ARTE FIGURATIBOAK:
Erromanikoko eskultura eta pintura arkitekturaren menpe zeuden. Irudi eta imaginek bazuten helburu didaktiko bat. Imaginak ez ziren batere naturalistak. Konposizioak simetria printzipioa jarraitzen zuten. Teknika trakets samarra nabari zen eskultura eta pinturetan. Freskoek (hormetako pinturak) ez zuten sakontasuna adierazten ezta perspektibarik erabiltzen. Irudiak trazu beltzez adierazten ziren eta barnean ageri ziren koloreak (disdiratsuak, garbiak, ez errealistak). Gehien irudikatu zen gaia azken judizioarena zen eta hortxe agertu zen PANTOKRATORRAREN irudia.
ESKULTURA EXENTA:
Oinarri arkitektonikorik lotuta ez dagoen eskultura, independientea dena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario