martes, 18 de marzo de 2014

Gotikoa: ezaugarri orokorrak

  1. Oinplano latindar gurutzedunak. Gurutzaduratik aurrera nabeen kopurua handitu egin ziren. Kaperak ere ugariak dira. Transeptuko zinborioa desagertu egin zen eta bere tokian gurutze gangak jarri ziren.
  2. Arku zorrotza: pisu gutxiagokoa, ez du alboetan indarra egiten
  3. Gurutze ganga: pisua lau puntutan banatzen da
  4. Pilareak dira hormaren zatirik garrantzitsuenak. Oso altuak dira.
  5. Kontrahorma eta arbotanteen bitartez gehiago indartzen dira zutabeak.
  6. Lehio handiak, beiratez apaintzen ziren. Beirateak dira berunezko sare baten gainean ezartzen diren marrazki koloretsuko beirak. Irakasteko asmoa ere bazuten. Errosetoia (sarrerako lehio borobila).
  7. Aldare nagusiaren atzekaldean egurrezko erretabloak margotzen ziren.
  8. Kanpoaldeari dagokionez, katedralek orratz zorrotzak zituzten dorre luzeak zeuden eraikinaren gaineko aldean; fatxadetan dekorazio ugari ageri zen eta gableteak eta pinakuluak nabarmentzen ziren.
  9. GABLETEAK: angelu zorrotz forma zuten eta arkuen gain ezartzen ziren erremateak.
  10. PINAKULUAK: gotikoko elementu arkitektoniko askoren amaiera zorrotza

No hay comentarios:

Publicar un comentario