Hasieran, metala hotzean lantzen zuten mailuarekin joz eta, geroago, FORJAKETA erabiltzen hasi ziren, hau a, sutan goritutako burdina mailuz jotzea.
Ondoren, metala tenperatura handian urtu eta nahi bezalako forma ematen zitzaion, harrizko moldeetan isuriz. Horri GALDAKETA deritzo, eta metalurgiaren bigarren aldia izan zen.
Artisau batzuk ALEAZIOAK egiten hasi, eta kobrea eta eztainua nahasiz BRONTZEA lortu zuten, hau da, askoz ere metal gogorragoak. Brontzezkoak dira aberatsentzako apaingarri eta armak.
K.A II milurtekoan, BURDINA lantzean hasi ziren, BURDINGINTZA hasi zen. Burdina lantzeko teknologia konplexuagoa da, oso tenperatura handiak behar baitira burdina galdatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario