Ingalaterrako arkitektura gotikoa
- GOTIKO KLASIKOA: LINCOLN eta YORKEKO katedralak eraiki zituzten garai honetan. Frantziako arkitekturan landutako elementu garrantzitsuenak sartzen dira: arku zorrotzak, pilare lirainak, lehiate handiak eta arbotanteak.
- GOTIKO DEKORATIBOA: XIV. mendekoa da. Ganga oso dekoratuak zintzilik dauden nerbioekin. Dekorazioa ugaltzen da (batez ere uhindurak erabiltzen dira). Katedral garrantzitsuenak: GLOUCESTER eta WELLS.
- GOTIKO PERPENDIKULARRA: XIV. mendeko azken laurdena eta XV. mendea. Europar gotikoari ekarpen garrantzitsuak egin zitzaizkion. Originaltasun handia eman zen. Tronpen gaineko gangak biderkatzen dira. Luxua eta fantasia nahasten dira. Garrantzitsuenak: CAMBRIDGEKO ERREGE KAPERA eta ENRIKE VII.AREN KAPERA WESTMINSTER ABADIAN.
No hay comentarios:
Publicar un comentario