domingo, 29 de agosto de 2010

Eliza erromanikoa

  • Eliza erromanikoen oinplanoak jatorri erromatarreko arkitekturaren elementuak berreskuratu zituen: BASILIKA OINPLANOA, nabe batekin edo hirurekin. Beste beso txikiago bat gehitu zioten: TRANSEPTUA. Elizek GURUTZE LATINDARRAREN itxura hartu zuten. Elizaren burua, ABSIDEA, zirkuluerdikoa izaten zen eta alboko nabeak luzatu egiten ziren, GIROLA osatuz.
  • ESTALKIA eraikitzeko, KANOI GANGA sendoak altxatzen ziren, kanoi ganga eusteko, zutabe eta pilare handiak behar ziren, ERDI PUNTUKO ARKUEK edo zirkunferentzia erdiko arkuek lotuta.
  • Elizaren hormak indartu eta eusteko HORMA BULAR sendoak erantsi zizkieten kanpoko paretei.
  • Irekidurak edo LEHIOAK eskasak, estuak eta luzeak ziren.
  • Elizaren kanpoaldean KANPANDORRE bat egitea ohikoa zen. Kanpandorreak gurtzeko toki bat zegoela adierazten zuen, eta otoitz egitera deitzeko eta dorre zelatari gisa ere erabiltzen zen.
  • Monasterioetan edo eliza handi batzeutan ohikoa batzuetan, ohikoa zen KLAUSTROAK edo estalitako galeriak eraikitzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario