sábado, 28 de agosto de 2010

Erroma: Kontestu Historikoa


ERROMA herrixka txikia eta xumea zen. Pixkanaka pixkanaka, erromatarrek lurralde asko armaz hartu eta imperio handia eratu zuten.

Konkista 300 bat urte iraun eta gerra ugariren bitartez lurralde aunitzez jabetu ziren. Inperioa Mediterraneo inguruko bazter guztiak hartu zituen.

Konkista garaiak bukaturik, I eta II. mendeetan erromatarrek PAX ROMANA ezarri zuten.

III. mendetik aurrera barne arazoek inperioa ahuldu eta mugez haratago bizi ziren herriak (BARBAROAK) barnera sartu nahian hasi ziren, eraso eginez.

Inperioa hobeki defendatu ahal izateko, gotorlekuak eraiki zituzten (LIMES). Inperioa bitan banatu zuten:
  • MENDEBALDEKOA: barbaroek mendean artu zutena.
  • EKIALDEKOA: Bizantziar inperioa.
Inperio handia eratu eta herrian ERROMATARTU zituzten: erromatarren hizkuntza, legeak eta ohiturak inperio osoan zabaldu ziren.

Hirietan, artisautza oparoa garatu zen eta landa eremuetako Villetan, nekazaritza ekoizpenak gora jo zuen. Inperio osoan merkataritza garatu eta, horretarako, zubi eta galtzada asko eraiki zituzten.

Palestina inperioko ekialdeko lurraldea zen, eta han, erlijio berria sortu zen: KRISTAUTASUNA. Erlijio hori hedatu zen inperioko erlijio ofiziala bihurtu arte.

Erromatar inperioa K. O IV eta V mendeen artan desagertu zen. Inperioko lurralde guztiak batzen zituen kultura hori Mediterraneoko herri gehienen ondare bihurtu zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario