martes, 28 de septiembre de 2010

Flandeseko pintura gotikoa

Flandeseko artisten ekarpen nagusia teknika berri bat izan zen: koloreak elkarren gainean ezarri ahal izateko olioa erabiltzen hasi ziren. OLEO TEKNIKARI esker, koloreak biziagoak eta aberatsagoak bilakatu ziren.

Flandeseko eskolako artisten pinturak xehetasunez beterik daude. Gai erlijiosoak eguneroko giroan kokatu zituzten. Eguneroko bizitzaren berri ematen diguten pinturak dira. Koadroak txikiak dira eta eszenak minimalistak dira. Triptikoak ugaldu ziren eta erretratuek sekulako indarra hartu zuten. Pintura errealista eta xehetasun zalekoa da.

Obrarik garrantzitsuenak: VAN EYCK ANAIEN BILDOTS MISTIKOAREN ADORAZIOA, ROGER VAN DER WEYDEN-EN ERAISTEA ETA EL BOSCOREN LANAK.

No hay comentarios:

Publicar un comentario