domingo, 29 de agosto de 2010

Freskoak eta oholak


Elizetako hormak margotzeko, pintuea FRESKOAREN teknika erabiltzen zuten. Kare eta hareazko geruza bat zabaltzen zuten harrizko hormaren gainean eta, heze zegoela, haren gainean margotzen zuten.

Pintura erromanikoan gehien erabiltzen ziren motiboak: PANTOKRATORRA eta AMA BIRJINA JESUS HAURRAREKIN, mandorla edo almendra mistiko batez inguraturik.

Bibliako, Ebanjelioetako eta Santuen bizitzako eszenak ere irudikatzen zituzten.

OHOLEN GAINEKO PINTURAK ere egiten zituzten, igeltsuko geruza batez estaltzen zituztenak. Oholak aldareen frontalak edo elizen buruak estaltzeko erabiltzen zituzten.

MINIATUREK ere garrantzi handia izan zuten: erlijio liburuak apaintzen zituzten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario