viernes, 27 de agosto de 2010

Era askotako kultuak

  • ETXE BARRUKO OSPAKIZUNAK: aitak egiten zituen erritu erlijiosoak. Greziako erlijioa bizitzako ekintza guztietan ageri zen.
  • PANATENEAK: Atenasen, lau urtez behin, uztailean, ospatzen zituzten. Atenastarrak, prozesioan Akropolira igotzen ziren jainsari soineko berria eskaintzeko.
  • KULTU PANHELENIKOAK: santutegietan egiten zituzten. Batzuetan, baziren ORAKULUAK. Gizakiek euren etorkizunari buruzko galderak egin eta PITONISA izeneko emakume batek Apolo jainkoaren izenean erantzunak ematen zituen.
  • JOKOAK: oso garrantzitsuak ziren. Horien artean, oso nabarmenak ziren Zeusen omenez Olinpian egiten zirenak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario