITEKTURA

  • 70. eta 80. hamarkadak
  • Eraikinak egitura ikaragarriak dituzte
  • Teknologia eta material berriekin eraiki
  • NORMAN FOSTER: HONG KONG-EKO BANKUA

ARKITEKTURA DEKONSTRUKTIBISTA

  • 80. hamarkada
  • Bolumen zehiar multzoa
  • Batzuk besteekin lotuta
  • JOM UTZON: SIDNEY - KO OPERAKO TEATROA

Abanguardiak

FAUVISMOA

  • Fauves: piztiak (kritiko baten iritziz; izena hortik dator).
  • Kolorea edonola erabiltzen dute, naturaren koloreak errespetatu gabe.
  • Gaiek ez dute garrantzirik, irizpide subjetiboak baizik.
  • HENRY MATISSE, MAURICE VLAMANCK, ANDRÉ DERAIN

KUBISMOA

  • XX. mendearen 10. eta 20. hamarkadetan eman zen.
  • Gauzka forma geometriko arruntetara ekartzen zituzten (kuboak, zilindroak, konoak, esferak).
  • Sakonera sentsazioa eta koloreak baztertu zituzten.
  • Kolore gama: gris, okre, berdeak
  • Teknika berriak: collagea (pintaturiko elementuekin batera, papera, oihal zatiak, egurra, etab itsasten dira).
  • Gauzak ikuspegi askotakik erakusten dituzte aldi berean (albotik eta aurretik,...).
  • PABLO PICASSO, GEORGE BRAQUE

ARTE ABSTRAKTUA

  • 20. eta 30. hamarkadak.
  • Gaia ezagutu ezineko margolanak.
  • Forma geometrikoak.
  • WASSILY KANDINSKY

ESPRESIONISMOA

  • Lehenengo hiru hamarkadetan.
  • Ezaugarri nagusia emozioak arrazoia baino gehiago adierazten da.
  • EDUARD MUNCH, E. L. KIRCHNER, OSCAR KOKOSCHKA

SURREALISMOA

  • 1920.ko hamarkada.
  • Errealitatearen eta ametsaren arteko zerbait.
  • SALVADOR DALÍ, JOAN MIRÓ, MAX ERSIST

POP - ART

  • Herri artea.
  • 1960.ko hamarkada
  • Artistek hainbat iturri dituzte irudiak ateratzeko.
  • AMDY WARHOL, ROY LICHTENSTEIN

Postinpresionismoa


  • Inpresionismoaren aurrerapen teknikoak eta helburuak baztertu gabe:
    • Lerro formak, gauzen bolumena irudikatzeko tresnatzat berreskuratu zituzten.
    • Une iraunkorragoek iragankorrek baino garrantzi gehiago hartu zuten.
    • Errealitatea era subjetiboan irudikatzen dute.
  • PAUL CEZANNE, VINCENT VAN GOGH, PAUL GAUGIN, TOLOUSE - LAUTREC
  • Pintore hauek XX. mendeko margotzeko joeren oinarriak ipini zituzten eta aintzindaritzat har ditzakegu: KUBISMOA (CEZANNE), FAUVISMOA (GAUGIN), ESPRESIONISMOA (VAN GOGH), KARTELEN - MARGOAK (TOLOUSE - LAUTREC).

Inpresionismoa

  • Ezaugarri orokorrak
    • Gauzek isladatzen dituzten koloreak margotzen dituzte.
    • Kolore horiek argitasunaren arabera aldatu egiten dira.
    • Une bakoitzeko ikuspegi iragankorra jaso nahi dute oihalean.
    • Kanpoan margotzen dute, naturatik zuzenean.
  • Gaiak: paisajeak nagusitzen dira, eguneroko eszenak... Gai bat ordu desberdinetan margotzen dute, argiaren araberako koloreen eraldaketa adierazteko.
  • Teknikak:
    • Ez dute marra erabiltzen formak sortzeko.
    • Ez dituzte koloreak paletan nahasten, oihalean baizik.
    • Pintzeladak laburrak eta solteak dira.
  • CLAUDE MONET-ek, mugimendu honi izena eman zion bere margoarekin. INPRESIOA sortzailea izan zen.
  • Beste batzuk: EDOUARD MANET, EDGAR DEGAS, AUGUSTE RENOIR

viernes, 7 de marzo de 2014

Arte garaikidea. Ezaugarri Orokorrak


  • XIX. mendearen bigarren erdialdean garatzen da.
  • Izadia irudikatzeko modu tradizionala (itzal grisen bitartez bolumena sortzeko) baztertu zen.
  • Gauzak argiaren eraginpean adieraztea helburu izan zuten.
  • Koloreari buruzko azkenaurrerapen zientifiko teknikoak ezagutzen zituzten: oinarrizko koloreak zeudela eta, elkarren artean nahasita, beste kolore sekundario batzuk sortzen direla.
  • Ikuslearen begiek, distantzia jakin batetik, koloreak nahasten dituzte, beraz, ez dituzte koloreak paletan nahastu behar.
  • Kolore argi eta disdiratsuak nagusitu ziren, beltza baztertuz.
  • Itzalak ez dira ilunak, tonu osagarriak erabiliz irudikatzeko (argi horiak - itzal bioletak).

Industri iraultzaren ondorioz: hirigintza eta burdinaren iraultza

HIRIGINTZA:

  • Plan eredugarri asko hiri egokia lortzeko asmoz.
  • Ezaugarriak:
    • Hiribide zabalak
    • Plaza erradialak
    • Herri xumearen auzoak periferian kokatzen dira
  • EBENEZER HOWARD: LORATEGI HIRIA
  • ARTURO SORIA: MADRILEKO HIRI LINEALA
  • ILDEFONS CERDA: BARTZELONAKO ZABALGUNEA
  • HAUSSMAN: PARISEKO ERABERRITZEAREN LANAK

BURDINAREN ARKITEKTURA:

  • Material berriak: galdatutako burdina eta beira
  • Eraikitze teknika berriak
  • Injineruek ere eraikitzen dituzte
  • Eraikin motak: zubiak, tren geltokiak, lonjak, merkatuak, erakusketa unibertsaletako eraikinak
  • JOSEPH PAXTON: LONDRESEKO BEIRAZKO JAUREGIA
  • EIFFEL: PARISEKO EIFFEL DORREA

Arkitektura eta industri iraultza

GARAI HISTORIKOA:

XVIII. mendearen bigarren erdialdean eta XIX. mendean eman zen. Barrokoko estiloa baztertuz, iraganeko estiloetan inspiratzen dira.

ARKITEKTURA NEOKLASIKOA:

  • Estilo grekoan (Pericles - en garaiko Atenas - eko tenploak) eta erromatarrean (indusketa arkeologikoek, garai honetan, Herkulano eta Ponpeiako eraikinak begi bistan utzi zituzten) inspiratzen da.
  • Eraikin publikoetan eta burgesen jauretxeetan.
  • Ezaugarri teknikoak: estilo klasikoenak
  • PARISEKO ETOILE PLAZAKO GARAIPEN ARKUA
  • WASHINGTONEN HIRIEN ERAIKINAK
  • VILLANUEVA, MADRILLEKO PRADO MUSEOA

ARKITEKTURA HISTORIZISTA:

  • Erdi Aroan du inspirazioa: neorromanikoa eta neogotikoa
  • Herriaren nortasunen erroak Erdi Aroan oinarritzen direlakoan
  • Kultura islamiko eta hinduen ezaugarriak ere, nohizbeinka, agertzen dira
  • CH. BARRY ETA A. PUGIN: LONDRESEKO BRITAINIA HANDIKO PARLAMENTUA, NEOGOTIKOA

jueves, 6 de marzo de 2014

Neoklasizismoa


  • XVIII. mendearen amaieran, Frantziako iraultzaren garaian.
  • Askatasuna eta berdintasuna adierazteko, arte klasikoaren elementuak erabiltzen hasten dira.
  • Ezaugarriak:
    • Konposizioaren soiltasuna
    • Margotzeko teknika bikainena da
    • Arrazoia, oreka eta soiltasunean oinarriak ditu.
    • Sentimenduak edo emozioak ez diera adierazten: konposizioak hotzak dira
  • JACQUES LOUIS DAVID: MARAT - EN HERIOTZA

ERREALISMOA


  • Garai historikoa: 1848ko Iraultza ostean
  • Gaiak: sozialak batez ere, politikoak baztertuz, txiroen, baztertuen eta langileen bizimoduen mundua.
  • Ezaugarri teknikoak:
    • Errealitatearen adierazpena, idealizaziorik gabe
    • Konposizioa orekaturik, dinamismo gutxirekin
  • JEAN - FRANÇOIS MILLET: EREILEA, UZTA BILTZAILEAK
  • GUSTAVE COURBET: HARGINAK, PINTOREEN ESTUDIOA
  • HONORÉ DAUMIER: KARIKATURA POLITIKOAK, KRITIKA ZORROTZAK

ERROMANTIZISMOA


  • Errestaurazio monarkikoaren garaian, 1830.aren inguruan.
  • Indibidualismoa eta goraipamenta nagusitzen dira.
  • Ezaugarri teknikoak:
    • Argitasuna
    • Kolorea marrazkia baino garrantzitsuagoa
    • Konposizio dinamikoagoa
    • Figura ugari
  • Gaiak: paisajea, herria, iraultzaren gorazerrea, gerra, hondamendiak
  • DELACROIX: ASKATASUNA HERRIAREN GIDARI