lunes, 17 de marzo de 2014

Erromanikoa: kontestu historikoa 2

XI eta XIi. mendeetan Europako Mendebaldean, elizak eraikitzeko, erromatarren teknikak berreskuratu ziren. Arte honen hedapenari hiru faktoreek lagundu zioten: erromasaldiek, ordena monastikoen zabaldundeak eta elizaren berrantolaketak. Erromako Bizantzioko eta Islameko eragina izan zuen arte erromanikoa. Izaera erlijiosoa eta aristokratikoa zuen: jainkoaren boterea goresten zuen eta zuzen - zuzen loturik zegoen bai Europaren batasun espiritualei baita fenoblimoari ere.

SANTIAGO BIDEA: IX. mendean Konpostelan Santiago apostoluaren hilobia aurkitu zutela zabaldu zen. Laster hasi ziren alde guztietako erromesak inguratzen baina XI. mendean zear hasi ziren benetako erromesaldiak Konpostelara. Erromesek Konpostelara iristeko egiten zuten ibilbidea Santiago bidea edo Ibilbide Frantsesa izenez ezagutzen da. Kantauriar kostaldetik beste bide bat zegoen baina hau ez zen beste bidea bezain garrantzitsua eta hainbeste erromesez gurutzatua.

Santiago bidean zehar hiriak eraiki ziren; bertan merkatariak finkatu ziren, gaixoak hartzeko ospitaleak eraiki ziren, elizak altxatu eta zubiak eraiki zituzten. Arte Erromanikoa bide horri esker hedatu zen. Penintsulan jendeaz gain pentsamenduak, artea eta Europako modak ere sartu baitziren bide horretatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario