sábado, 28 de agosto de 2010

Afaltzeko tenorea


Etxean afaltzen zuten etxekoekin. Afal ondoren, goiz joaten ziren ohera, tortxak luzaroan pizturik ez edukitzeagatik.

Aberatsenek, berriz, gonbidatuak izaten zituzten etxean. Gonbidatuak iristean, esklabo batek oinak garbitu eta usaingozatzen zituen. TRICLIMUNERA (jangela) joaten ziren eta sofan etzanik jaten zuten. Jatekoa ugari zen, gozo gozoa.

Ez zuten sardexkarik erabiltzen. Afalondoak luze jotzen zuen, hizketan, eta gonbidatzaileak jokoak, musika, antzezleak eta dantzariak eskaintzen zituen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario