
Eskultura gotikoak arinak, naturalistak eta ederrak dira. Egileek edertasun ideala lortu nahi zuten baina mezu erlijiosoen esanetara eginda. Gotikoak naturalismo idealizatuaren bidetik garamatza.
Erromanikoak jarri ohi zen toki arkitektonioetan jarraitu zuen dekorazioa gotikoan: portada eta kapiteletan eta eskultura exentuetan ere erromanikoko gai berberak lantzen jarraitu zituzten gotikoko artistek.
Murruak desagertu direlako, elizaren barruan ez dituzte margotuko, beirateekin ordezkatuz, erromanikoan egindako freskoak. Aldarearen atzean zurezko erretaulak kokatzen hasiko dira.
Gai errepertorioa zabaldu zen: erromanikoan erabili zituztenak eta horiei Andre Mariaren eta Santuen bizitzen eszenak gehitu zitzaizkien.
Irudikatutako pertsonaiak leundu egin ziren. Andre Maria ama maitekor gisa irudikatu zuten.
Erromanikoan sekulan landu gabeko gai profanoak lantzen hasi ziren (erretratuak edo eguneroko gaiei buruzko pinturak edo eskulturak). Erlijioari buruzko gaiak eta gai profranoak nahasten hasi ziren.
Bizitzaren eta naturaren balorazio berriak eraginda, artista bere lanean natura imitatzen saiatu zen eta irudiei bolumena ematen hasi zen. Irudien aurpegiak desberdintzen saiatu ziren. Jantziak ere gehiago landu zituzten eta arropen tolesduretan naturaltasun handia nabarmentzen da. Dena den, naturalismo idealizatua da, hau da, artistek edertasun ideala lortu nahi zuten.
Gotkioak kontakizunak zatitu eta elkarren segidako eszenetan xehekatu zituzten. Gotikoa arte narratiboa bihurtu zen. Fatxadetako eskulturek, marko arkitektonikoa ahazturik, mugitzen hasi ziren sentimenduak adierazteko.
BEIRATEAK: Figurak egokitu behar dira lehioetako armaduran. Koloreak oso biziak dira, gorria eta txuria nabarmenduz, eta zerbait gutxiago horiak eta berdeak. XIII. mendean murruak desagertzen hasiko dira eta beirateetako armadura oso erregularra izango da. Atzealdean gorria eta urdina gurutzatuak agertzen dira eta elizaren barrualdeari argitasun purpura ematen diote.
No hay comentarios:
Publicar un comentario