
Hasiera batean, bereziki, SUKARRIA erabili zuten. Sukarria harri gogorra da, naturan oso ugaria dena, hura jo eta xafletan hausten dena, oso hertz zorrotza sortuz.
Lehendabiziko tresnak harkoskoak ziren. Harkoskoak jotzen zituzten, ertz zorrotza lortzeko asmoz. Aurrerago, bi ahoko harrizko aizkorak egiten zituzten eta tresna espezializatuak ere bai: labana, lantza muturrak, zulagailuak eta karraskagailuak.
Denbora aurrera egin ahala, gizakia beste gai batzuk erabiltzen hasi ziren: HEZURRA eta ADARRA. Horrela, hezurrezko eta adarrezko tresna asko egin zituzten: amuak eta arpoiak, arrantzan aritzeko, orratzak, josteko, eta, era berean, lehendabiziko arku eta propultsoreak, xabalina urunago eta zehatzago botatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario