
Hiriko bizitzak landan isolatutako monastiroek konpondu ezin zituzten erlijio- behar berriak ere planteatu zituen.
Elizak erlijio - ordena berri batzuk behar izan zituen: hirian (KOMENTUETAN) bizi, lan egin, Ebanjelioa aldarrikatu eta limosna emateaz arduratu ziren FRAIDE batzuk. ESKEKO ORDENANK izena jarri zuten. San Frantsizko Asiskoak sortutako FRANTSIZKOTARRAK agertu ziren. Hauen ezaugarri nagusiak txirotasuna, errezoak eta txiro zein gaixoei laguntzea ziren.
Kulturaren berpizkundeak eta ideia berrien zabaltzeak beste motatako ordenak eratzea eragin zuen: DOMINGOTARRENA. Domingo de Guzmanek eratu zuen eta ondoko ardurak zituen: fedea ikasi, zabaldu eta zaindu, baita ortodoxia betetzea ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario