domingo, 5 de septiembre de 2010

Italiako arkitektura gotikoa


Tradizio klasikoa guztiz errotuta zegoen Italian eta haientzat gotikoa barbaroen estiloa izango da. Arkitektura erlijiosoan ez zituzten eraiki Frantzia edo Alemaniako katedral handiak. Hirietan eraikuntza publikoek gotikoaren ezaugarriak hartu zituzten.

Gotikoaren sarrera Zistertar Ordenaren bidez eman zen. Lehenego eraikuntzetan elementu erromanikoak eta gotikoak nahasten dira. Adb: ASISEKO SAN FRANTSIZKO BASILIKA.

Hauek dira arkitektura erlijiosoaren ezaugarriak:
  • KLASIZISMOA: oso nabarmena da erdi puntuko arkuetan.
  • ARBOTANTEEN EZA: kanpoaldean pilare sendoagoak erabiltzea eskatzen du.
  • POLIKROMIA: koloreetako marmolak erabiliz.
  • HORIZONTALTASUNAREN NAGUSITASUNA: eraikuntzak ez ziren oso altuak. Bakarrik dorrean nabarmentzen da bertikaltasuna.
Bi estilo desberdin ditugu:
  • TOSKANOA: FLORENTZIA eta SIENAKO SIGNORIAK.
  • VENEZIAKO ESTILOA: ez du araurik jarraitzen, baina eraikuntzaren luxua nabarmendu nahi du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario