jueves, 30 de septiembre de 2010

Konstantinoplako Santa Sofia


532 eta 537. urteen bitartean eraiki zen eta jauregi baten ondoan zegoen eta oso handia zen. Elementu garrantzitsuena bere kupula da, urrezko mosaiko batez estalita dagoena.

Hauexek dira basilika honen ezaguarriak:
  • Material aberatsak erabili zituzten egiteko, hala nola, harri bitxiak.
  • Momentuko teknika onena erabili zuten.
  • Bere estiloa ez da oso altua.
  • Bolumen handiko basilika da.
  • Kupula eusten duen danborra ez da oso altua.
  • Barrualdean oso aberatsa da.
  • Basilika honek oinplano karratua du.
  • Kupula petxinen gainean dago.
  • Kupula eusteko ingurun semikupulak egiten zituzten, kupularen bultzada zabaltzeko.
  • VII. eta VIII. mendean kontrahormak jarri izan behar zituzten ez erortzeko.
  • Dekorazioa aldatuta dago, turkoen eskuetan erori zelako.
  • Landarezko dekorazioa nabarmentzen da.

Bizantziar artea: ezaugarriak


Greziako artean eta paleokristauan (sinboloak batez ere) oinarritzen da, baina pertsiako eta musulmanen eragin handia dauka, adibidez, kupulak. Arte erlijiosoa da, eraikuntza garrantzitsuena tenplua da. Honek, oinarri zentrala du gurutze grekoarekin (lau beso berdinak dituen gurutzea). Kupula petxinekin eusten ziren eta haien gainean kokatzen ziren.
  • MATERIALAK: hauskorrak dira eta pisu gutxikoak, adibidez, adreiluak, harri porosoak, etab.
  • DEKORAZIOA: oso aberatsa da, mosaikoak eta pinturak erabiliz lortu dutena.
  • HEREZIAK zirela eta, ikonoklastak bihurtu ziren , hau da, ezin zuten santuen imaginak egin eta gurtu.
  • ARTEA enperadorearen menpe egongo da eta tresna politikotzat erabiliko du.
  • TENPANO TEKNIKA erabiltzen dute kapiteletan, ilargiaren jokua eginez.

miércoles, 29 de septiembre de 2010

Bizantziar artea: Sarrera

395. urtean Erromatar Inperioa bi zatitan banatu zen:
  • EKIALDEKOA: Kostantinopla hiriburu zeukana.
  • MENDEBALDEKOA: Erroma hiriburu zeukana.
Bizantzion grekoa mantentzen da, latina ezin zuelako grekoarekin.

476. urtean Mendebaldeko Inperioa erori zen eta Ekialdekoari Bizantziar Inperioa deitu zioten. Izen hori jarri zioten Bizantzio izeneko kolonia bat zegoelako.

Konstantino enperadorea Bizantzio kolonia hiriburua bihurtu zen (Konstantinopla izenekoa) eta gune garrantzitsuena Mediterraneoan izan zen.

Bizantziar Inperioraren epe gorena VI. mendean izan zen Justiniano enperadorearekin.

Bitartean, Mendebaldeko lurretan erreinu desberdinak agertu ziren:
  • BISIGODOAK: Iberiar Penintsulan kokatu zirenak.
  • FRANKOAK: Frantzian kokatu zirenak.
  • OSTROGODOAK: Italian kokatu zirenak.
  • BANDALOAK: Ipar Afrikan kokatu zirenak.
Justinianok, VI. mendean Italia birkonkistatu zuen eta hor aztarna artistiko garrantzitsu aurkitu dira.

Erregea, Justinianoren kasuan, botere politikoa eta erlijiosoa zeukan.

Justiniano Teodorarekin ezkondu zen eta Teodora era Biznatziar Inperioan ere parte handia izan zuen, oso azkarra baitzen.

martes, 28 de septiembre de 2010

Arte Islamikoa: La Alhambra

Vista de la Alhambra
  • XIV. mendeko arte islamikoaren eraikuntza garrantzitsuenetako bat da.
  • Material oso pobreak dira, horregatik, estaltzeko landareak, ura, ... jarri dituzte.
  • Arku peraltatuak ditu (oso altuak dira).
  • Granadan kokatuta dago.

Arte Islamikoa: La Giralda

  • Sevillan dago. Leku horren enblema da eraikuntza hau.
  • Behealdean nahaiko pobra da dekorazioa, baina goialdean oso aberatsa da.
  • Oso arte kapritxosoa eta errefinatua da.
  • Balkoiak oso konplikatuak dira.

Arte Islamikoa: Omaneko Meskita

  • "Mezkita de la Roca" ere esaten zaio.
  • VI. mendekoa da eta Jerusalen - en dago.
  • Oinarri oktogonala du.
  • Material txarrez eginda dago, baina onez eta aberatsez estalita.

Arte Islamikoa: Kordobako Meskita


VIII. mendean hasi zen, baina IX. mendean bukatu zen. Hasieran oso txikia zen, baina musulman asko joaten zirelako, aurrerantz eta eskuinerantz zabaldu zuten. Lehenengo gelak oso dekorazio sinplea dute, azkenengoak, berriz, dekorazio barrokoa dute.

Kordobako meskitaren leku aberatsaren MIHRABEN KUPULA da. Kupula honek ezaugarri hauek ditu:
  • Lobulo formakoa da.
  • Gaionatua da.
  • Oso aberatsa da, marmolez dekoratua baitago.
  • Musulmanen artearen dotoretsuaren adibide argia da.
Meskita hau oso pobrea da kanpoaldetik, barrualdetik, ordea, ikusten da meskitaren aberastasuna, hau da, ez dauka batere zerikusirik barruko eta kanpoaldeko dekorazioa.

Arte Islamikoa: Ezaugarriak


Arte islamikoa K.O 623. urtean hasi zen, Mahomaren eskutik. Hauexek dira honen ezaugarriak:
  • Batez ere, arte dekoratiboa da.
  • Zura eta igeltsua erabiltzen dute eraikuntzetan.
  • Landare dekorazio geometrikoa (ATAURIKES) erabiltzen zuten.
  • Kupuletan elementu dekoratiboak zintzilik (MOKORABEAK) jartzen zituzten.
  • Ura oso garrantzitsua da.
Arte islamikoaren eraikuntza garrantzitsuena meskita da, oinplano karratuko tenplu erlijiosoa.

Meskita guztiak, Mekara begira daude, Espainiakoak, berriz, ez daude Mekara begira, hegoalderantz begira baizik. Musulmanek beraien bizitzan behin gutxienez Mekara joan behar dira, Mahoma han jaio zelako.

Al Andalus


711. urtean, musulmanek Iberiar Penintsula konkistatzen hasi ziren, Espainiaren hegoaldetik.

Lehenengo Andaluzia konkistatu zuten eta Al Andalus deitu zioten. Andaluzian eraikuntza musulman asko (aberatsak) egin zituzten.

Geroago, Frantzia konkistatzen ahalegindu ziren, baina ez zuten lortu. Orduan Pirineoetan muga jarri zuten.

Azkenean, 1492. urtean, juduak Espainiatik kanporatu zituzten eta Granada errekuperatu zuten.

Musulmanek, arte islamikoaren eraikuntza asko utzi dituzte Espainian, hala nola, Kordobako Meskita, La Giralda eta La Alhambra.

Arte islamikoa arte erlijioso dekoratiboa da.

Bizantziar artearen eta arte islamikoaren parekotasunak

  • Biak arte erlijiosoak dira, arte islamikoan tenplu erlijiosoa meskita da, bizantziarran, berriz, eliza ortodoxoa da.
  • Bi arte hauek kupulak erabiltzen dituzte tenpluak apaintzeko.
  • Baita apaintzako ere bi arteak mosaikoak ipintzen dituzte, arte hauek dekoratiboak dira.
  • Bizantziar artea eta arte islamikoa nahiko parekoak dira, arte islamikoak bizantziar artearen eragina duelako, hau da, arte islamikoa bizantziar artetik gauzak hartu dituelako.
  • Erromako artea Errepublika garaian

    • BARBERIMIREN BUSTOA: Teknikak errealistak erabili dituzte. Pertsonaien aurpegiak oso definituta daude, hau da, kontu handiz eginda daude. Patrizioa bere arbasoak erakusten ari da.
    • ARA PACIS: "Bakearen Altarea" Octavio Augustoren ohorez eraikia dago, K.A 19. urtean. Kubo itxurako gela bat, sarrera batekin bakarrik. Sakrifizioak (animaliena) egiteko erabiltzen zen gelaxka hau. Dena dekoratuta dago. Behealdean, landareak eta itxura geometrikoak daude. Goialdean, Augustoren familia agertzen da.
    • TITOREN ARKUA: Erroman kokatuta dago. Arku oroigarri edo garaipen arku bat da. Bao bat dauka, gainera, goian inskripzio batzuk daude.
    • TRAJANOREN ZUTABEA: Harrizko monumenti oroigarria edo garaipen zurabea da. Dazian egin zuten. Konkistengatik egin zuten, Trajanoren ohorez. Zutabean Trajanoren borrokak agertzen dira, gainera, Trajano 50 aldiz agertzen da zutabean. Barrutik eskailerak daude goiko pisura joateko eta, dirudienez, barruan Trajanoren gorpua dasgo.
    • VESTAREN TENPLUA: Greziakoa bezalakoa da, hau da, grekoen arkitektura kopiatuz egindako tenplua. Tholos borobila dauja. Vestaren jainkosaren ohorez egindakoa.
    • MAISON CARRÉE: Nimesen kokatuta dago. Greziakoa bezalakoa da, baina desberdintasun batzuekin, adibidez, podium baten gainean dago, aurrealdean eskailerak eta sarrera bat bakarrik dauka tenplu honek. Hestaestiloa dauka, hau da, sei sutabe dituela tenplu hone aurrekaldean.
    • AGRIPA PANTEOIA: Kupula batez estalita dago. Fusteak lisoak dira, gainera, marmolezkoak dira fuste hauek. Kapitelak dekorazio eskasa daukate. Lehio faltsuak ditu, pisua eusteko. Barrutik oso leku polita da, marmolez dekoratuta baitago. Hor egon direnen iritzia berdina da, leku magikoa dela uste dute.
    • SEGOVIAKO AKUEDUKTUA: Harriak arlanduak dira. Bere izena esaten duen moduan, Segovian dago. Erdi puntuko arkuak ditu eta behekoak handiagoak dira, goikoak baino, hau da, bi pisu ditu akueduktu honek. Harriak zementurik gabe jarrita daude. Miresgarria da akueduktu hau ez erortzea.
    • ALKANTARAKO ZUBIA: Tajo ibaiaren goian dago.

    Erromako artea Monarkia garaian

    • AREZZO - KO KIMERA: Villa Iulian kokatuta dago. Brontzez eginda dago. Etnaren sua estali zuen, horregatik hain ondo kontserbatuta dago. Etruskoek egin zuten.
    • OTSEME KAPITOLINOA: Erroman kokatuta dago. Brontzez egindakoa. Otsemearekin batera Romulo (Erromako lehen erregea) eta Remo agertzen dira oso gazteak zirenean. Teknika errealista erabili zuten.
    • CERVETERI BIKOTEA: Cerventeri kokatuta dago. Marmolezkoa da. Etruskoak egin zuten, hauek hildakoak gogoratzen zituzten. Sarkofago batean ateratzen diren bikote bat da. Gizonezkoa bizarra dauka eta emakumezkoa irrifarre arkaikoa. Hau zoriontasuna ematen du. Teknika errealista erabiltzen dute.
    • VEYESEKO APOLOA: Ezaugarri arkaikoak ditu. Erroman kokatuta dago.

    Greziako eskultura

    ARKAIKOA (K.A VIII ETA VI MENDEETAN):
    • Gizonezko gazteak biluzik (KUROS) irudikatu.
    • Emakumezko gazteak jantzita (KORES) irudikatu
    • Zakarrak eta zurrunak ziren

    KLASIKOA (K.A V ETA K.A MENDEETAN):

    • Giza gorputzaren neurriak eta mugimendua egokitasunez irudikatu
    • Lan nabarmenenak: MIRONEN DISKOBOLOA, POLIKLETOREN DORIFOROA ETA PRAXITELESEN HERMES.

    HELENISTIKOA (K.A IV ETA I MENDEETAN):

    • Eskulturak zentzu dramatikoagoa hartu
    • Eskultoreek sentimenduak irudikatu nahi
    • Gorputz bihurrituak eta jarrera tragikoagoak ziren
    • Lan nabarmenenak: SAMOTRAZIAKO GARAIPENA, LAOKON ETA BERE BI SEMEAK ETA GALATEA HILZORIAN

    Stonehenge Kromlecha


    Izugarrizko Kromlech-a da. Ingalaterran dago, Salisburyko lautadan. Lautada honetan paleolitozko hilobi asko daude. Lautada hau hiruki forma dauka eta mendixkaz inguratuta dago. Jakinguratasuna, hau da, Stonehenge Kromlecha lautadaren erdan dago. Kromlech hau K.A 3300. urte ingurura hasi zen egiten lehenengo borobila. Bigarren fasea, 500 urte ondoren, egin zen eta Brontzezko aroan bukatu zen K.A. 1800. urtean. Paleolitikoko jendea egin zuen.

    Stonhenge Kromlecha harri oso añtuez (iruinarriz edo menhirrez) osatuta dago. Ez dakigu zein funtzio zeukan kromlech hau, teoria asko daude: adibidez, solstizioak, eklipse solarrak eta lunarrak eta ekinozioak iragartzeko balio zuela. Egutegi moduan ere erabiltzen zela esaten dute, urtaroak iragartzen zituela uste dutelako. Baina beste teoria bat ere badago, eguzkiaren eta ilargiaren zeremonia erlijiosoak egiteko tokia zela uste dute.

    Gaur egun, mundu osoan ezagutzen da Stonhenge Kromlecha eta ikertzaile asko oraindik daude ikertzen, teoria gehiago jakiteko. Influentzia asko izan zuen paleolitoan eta leku sakratua zen, asko zaintzen zuten Stonhenge Kromlecha.

    Cretako Artea

    • K.A. 3000 urte inguruan hasi zen Kreta irlan.
    • Asia Txikiko jendea.
    • Egiptoko eta Mesopotamiako harreman kulturalak.
    • Festos jauregia
    • Cnossos Jauregia: hiriaren gune nagusia jauregia zen. Eraikuntza honetan patio baten inguruan antolatzen ziten. Pinturak kolore bizikoak ziren, geletako muraletan.

    Paleolitoko artea


    • VENUSAK: Naturalitak dira, baina oso forma exageratuan. Bular handiak, aldaka zabalak eta sabel puztuak nabarmenduta dute. Aurpegia, berriz, ez du ezer xehazten. Bere xedea haurdunaldia erakartzea zen.
    • PINTURA NATURALISTAK: Okreak, marroiak, gorriak eta belzak erabiltzen zituzten. Arroken bolumena aprobetxatzen zituzten animalien bolumena egiteko, xehetasun handiarekin margotzen zituzten animaliak.
    • PINTURA ESKEMATIKOAK: Marroiak edo beltzak erabiltzen zituzten (MONOKROMOA). Eguneroko gauzak margotzen zituzten (dantza, ehiza,...). Granito kobazuloetan margotzen zituzten. Eskemak bezalakoak ziren.

    Flandeseko pintura gotikoa

    Flandeseko artisten ekarpen nagusia teknika berri bat izan zen: koloreak elkarren gainean ezarri ahal izateko olioa erabiltzen hasi ziren. OLEO TEKNIKARI esker, koloreak biziagoak eta aberatsagoak bilakatu ziren.

    Flandeseko eskolako artisten pinturak xehetasunez beterik daude. Gai erlijiosoak eguneroko giroan kokatu zituzten. Eguneroko bizitzaren berri ematen diguten pinturak dira. Koadroak txikiak dira eta eszenak minimalistak dira. Triptikoak ugaldu ziren eta erretratuek sekulako indarra hartu zuten. Pintura errealista eta xehetasun zalekoa da.

    Obrarik garrantzitsuenak: VAN EYCK ANAIEN BILDOTS MISTIKOAREN ADORAZIOA, ROGER VAN DER WEYDEN-EN ERAISTEA ETA EL BOSCOREN LANAK.

    Italiako pintura gotikoa

    XII. mendean (DUECENTO), pintura bizantziarraren eraginaren azpian egon zen, MANIERA GREKA deitzen zioten: urrezko fondoak, pertsonaia lauak eta espiritualak, simetria zurruna. Poliki eskema hauetatik aldenduz joan ziren. Bi eskola nagusitu ziren:
    • FLORENTZIAKO ESKOLAN GIOTTO da artistarik garrantzitsuena. Florentzia hirian egin zuen lan eta bere tailerrean teknika berri bat sortu zuen, BUON FRESKO izenekoa. Perspektibaren arazoak hiru dimentsioko espazio batean mugitzen dira. Pertsonaiak adierazkorrak dira. Ia bere lan guztietan freskoaren teknika erabili zuen eta gaiak erlijiosoak ziren. Bere lan garrantzitsuenak: KRISTOREN BIZITZARENAK, PADUAKO SCOROVEEGNI KAPERAN AMA BIRJINARENAK ETA ASISEKO SAN FRANTZISKO BIZITZARENAK. Urrezko hondoak baztertu zituen landa paisaiak sartuz. Gorputzei benetako bolumena eta mugimendua ematen saiatu zen. Aurpegietan dramatismoa eta sentimenduak nabarmendu zituen. Koloreak guztiz simpleak dira; marrazkiak oso nabarmenak.
    • SIENAKO ESKOLAKO artista garrantzitsuena SIMONE MARTINI izan zen. Irudi leunak eta malguak margotu zituen. Bere obrarik garrantzitsuena UFFICITARREN DEIKUNDEA da.

    Pintura Gotikoa

    Atzerapen izugarria jasan zuen. Murruak desagertzean, pintoreen lana miniatura eta liburuetan oinarritu zen edo, aldareak eta erretaula txikiak apaintze lanetan, zuraren gainean egindako pinturetan.
    • PAISAIAK: Kolore bakarreko ondoak alblora utzi zituzten, eszena erlijiosoak errealismoz janzteko.

    • ERRETRATUA: Izugarri garatu zen, ordaintzen zituztenei koadroetan agertzea interesatzen zitzaielako.

    • NATURA HILA: Gizakiaren inguruko objektua guztiek garrantzia ere hartu zuen.

    Errealitatearen konkista Italiako eta Herbereetako artistek burutu zuten: kultur tradizio desberdinetatik abiatuta eta metodo desberdinak oinarritzat hartuta, naturara eta gizakietara hurbildu ziren guztiak.

    domingo, 5 de septiembre de 2010

    Eskultura gotikoa


    Eskultura gotikoak arinak, naturalistak eta ederrak dira. Egileek edertasun ideala lortu nahi zuten baina mezu erlijiosoen esanetara eginda. Gotikoak naturalismo idealizatuaren bidetik garamatza.

    Erromanikoak jarri ohi zen toki arkitektonioetan jarraitu zuen dekorazioa gotikoan: portada eta kapiteletan eta eskultura exentuetan ere erromanikoko gai berberak lantzen jarraitu zituzten gotikoko artistek.

    Murruak desagertu direlako, elizaren barruan ez dituzte margotuko, beirateekin ordezkatuz, erromanikoan egindako freskoak. Aldarearen atzean zurezko erretaulak kokatzen hasiko dira.

    Gai errepertorioa zabaldu zen: erromanikoan erabili zituztenak eta horiei Andre Mariaren eta Santuen bizitzen eszenak gehitu zitzaizkien.

    Irudikatutako pertsonaiak leundu egin ziren. Andre Maria ama maitekor gisa irudikatu zuten.

    Erromanikoan sekulan landu gabeko gai profanoak lantzen hasi ziren (erretratuak edo eguneroko gaiei buruzko pinturak edo eskulturak). Erlijioari buruzko gaiak eta gai profranoak nahasten hasi ziren.

    Bizitzaren eta naturaren balorazio berriak eraginda, artista bere lanean natura imitatzen saiatu zen eta irudiei bolumena ematen hasi zen. Irudien aurpegiak desberdintzen saiatu ziren. Jantziak ere gehiago landu zituzten eta arropen tolesduretan naturaltasun handia nabarmentzen da. Dena den, naturalismo idealizatua da, hau da, artistek edertasun ideala lortu nahi zuten.
    Gotkioak kontakizunak zatitu eta elkarren segidako eszenetan xehekatu zituzten. Gotikoa arte narratiboa bihurtu zen. Fatxadetako eskulturek, marko arkitektonikoa ahazturik, mugitzen hasi ziren sentimenduak adierazteko.

    BEIRATEAK: Figurak egokitu behar dira lehioetako armaduran. Koloreak oso biziak dira, gorria eta txuria nabarmenduz, eta zerbait gutxiago horiak eta berdeak. XIII. mendean murruak desagertzen hasiko dira eta beirateetako armadura oso erregularra izango da. Atzealdean gorria eta urdina gurutzatuak agertzen dira eta elizaren barrualdeari argitasun purpura ematen diote.

    Italiako arkitektura gotikoa


    Tradizio klasikoa guztiz errotuta zegoen Italian eta haientzat gotikoa barbaroen estiloa izango da. Arkitektura erlijiosoan ez zituzten eraiki Frantzia edo Alemaniako katedral handiak. Hirietan eraikuntza publikoek gotikoaren ezaugarriak hartu zituzten.

    Gotikoaren sarrera Zistertar Ordenaren bidez eman zen. Lehenego eraikuntzetan elementu erromanikoak eta gotikoak nahasten dira. Adb: ASISEKO SAN FRANTSIZKO BASILIKA.

    Hauek dira arkitektura erlijiosoaren ezaugarriak:
    • KLASIZISMOA: oso nabarmena da erdi puntuko arkuetan.
    • ARBOTANTEEN EZA: kanpoaldean pilare sendoagoak erabiltzea eskatzen du.
    • POLIKROMIA: koloreetako marmolak erabiliz.
    • HORIZONTALTASUNAREN NAGUSITASUNA: eraikuntzak ez ziren oso altuak. Bakarrik dorrean nabarmentzen da bertikaltasuna.
    Bi estilo desberdin ditugu:
    • TOSKANOA: FLORENTZIA eta SIENAKO SIGNORIAK.
    • VENEZIAKO ESTILOA: ez du araurik jarraitzen, baina eraikuntzaren luxua nabarmendu nahi du.

    Ingalaterrako arkitektura gotikoa

    1. GOTIKO KLASIKOA: LINCOLN eta YORKEKO katedralak eraiki zituzten garai honetan. Frantziako arkitekturan landutako elementu garrantzitsuenak sartzen dira: arku zorrotzak, pilare lirainak, lehiate handiak eta arbotanteak.
    2. GOTIKO DEKORATIBOA: XIV. mendekoa da. Ganga oso dekoratuak zintzilik dauden nerbioekin. Dekorazioa ugaltzen da (batez ere uhindurak erabiltzen dira). Katedral garrantzitsuenak: GLOUCESTER eta WELLS.
    3. GOTIKO PERPENDIKULARRA: XIV. mendeko azken laurdena eta XV. mendea. Europar gotikoari ekarpen garrantzitsuak egin zitzaizkion. Originaltasun handia eman zen. Tronpen gaineko gangak biderkatzen dira. Luxua eta fantasia nahasten dira. Garrantzitsuenak: CAMBRIDGEKO ERREGE KAPERA eta ENRIKE VII.AREN KAPERA WESTMINSTER ABADIAN.

    Alemaniako arkitektura gotikoa

    1. Frantziako eragina izan zuen lehenengo herria da.
    2. Oso eraikuntza sendoak egiten dituzte.
    3. Bertikaltasuna orratzetan bakarrik somatzen da.
    4. TRANTSIZIO ALDIA: LIMBURGO eta BAMBERGEKO katedralak.
    5. XIII. mendeko katedralak: ESTRASBURGO eta KOLONIAKOAK.
    6. XV.mendean Frantziako eragina baztertzen dute eta estilo herrikoia hartzen dute. ADB: FRIBURGOKO katedralean dorre bakar bat eraiki zuten.

    Frantziako Arkitektura gotikoa

    1. Arkitektura gotikoa Parisen jaio eta garatu zen. Estilo horrekin egiten diren lehenengo katedralak NOYON (1150), LAON (1160) eta PARIS (1160). Katedral hauek ezaugarri amankomun batzuk dituzte. Hala ere, oraindik zenbait ezaugarri erromanikoak soma daitezke. Hurrengo katedraletan galerien lekuan arbotanteak erabiltzen hasi ziren.
    2. XIII. mendeko lehenengo erdialdean aldi klasikoa ematen da. Gotikoaren puntu gorena eta zinezko garai klasikoa CHARTRES, REIM eta AMIENS-EN finkatu ziren. Gurutzadura ia erdian dagoelarik, girola edo deanbulatorioa inguratzen duten kapera erradialen bidez luzatzen da. Bi dorre biki daude, hiru nabe handiei dagozkienak, eskultura erlijiosoak kokatzeko leku ezin hobea zinborioaren gainean orratz luze bat kokatzen da.
    3. XIII. mendeko bigarren erdialdean, aurrerapen tekniko gutxi eman ziren. Katedralak ez dira hain altuak izango baina murruak hutsik mantendu ziren. Dekorazioan gehiago sakontzen da, arrosa lehioak garatzen dira eta zulo bordatuek gotiko flamigerora eramaten gaituzte.

    Arkitektura gotikoa


    Arkitektura izugarri aurreratu zen eta lorpen arkitektoniko garrantzitsuak lortu ziren.

    Arkitektura erlijiosoa da ezaugarri bereziak dituena. Gotikoaren eraikinak katedralak dira. Eraikin mota berriak sortzen hasi ziren.
    • LENGOAIA ADIERAZKORRA: oso arte espersibo eta adierazkorra da. Espiritualtasuna adierazteko ARGIA eta ALTUERA izango dira oinarrizko elementuak.
    • BERTIKALTASUNA: oreka ezegonkorraren sentsazioa sortzen dute; zutabeak luzatzen dira, triforioetako horizontaltasuna desagertzen da. Altuera ere igotzen da:
    • ARKU ZORROTZA (ELEMENTU KONSTRUKTIBOA): hainbat abantaila ekarri zituen estilo eta teknika aldetik. Erdi puntuko arkua baino seguruagoa da. Guztiz apaingarria da. Aurrerago arku konopiala eta karpanela ere erabili zituzten.
    • GURUTZE GANGA (ELEMENTU KONSTRUKTIBOA): diagonalean gurutzatzen diren bi arku zorrotzek osatzen dute. Gangaren pisua eusten dute eta lau zatitan banatzen dira. Ganga bi elementuk osatzen dute: arkuek, gangaren eskeleto antzekoa osatzen dutenak, eta ganga biltzen duten plementuek edo ohiateek. Gangaren pisua lau puntutan banatzen da eta plementua eskeletotik banandurik gelditzen da. Plementua material arinekin egin daitezke, gangaren pisua gutxitzen da eta gero eta eraikin altuagoak egin daitzeke, teknika horri esker. Gangen oinplanoetako dekorazioa are joriago bilakatu zen.
    • EUSKARRIAK: PILAREAK, ARBOTANTEAK ERA KONTRAHORMAK (ELEMENTU KONSTRUKTIBOAK): BARRUALDEAN pilareek eusten dute pisua. Gangaren pisua, nerbioek eutsirik, lau puntutan banatzen da, nerbioek bultzada pilareetara bideratzen dute eta hortik zimenduetara doa. Hasieran zutabe bakoitza arroina eta kapitela zituen, baina geroago guztiei kapitel jarraitu bakarra jartzeko joera nagusitu zen. KANPOALDEAN kontrahormak eta arbotanteak konbinatu zituzten. ARBOTANTEA arku - mota bat da eta beste arku edo ganga baten bultzadari aurre egiteko balio du eta kontrahorma batean eusten da. Gangaren bultzada kanpoko alderantz desbideratzen da. Arbotanteei esker, gangak egonkorragoak izango dira eta nabe altuagoak eraikitzeko ahalmena ematen dute. KONTRAHORMA arbotanteek ezarritako gangaren bultzada eusten duten elementu sendoak dira. Eusten duten nabearen kanpoaldean jartzen dira kontrahormak. Lurrean tinkatzeko pinakulu bat jartzen da kontrahorma bakoitzaren goiko aldean. Kontrahorma ugariek eraikinaren kanpoko dekorazioa osatzen dute.
    • BAOAK GAILENDU ZIREN MURRU HUTSEN ORDEZ (ELEMENTU KONSTRUKTIBOAK): Euskarri soil gisa zuten balioa galdu zuten murruek. Bao ugari ireki zituzten murruetan eta beiratez estali zituzten. Mende askotan izandako berrikuntzarik handienetarikoa izan zen. Bao horietan errosetoiak, lehiateak, galeriak eta abarrak eraiki zituzten. Arkuen barruan trazeria kalatuak eta korapilatsuak egiten zituzten. Baoaren goranzko mugimendua markatzeko angeludun moldurak zituzten ateak eta lehioak jartzen zituzten itxidura gisa.
    • XIII. MENDEAREN BIGARREN ERDIALDEAZ GEROZTIK: ez zen aurerapauso esanguratsurik eman; gehiegizko altuerak alde batera utzi zituzten baina murruak ezabatzen jarraitu zituzten eta dekorazioa gehiago landu zuten, errosetoiak batik bat.
    • ALTUERA ETA GORANZKO MUGIMENDUA: eraikin gotikoak oso altuak eta garaiak dira. Arrazoiak bi dira: euskarrien paralelismoa eta eraikinaren eta zabaleraren arteko erlazioa. Kanpoaldean, pinakuluetan luzaten diren arbotanteek, gezi itxurako dorreek, fatxadaren egitural berak xede berbera dure.

    Arte gotikoa: erlijiotasun berria


    Hiriko bizitzak landan isolatutako monastiroek konpondu ezin zituzten erlijio- behar berriak ere planteatu zituen.

    Elizak erlijio - ordena berri batzuk behar izan zituen: hirian (KOMENTUETAN) bizi, lan egin, Ebanjelioa aldarrikatu eta limosna emateaz arduratu ziren FRAIDE batzuk. ESKEKO ORDENANK izena jarri zuten. San Frantsizko Asiskoak sortutako FRANTSIZKOTARRAK agertu ziren. Hauen ezaugarri nagusiak txirotasuna, errezoak eta txiro zein gaixoei laguntzea ziren.

    Kulturaren berpizkundeak eta ideia berrien zabaltzeak beste motatako ordenak eratzea eragin zuen: DOMINGOTARRENA. Domingo de Guzmanek eratu zuen eta ondoko ardurak zituen: fedea ikasi, zabaldu eta zaindu, baita ortodoxia betetzea ere.

    Arte gotikoa: Unibertsitateen sortzea


    Zenbait irakasleek eta ikasleek libreki ikasteko nahia agertu zuten. Horrek irakasle eta ikasleen arteko korporazio batzueie eman zien: UNIBERTSITATEEI.

    Hasieran, jakintza klasikoak irakasten ziren unibertsitateetan: TRIVIUM- A (gramatika, erretorika eta dialektika) eta QUADRIVIUM-A (aritmetika, geometria, musica eta astronomia). MEDIKUNTZA, ZUZENBIDE, ARTE, POETIKA eta TEOLOGIA ikasketak ere burutzen ziren.

    Arte gotikoa: Hirien Berpizkunde Kulturala


    XII. mendean, baldintza ekonomikoen hobetzeak eta hiriko garapenak nobleen heziketa areagotzea mesedetu zuen.

    Hezkuntzaren behar horrek APEZPIKU ESKOLAK eta HIRI ESKOLAK sortzea eragin zuen.

    Arte Gotikoa: Sarrera


    Hirien hazkundeak hiriko berpizkunde kulturala eragin zuen eta, ondorioz, UNIBERTSITAEAK jaio ziren.

    Burgesen pensamoldeak eta hirian horrenbeste jende ezberdin elkarrekin bizitzeak ere erlijiotasunaren berrikuntza eragin zuten. Erlijio ordena berriak sortu ziren.

    XII. mendetik aurrera, hirietan eraikin berriak egiteko beharra eta eraikuntza teknika aurreratuagoen aurkikuntzat estilo berri bat sortzea ahalbidetu zuen: GOTIKOA.

    Gotikoa Frantzian sortu zen. Hiru ezaugarrik bereizten dute: gurutzeria ganga, arku zorrotza eta arbotanteak.

    XIV. mendetik aurrera, arkitekturarekiko askatasun hori eskultura exentuen ugaritzean da eta, batez ere, elizen aldareetan jartzen zituzten erretaulen orokortzean.

    sábado, 4 de septiembre de 2010

    Leon eta Gaztelako arte erromanikoa

    • SAN ISIDORO ELIZA: XII. mendekoa da hiru nabeekin eta hiru absideekin. Eliz gurutzean arku handi bat dago, erdi puntukoa, baina arku horren intradosa gingil arku bat da, mudejarrek eginda.
    • FROMISTAKO SAN MARTIN
    • SALAMANKA ETA ZAMORAKO KATEDRALAK: dorreak eskamekin estalita eta kupula erraboila. Elementu hispaniarrak ere agertzen dira.
    • SAN ESTEBAN DORREA
    • AVILAKO SAN VICENTE: mundu kristaua eta arabiarra batzen dira bertan
    • DUEROKO SAN JUAN ARKUTERIA

    Aragoiko eta Nafarroako arte erromanikoa

    • JAKAKO KATEDRALA: barnealdean zutabeak eta pilareak tartekatzen dira. Lehenengo ganga erromanikoa galdu eta gurutze - ganga gotikoa eraiki zen. Dekorazio geometriko berezia du.
    • LOARREKO GAZTELUA ETA ELIZA
    • SAN JUAN DE LA PEÑAREN KLAUSTROA
    • LEIREKO MONASTEGIA
    • EUNATEKO MONASTEGIA: oinplano borobila du

    XI. mendeko Espainia Kristauaren artea

    • Espainiako erromanikoa kanpotarra da. Frantsesen eta lonbardiarren eragin nabaria du.
    • Sinkretismo kulturala eman zen baina originaltasunez beterik eta estilo propioa eratuz.