domingo, 5 de septiembre de 2010

Arkitektura gotikoa


Arkitektura izugarri aurreratu zen eta lorpen arkitektoniko garrantzitsuak lortu ziren.

Arkitektura erlijiosoa da ezaugarri bereziak dituena. Gotikoaren eraikinak katedralak dira. Eraikin mota berriak sortzen hasi ziren.
  • LENGOAIA ADIERAZKORRA: oso arte espersibo eta adierazkorra da. Espiritualtasuna adierazteko ARGIA eta ALTUERA izango dira oinarrizko elementuak.
  • BERTIKALTASUNA: oreka ezegonkorraren sentsazioa sortzen dute; zutabeak luzatzen dira, triforioetako horizontaltasuna desagertzen da. Altuera ere igotzen da:
  • ARKU ZORROTZA (ELEMENTU KONSTRUKTIBOA): hainbat abantaila ekarri zituen estilo eta teknika aldetik. Erdi puntuko arkua baino seguruagoa da. Guztiz apaingarria da. Aurrerago arku konopiala eta karpanela ere erabili zituzten.
  • GURUTZE GANGA (ELEMENTU KONSTRUKTIBOA): diagonalean gurutzatzen diren bi arku zorrotzek osatzen dute. Gangaren pisua eusten dute eta lau zatitan banatzen dira. Ganga bi elementuk osatzen dute: arkuek, gangaren eskeleto antzekoa osatzen dutenak, eta ganga biltzen duten plementuek edo ohiateek. Gangaren pisua lau puntutan banatzen da eta plementua eskeletotik banandurik gelditzen da. Plementua material arinekin egin daitezke, gangaren pisua gutxitzen da eta gero eta eraikin altuagoak egin daitzeke, teknika horri esker. Gangen oinplanoetako dekorazioa are joriago bilakatu zen.
  • EUSKARRIAK: PILAREAK, ARBOTANTEAK ERA KONTRAHORMAK (ELEMENTU KONSTRUKTIBOAK): BARRUALDEAN pilareek eusten dute pisua. Gangaren pisua, nerbioek eutsirik, lau puntutan banatzen da, nerbioek bultzada pilareetara bideratzen dute eta hortik zimenduetara doa. Hasieran zutabe bakoitza arroina eta kapitela zituen, baina geroago guztiei kapitel jarraitu bakarra jartzeko joera nagusitu zen. KANPOALDEAN kontrahormak eta arbotanteak konbinatu zituzten. ARBOTANTEA arku - mota bat da eta beste arku edo ganga baten bultzadari aurre egiteko balio du eta kontrahorma batean eusten da. Gangaren bultzada kanpoko alderantz desbideratzen da. Arbotanteei esker, gangak egonkorragoak izango dira eta nabe altuagoak eraikitzeko ahalmena ematen dute. KONTRAHORMA arbotanteek ezarritako gangaren bultzada eusten duten elementu sendoak dira. Eusten duten nabearen kanpoaldean jartzen dira kontrahormak. Lurrean tinkatzeko pinakulu bat jartzen da kontrahorma bakoitzaren goiko aldean. Kontrahorma ugariek eraikinaren kanpoko dekorazioa osatzen dute.
  • BAOAK GAILENDU ZIREN MURRU HUTSEN ORDEZ (ELEMENTU KONSTRUKTIBOAK): Euskarri soil gisa zuten balioa galdu zuten murruek. Bao ugari ireki zituzten murruetan eta beiratez estali zituzten. Mende askotan izandako berrikuntzarik handienetarikoa izan zen. Bao horietan errosetoiak, lehiateak, galeriak eta abarrak eraiki zituzten. Arkuen barruan trazeria kalatuak eta korapilatsuak egiten zituzten. Baoaren goranzko mugimendua markatzeko angeludun moldurak zituzten ateak eta lehioak jartzen zituzten itxidura gisa.
  • XIII. MENDEAREN BIGARREN ERDIALDEAZ GEROZTIK: ez zen aurerapauso esanguratsurik eman; gehiegizko altuerak alde batera utzi zituzten baina murruak ezabatzen jarraitu zituzten eta dekorazioa gehiago landu zuten, errosetoiak batik bat.
  • ALTUERA ETA GORANZKO MUGIMENDUA: eraikin gotikoak oso altuak eta garaiak dira. Arrazoiak bi dira: euskarrien paralelismoa eta eraikinaren eta zabaleraren arteko erlazioa. Kanpoaldean, pinakuluetan luzaten diren arbotanteek, gezi itxurako dorreek, fatxadaren egitural berak xede berbera dure.

No hay comentarios:

Publicar un comentario