martes, 18 de marzo de 2014

Gotikoa: eskultura eta pintura

Gotikoko eskulturak errealagoak ziren. Erabili zituzten teknikak ere landuagoak ziren. Kristo errealismo handiagoz adierazi zen eta sufrimenduaren seinaleak nabari zituen. Ama Birjina gotikoko protagonista bihurtu zen. Gotikoan hilobietako eskultura ere izugarri indartu zen.

Pinturak ez ziren horma gainean bakarrik egiten, eliza gotikoetan hormak garrantzia galdu egin baitzuen. Taua gainean tenpera teknika erabiliz egiten ziren; olio pintura ere garatu zen. Boterea zuten klaseen zerbitzura garatu zen beste pintura mota bat ere. Nobleek eskatzen zituzten pintura lanak eta noble horiek agertzen ziren askotan, ondorioz, koadroetan.

TENPERAREN TEKNIKA: koloreak uretan disolbatzen dira teknika honetan eta koloreak, arraultza eta bestelako aglutinatzaileekin nahasten dira; taula edo horma gainean pintatzeko erabiltzen da.

OLIOAREN TEKNIKA: teknika honetan aglutinatzaileetzat linaza - olioa erabiltzen da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario