domingo, 29 de agosto de 2010

Pintura: Irakatsi eta apaindu


Erromanikoaren pinturak funtzio bikoitza zuen: DIDAKTIKOA eta APAINGARRIA.

Apaiz eta fraideek fededunei ematen zizkieten sermoietan apaintzen zituzten personaia eta gertakari sakratuei buruzko irudiak, modu arki eta zuzenean, erakusteko baliagarria zen.

Pinturak elizen harrizko gainazalak ESTALTZEKO erabiltzen zituzten.

Pintura erromanikoak oso ADIERAZKORRAK ziren, baina oso sinpleak ziren teknika aldetik.

Pertsonaien eta objektuen marrazkiak lerro lodiz egin ohi ziren, eta kolorea, urdina eta gorria bereziki, uniformeki zabaltzen zen. Ez zuten ez sakontasunik ez bolumenik irudikatzen eta jarrera frontala zuten. Figura isolatuak oso ohikoak ziren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario