
- EGIPTO BEHEREA: Niloren deltak osaturiko haran zabala.
- EGIPTO GARAIA: Lurralde idorra. Badago bizitzerik soilik ibai urek ureztatutako inguru estu horretan.
K.A 3000 urtean Narmer faraoiak Egipto Beherea eta Garaia batu eta koroatu zen. Dinastia batzuk hasi eta errege aulkian 2500 urtetik gora iraun zuten.
Familia garrantzi handia zuen. Margo eta eskultura lanetan maitasun giroan dauden bikoteak ageri dira, eskutik heldurta, eta seme alabez inguraturik.
Emakumea janaria, seme alabez eta etxeaz arduratzen zen. Ehungintzan ere aritzen ziren. Gizarte maila onekoak aberastasunak zituzten, merkataritzan aritzen ziren eta oinordekoak izendatzen zituzten.
Gurasoek seme alabak etxean mantentzeaz arduratzen ziren. Lanbidea irakatsi eta ezkontza hitzartzen zuten.
Mutilek 14 urtetan ezkontzen ziren eta neskak 12 urterekin. Bizi itxaropena 40 urtetan zegoen.
Alabak guraso zaharrak zaintzeak arduratzen ziren et, gurasoak hil ondoren, momifikatu eta ehortzi behar zituzten.
Erregea estatuaren antolaketan agintzen zuen. FARAOI esaten zitzaion eta erabateko boterea zuen. Lur guztien jabea zen; batasunaren ikurra eta menpekoentzako jainkoa. Ez zegoen haren kontra jotzea, bera legea eta justizia baitzen.
Faraoiak odredena eta justizia bermatzen zituen eta etsaien kontrako defentsa ere bai. Lurrak kanalizatu eta ureztatzako lanak zuzentzen zituen. Kanpoaldeko merkataritzaren monopolioa ere bazuen.
Faraoiak zerbitzari leial eta eraginkorrak behar zituen. Erresuma, probintzietan banaturik, GOBERNADOREEN menpe zegoen eta haien menpean funtzionario ugari zeuden (ESKRIBAK), lurraldea administratu eta faraoiaren aginduak betearazten zituztenak.
Faraoiaren beste zutabe bat: ARMADA, eta bera armadaburu nagusia.
Tenplu ugariez arduratzeko, SAZERDOTE kasta bat zegoen. Erritu erlijiosoak, zientzia, idazkera hieroglifikoa eta tenpluaren lurrak haien esku zeuden.
No hay comentarios:
Publicar un comentario