
JESUS Belenen jaio zen. Nazareten bizi izan zen gurasoen ondoak, Jose eta Maria, 30 urte bete arte.
BERRI ONA (EBANJELIOA, grekoz) Palestina osoan predikatu zuen eta 12 apostolu izan zituen. Jaungoikoaren semetzat aldarrikatu eta jarraitzaileek MESIAS (KRISTO, grekoz) zela esan zuten.
Jesusek erlijio berria predikatu zuen, gizaki guztientzako. Jaungoikoa eta lagun hurkoa maitatzea gomendatzen zuen, zorrak eta irainak barkatzea eta lurreko ondasunei uko egitea. Erakutsi zuen damuaren bidez edozein bakatu barkatu zitekeela eta gizon emakume guztiek betiereko bizia lor zezatela Jaungoikoaren erreinuan sarturik (PARADISUA).
Agintari judutarrak iruzurtzat jo eta Pontzio Pilato Judeako prokuradore erromatarrak Jesusi heriotza zigorra ezarri eta GURUTZILTZATU zuten. Ebanjelioaren arabera, hiru egunen buruan piztu (PAZKOA) eta, ondoren, zerura igo zen (IGOKUNDEA).
No hay comentarios:
Publicar un comentario