
Labar pinturak koloretako harriekin egiten ziren, koipearekin nahasi eta horman zabaltzen zuten hatzekin edota hegazti lumak erabilita.
Gauza jakina da ez zituztela halako pinturak egin arteak bultzaturik. Zentzu magikoa omen zuten, ehizarako zortea ematen zietelakoan.
Iberiar penintsula oso aberatsa da labar artean eta bi lurraldeetan sailkaturik dago:
- KANTAURI ALDEA: kobazulo aunitzetan IRUDIEN pintura mota ageri da eta animalirn marrazkiak dira nabarmengarri. Teknika NATURALISTA erabili zuten, hau da, animaliak xehetasun handiekin irudikatu zituzten, eta aroken irtenuneez baliatu ziren bolumen sentsazioa emateko.
- MEDITERANEOKO MENDIETAN badira haitzen arteko berokietan eginiko pintura ugari. Teknika ESKEMATIKOAGOA da, eta, animaliez gain, beste irudi batzuk ere ageri dira: ehiza, dantza eta eguneroko zereginak. Gizakiaren irudia garrantzi handiz ageri da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario