Atenas harresiz inguratuta zegoen. Kaleak estu, bihurri eta zikinak ziren. Ez zegoen kloakarin, ezta zaborrak biltzeko zerbitzurik ere, eta ur gutxi zegoen. Hiriko garbiketa oso eskasa zen. Atenaseko itsas portuari PIREO deitzen zitzaion.
Etxeak solairu bakarrekoak ziren. Gai arinez eraikitzen zituzten. Lapurrak erraz sartzen ziren. Gela guztiak patio arkupedun edo karrerape batera begira zeuden, eta altzari gutxi zituzten. Bazen emakumeentzako gela, GINEZEO deitzen zena.
Aita tailerrean edo nekazaritzan aritu, alaben ezkontza erabaki eta etxe barneko ospakizun erlijiosoak zuzentzen zituen. Lana bukatzean ez zen etxean egoten. Agorara gustora joaten zen, hizketan aritu eta mintzalariei entzuteko.
Semeak eskolan hezi eta gimnasiora joaten ziren. 18 urtetan, EFEBOAK ziren eta, bi urtez arma zerbitzua egin ondoren, HIRITAR izatera iristen ziren. Emaztea eta alabak etxean egoten ziren, iruten eta ehunean, eta esklabuen lana ere zuzentzen zuten.
Janaria xumea zen (gailetak, zeral semola, olibak, pikuak, arraina, gazta pixka bat eta oso haragi gutxi). Behatzekin jaten zuten. Edateko: ura, ura eztiarekin edo urarekin nahasturiko ardoa edaten zuten.
Atenastarrek oso gustoko zuten OTURUNTZAK egitea.
JANZTEKO, bi atal nagusi erabiltzen zituzten: CHITON edo lihozko tunika eta HIMATION edo kapa, berokia. Emakumeak PEPLOS erabiltzen zuten (artilezko atorra luzea). Hirian ibiltzeko, sandaliak erabiltzen zituzten.