miércoles, 3 de noviembre de 2010
Errenazimentua: Sarrera
Garaia: XV. mendea Quattrocento eta XVI. mendea, Cinquecento.
Humanista gizon kultoak ziren, latina eta grekeraren menperatzaileak eta Aristotelesen eta Platonen obra ondo ezagutzen zituztenak. Kristau tradizioaren jarraitzaileak ziren baina giza baloreak sendotu ziren eta Erdi Aroko omnipresentzia erlijiosoa itzali zen. Gorteetan oso preziatuak izan ziren. Artea EDERTASUNAREN ikuspuntutik miatu zuten eta artistak errespetuz handiz begiratzen zituzten.
Gizona unibertsoaren ardatza sentitzen zen. Espazioaren kontzepzio berria agertzen da ikusmen arauetan sustraituta: PROPORTZIOA, SIMETRIA ETA PERSPEKTIBA.
Eskultura Gotikoa XIV. mendeko Espainian
Eskultura Gotikoa XIII. mendeko Espainian
- BURGOSEKO KATEDRALEAN: Amiens - eko artista batek lan egin zuen eta bere figurak solemneak eta idealizatuak dira. Erabilitako gaiak arkaikoak izan ziren. Klaustroan, erregeen eta apezpikuen tamaina naturaleko figurak daude. Ezaugarri nagusia errealismoa da eta batzuk benetako erretratuak dira.
- LEONEKO KATEDRALAK: Reims - eko eragina du bere naturalismoan eta dotoretasunean. Bere portada hirukoitzean benetako poema eskulturikoa agertzen da. Portada nagusian ANDRE MARI ZURIAREN estatua agertzen da. Ateko dintelaren gainean AZKEN EPAIKETAREN eszena agertzen da.
Pintura Gotiko Espainian
XV. mendea Espainian
Espainiako Arkitektura gotikoa XV. mendean
Gotikoko Arkitektura zibila Espainian
Aragoiko Arkitektura Gotikoa
- Aragoin ez zen eman bilakaera berezirik.
- XIV. mendean izango da artearen tzat momenturik bikainena. Bi arrazoi daude horrela gertatzeko:
- 1. Alde batetik merkataritzari esker hobekuntza ekonomikoa eman zen eta burgesiak emandako dirua funtsezkoa izango da arte - lanak egiteko.
- 2. Beste aldetik, Aragoiko erregeek heresia albigensearen kontra borrokatu zuten eta beharrezkoa ikusi zuten tenplu berriak eraikitzea.
- Katedral garrantzitsuenak: BARTZELONAKO KATEDRALA ETA "SANTA MARIA DEL MAR", TARRAGONA, GIRONA ETA PALMA DE MALLORCAKO KATEDRALAK
Arkitektura Gotikoa Gaztela eta Leonen XII, XIII eta XIV. mendeetan
- LEONEKO KATEDRALA Frantziakoa bezalakoa da. Ezagutzen duten lehenengo arkitektuaren izena Maisu Enriquez da. Leoneko katedralaren elementu ijustariena beriateak dira.
- BURGOSEKO KATEDRALA: 1221ean Fernando IIIak lehenengo harria jarri zuen. Bourges eta Reimseko katedralarekin erlazionaturik dago baina altuera falta zaio-. Gaurko obra oso konplexua da.
- TOLEDOKO KATEDRALA: Hispaniar kutsu handiena duen ktedrala da. Fernando IIIak lehenengo harria jarri zuen. Altuera eskasa eta oso zabala alde batetik eta arku txikiak gingildu eta gurutzatuak koroan eta triforioan emanten diote espainiar kutsua. Beirateek Frantzian baino polikromia aberatsago dute.
Gotikoaren ezaugarriak Espainian
- Eraikuntza zabalak
- Altuerari ez diote garrantzia emanten, batez ere, Valentzian, Katalunian, eta Balear irletan horizontaltasuna nabarmentzen da.
- Pintural garrantzi handia izango du. Mureruak eta barneko ormak erretaulekin estaltzen dira.
Gotikoa Espainian: Ekintza historiakoak
martes, 2 de noviembre de 2010
Rabenako San Vital Eliza (VI. mendekoa)

jueves, 30 de septiembre de 2010
Konstantinoplako Santa Sofia

- Material aberatsak erabili zituzten egiteko, hala nola, harri bitxiak.
- Momentuko teknika onena erabili zuten.
- Bere estiloa ez da oso altua.
- Bolumen handiko basilika da.
- Kupula eusten duen danborra ez da oso altua.
- Barrualdean oso aberatsa da.
- Basilika honek oinplano karratua du.
- Kupula petxinen gainean dago.
- Kupula eusteko ingurun semikupulak egiten zituzten, kupularen bultzada zabaltzeko.
- VII. eta VIII. mendean kontrahormak jarri izan behar zituzten ez erortzeko.
- Dekorazioa aldatuta dago, turkoen eskuetan erori zelako.
- Landarezko dekorazioa nabarmentzen da.
Bizantziar artea: ezaugarriak

- MATERIALAK: hauskorrak dira eta pisu gutxikoak, adibidez, adreiluak, harri porosoak, etab.
- DEKORAZIOA: oso aberatsa da, mosaikoak eta pinturak erabiliz lortu dutena.
- HEREZIAK zirela eta, ikonoklastak bihurtu ziren , hau da, ezin zuten santuen imaginak egin eta gurtu.
- ARTEA enperadorearen menpe egongo da eta tresna politikotzat erabiliko du.
- TENPANO TEKNIKA erabiltzen dute kapiteletan, ilargiaren jokua eginez.
miércoles, 29 de septiembre de 2010
Bizantziar artea: Sarrera
- EKIALDEKOA: Kostantinopla hiriburu zeukana.
- MENDEBALDEKOA: Erroma hiriburu zeukana.
- BISIGODOAK: Iberiar Penintsulan kokatu zirenak.
- FRANKOAK: Frantzian kokatu zirenak.
- OSTROGODOAK: Italian kokatu zirenak.
- BANDALOAK: Ipar Afrikan kokatu zirenak.
martes, 28 de septiembre de 2010
Arte Islamikoa: La Alhambra

- XIV. mendeko arte islamikoaren eraikuntza garrantzitsuenetako bat da.
- Material oso pobreak dira, horregatik, estaltzeko landareak, ura, ... jarri dituzte.
- Arku peraltatuak ditu (oso altuak dira).
- Granadan kokatuta dago.
Arte Islamikoa: La Giralda

- Sevillan dago. Leku horren enblema da eraikuntza hau.
- Behealdean nahaiko pobra da dekorazioa, baina goialdean oso aberatsa da.
- Oso arte kapritxosoa eta errefinatua da.
- Balkoiak oso konplikatuak dira.
Arte Islamikoa: Omaneko Meskita

- "Mezkita de la Roca" ere esaten zaio.
- VI. mendekoa da eta Jerusalen - en dago.
- Oinarri oktogonala du.
- Material txarrez eginda dago, baina onez eta aberatsez estalita.
Arte Islamikoa: Kordobako Meskita

- Lobulo formakoa da.
- Gaionatua da.
- Oso aberatsa da, marmolez dekoratua baitago.
- Musulmanen artearen dotoretsuaren adibide argia da.
Arte Islamikoa: Ezaugarriak

- Batez ere, arte dekoratiboa da.
- Zura eta igeltsua erabiltzen dute eraikuntzetan.
- Landare dekorazio geometrikoa (ATAURIKES) erabiltzen zuten.
- Kupuletan elementu dekoratiboak zintzilik (MOKORABEAK) jartzen zituzten.
- Ura oso garrantzitsua da.
Al Andalus

Bizantziar artearen eta arte islamikoaren parekotasunak
Erromako artea Errepublika garaian
- BARBERIMIREN BUSTOA: Teknikak errealistak erabili dituzte. Pertsonaien aurpegiak oso definituta daude, hau da, kontu handiz eginda daude. Patrizioa bere arbasoak erakusten ari da.
- ARA PACIS: "Bakearen Altarea" Octavio Augustoren ohorez eraikia dago, K.A 19. urtean. Kubo itxurako gela bat, sarrera batekin bakarrik. Sakrifizioak (animaliena) egiteko erabiltzen zen gelaxka hau. Dena dekoratuta dago. Behealdean, landareak eta itxura geometrikoak daude. Goialdean, Augustoren familia agertzen da.
- TITOREN ARKUA: Erroman kokatuta dago. Arku oroigarri edo garaipen arku bat da. Bao bat dauka, gainera, goian inskripzio batzuk daude.
- TRAJANOREN ZUTABEA: Harrizko monumenti oroigarria edo garaipen zurabea da. Dazian egin zuten. Konkistengatik egin zuten, Trajanoren ohorez. Zutabean Trajanoren borrokak agertzen dira, gainera, Trajano 50 aldiz agertzen da zutabean. Barrutik eskailerak daude goiko pisura joateko eta, dirudienez, barruan Trajanoren gorpua dasgo.
- VESTAREN TENPLUA: Greziakoa bezalakoa da, hau da, grekoen arkitektura kopiatuz egindako tenplua. Tholos borobila dauja. Vestaren jainkosaren ohorez egindakoa.
- MAISON CARRÉE: Nimesen kokatuta dago. Greziakoa bezalakoa da, baina desberdintasun batzuekin, adibidez, podium baten gainean dago, aurrealdean eskailerak eta sarrera bat bakarrik dauka tenplu honek. Hestaestiloa dauka, hau da, sei sutabe dituela tenplu hone aurrekaldean.
- AGRIPA PANTEOIA: Kupula batez estalita dago. Fusteak lisoak dira, gainera, marmolezkoak dira fuste hauek. Kapitelak dekorazio eskasa daukate. Lehio faltsuak ditu, pisua eusteko. Barrutik oso leku polita da, marmolez dekoratuta baitago. Hor egon direnen iritzia berdina da, leku magikoa dela uste dute.
- SEGOVIAKO AKUEDUKTUA: Harriak arlanduak dira. Bere izena esaten duen moduan, Segovian dago. Erdi puntuko arkuak ditu eta behekoak handiagoak dira, goikoak baino, hau da, bi pisu ditu akueduktu honek. Harriak zementurik gabe jarrita daude. Miresgarria da akueduktu hau ez erortzea.
- ALKANTARAKO ZUBIA: Tajo ibaiaren goian dago.
Erromako artea Monarkia garaian
- AREZZO - KO KIMERA: Villa Iulian kokatuta dago. Brontzez eginda dago. Etnaren sua estali zuen, horregatik hain ondo kontserbatuta dago. Etruskoek egin zuten.
- OTSEME KAPITOLINOA: Erroman kokatuta dago. Brontzez egindakoa. Otsemearekin batera Romulo (Erromako lehen erregea) eta Remo agertzen dira oso gazteak zirenean. Teknika errealista erabili zuten.
- CERVETERI BIKOTEA: Cerventeri kokatuta dago. Marmolezkoa da. Etruskoak egin zuten, hauek hildakoak gogoratzen zituzten. Sarkofago batean ateratzen diren bikote bat da. Gizonezkoa bizarra dauka eta emakumezkoa irrifarre arkaikoa. Hau zoriontasuna ematen du. Teknika errealista erabiltzen dute.
- VEYESEKO APOLOA: Ezaugarri arkaikoak ditu. Erroman kokatuta dago.
Greziako eskultura
- Gizonezko gazteak biluzik (KUROS) irudikatu.
- Emakumezko gazteak jantzita (KORES) irudikatu
- Zakarrak eta zurrunak ziren
KLASIKOA (K.A V ETA K.A MENDEETAN):
- Giza gorputzaren neurriak eta mugimendua egokitasunez irudikatu
- Lan nabarmenenak: MIRONEN DISKOBOLOA, POLIKLETOREN DORIFOROA ETA PRAXITELESEN HERMES.
HELENISTIKOA (K.A IV ETA I MENDEETAN):
- Eskulturak zentzu dramatikoagoa hartu
- Eskultoreek sentimenduak irudikatu nahi
- Gorputz bihurrituak eta jarrera tragikoagoak ziren
- Lan nabarmenenak: SAMOTRAZIAKO GARAIPENA, LAOKON ETA BERE BI SEMEAK ETA GALATEA HILZORIAN
Stonehenge Kromlecha

Izugarrizko Kromlech-a da. Ingalaterran dago, Salisburyko lautadan. Lautada honetan paleolitozko hilobi asko daude. Lautada hau hiruki forma dauka eta mendixkaz inguratuta dago. Jakinguratasuna, hau da, Stonehenge Kromlecha lautadaren erdan dago. Kromlech hau K.A 3300. urte ingurura hasi zen egiten lehenengo borobila. Bigarren fasea, 500 urte ondoren, egin zen eta Brontzezko aroan bukatu zen K.A. 1800. urtean. Paleolitikoko jendea egin zuen.
Stonhenge Kromlecha harri oso añtuez (iruinarriz edo menhirrez) osatuta dago. Ez dakigu zein funtzio zeukan kromlech hau, teoria asko daude: adibidez, solstizioak, eklipse solarrak eta lunarrak eta ekinozioak iragartzeko balio zuela. Egutegi moduan ere erabiltzen zela esaten dute, urtaroak iragartzen zituela uste dutelako. Baina beste teoria bat ere badago, eguzkiaren eta ilargiaren zeremonia erlijiosoak egiteko tokia zela uste dute.
Gaur egun, mundu osoan ezagutzen da Stonhenge Kromlecha eta ikertzaile asko oraindik daude ikertzen, teoria gehiago jakiteko. Influentzia asko izan zuen paleolitoan eta leku sakratua zen, asko zaintzen zuten Stonhenge Kromlecha.
Cretako Artea
- K.A. 3000 urte inguruan hasi zen Kreta irlan.
- Asia Txikiko jendea.
- Egiptoko eta Mesopotamiako harreman kulturalak.
- Festos jauregia
- Cnossos Jauregia: hiriaren gune nagusia jauregia zen. Eraikuntza honetan patio baten inguruan antolatzen ziten. Pinturak kolore bizikoak ziren, geletako muraletan.
Paleolitoko artea

- VENUSAK: Naturalitak dira, baina oso forma exageratuan. Bular handiak, aldaka zabalak eta sabel puztuak nabarmenduta dute. Aurpegia, berriz, ez du ezer xehazten. Bere xedea haurdunaldia erakartzea zen.
- PINTURA NATURALISTAK: Okreak, marroiak, gorriak eta belzak erabiltzen zituzten. Arroken bolumena aprobetxatzen zituzten animalien bolumena egiteko, xehetasun handiarekin margotzen zituzten animaliak.
- PINTURA ESKEMATIKOAK: Marroiak edo beltzak erabiltzen zituzten (MONOKROMOA). Eguneroko gauzak margotzen zituzten (dantza, ehiza,...). Granito kobazuloetan margotzen zituzten. Eskemak bezalakoak ziren.
Flandeseko pintura gotikoa
Flandeseko eskolako artisten pinturak xehetasunez beterik daude. Gai erlijiosoak eguneroko giroan kokatu zituzten. Eguneroko bizitzaren berri ematen diguten pinturak dira. Koadroak txikiak dira eta eszenak minimalistak dira. Triptikoak ugaldu ziren eta erretratuek sekulako indarra hartu zuten. Pintura errealista eta xehetasun zalekoa da.
Obrarik garrantzitsuenak: VAN EYCK ANAIEN BILDOTS MISTIKOAREN ADORAZIOA, ROGER VAN DER WEYDEN-EN ERAISTEA ETA EL BOSCOREN LANAK.
Italiako pintura gotikoa
- FLORENTZIAKO ESKOLAN GIOTTO da artistarik garrantzitsuena. Florentzia hirian egin zuen lan eta bere tailerrean teknika berri bat sortu zuen, BUON FRESKO izenekoa. Perspektibaren arazoak hiru dimentsioko espazio batean mugitzen dira. Pertsonaiak adierazkorrak dira. Ia bere lan guztietan freskoaren teknika erabili zuen eta gaiak erlijiosoak ziren. Bere lan garrantzitsuenak: KRISTOREN BIZITZARENAK, PADUAKO SCOROVEEGNI KAPERAN AMA BIRJINARENAK ETA ASISEKO SAN FRANTZISKO BIZITZARENAK. Urrezko hondoak baztertu zituen landa paisaiak sartuz. Gorputzei benetako bolumena eta mugimendua ematen saiatu zen. Aurpegietan dramatismoa eta sentimenduak nabarmendu zituen. Koloreak guztiz simpleak dira; marrazkiak oso nabarmenak.
- SIENAKO ESKOLAKO artista garrantzitsuena SIMONE MARTINI izan zen. Irudi leunak eta malguak margotu zituen. Bere obrarik garrantzitsuena UFFICITARREN DEIKUNDEA da.
Pintura Gotikoa

- PAISAIAK: Kolore bakarreko ondoak alblora utzi zituzten, eszena erlijiosoak errealismoz janzteko.
- ERRETRATUA: Izugarri garatu zen, ordaintzen zituztenei koadroetan agertzea interesatzen zitzaielako.
- NATURA HILA: Gizakiaren inguruko objektua guztiek garrantzia ere hartu zuen.
Errealitatearen konkista Italiako eta Herbereetako artistek burutu zuten: kultur tradizio desberdinetatik abiatuta eta metodo desberdinak oinarritzat hartuta, naturara eta gizakietara hurbildu ziren guztiak.
domingo, 5 de septiembre de 2010
Eskultura gotikoa

Italiako arkitektura gotikoa

- KLASIZISMOA: oso nabarmena da erdi puntuko arkuetan.
- ARBOTANTEEN EZA: kanpoaldean pilare sendoagoak erabiltzea eskatzen du.
- POLIKROMIA: koloreetako marmolak erabiliz.
- HORIZONTALTASUNAREN NAGUSITASUNA: eraikuntzak ez ziren oso altuak. Bakarrik dorrean nabarmentzen da bertikaltasuna.
- TOSKANOA: FLORENTZIA eta SIENAKO SIGNORIAK.
- VENEZIAKO ESTILOA: ez du araurik jarraitzen, baina eraikuntzaren luxua nabarmendu nahi du.
Ingalaterrako arkitektura gotikoa

- GOTIKO KLASIKOA: LINCOLN eta YORKEKO katedralak eraiki zituzten garai honetan. Frantziako arkitekturan landutako elementu garrantzitsuenak sartzen dira: arku zorrotzak, pilare lirainak, lehiate handiak eta arbotanteak.
- GOTIKO DEKORATIBOA: XIV. mendekoa da. Ganga oso dekoratuak zintzilik dauden nerbioekin. Dekorazioa ugaltzen da (batez ere uhindurak erabiltzen dira). Katedral garrantzitsuenak: GLOUCESTER eta WELLS.
- GOTIKO PERPENDIKULARRA: XIV. mendeko azken laurdena eta XV. mendea. Europar gotikoari ekarpen garrantzitsuak egin zitzaizkion. Originaltasun handia eman zen. Tronpen gaineko gangak biderkatzen dira. Luxua eta fantasia nahasten dira. Garrantzitsuenak: CAMBRIDGEKO ERREGE KAPERA eta ENRIKE VII.AREN KAPERA WESTMINSTER ABADIAN.
Alemaniako arkitektura gotikoa

- Frantziako eragina izan zuen lehenengo herria da.
- Oso eraikuntza sendoak egiten dituzte.
- Bertikaltasuna orratzetan bakarrik somatzen da.
- TRANTSIZIO ALDIA: LIMBURGO eta BAMBERGEKO katedralak.
- XIII. mendeko katedralak: ESTRASBURGO eta KOLONIAKOAK.
- XV.mendean Frantziako eragina baztertzen dute eta estilo herrikoia hartzen dute. ADB: FRIBURGOKO katedralean dorre bakar bat eraiki zuten.
Frantziako Arkitektura gotikoa

- Arkitektura gotikoa Parisen jaio eta garatu zen. Estilo horrekin egiten diren lehenengo katedralak NOYON (1150), LAON (1160) eta PARIS (1160). Katedral hauek ezaugarri amankomun batzuk dituzte. Hala ere, oraindik zenbait ezaugarri erromanikoak soma daitezke. Hurrengo katedraletan galerien lekuan arbotanteak erabiltzen hasi ziren.
- XIII. mendeko lehenengo erdialdean aldi klasikoa ematen da. Gotikoaren puntu gorena eta zinezko garai klasikoa CHARTRES, REIM eta AMIENS-EN finkatu ziren. Gurutzadura ia erdian dagoelarik, girola edo deanbulatorioa inguratzen duten kapera erradialen bidez luzatzen da. Bi dorre biki daude, hiru nabe handiei dagozkienak, eskultura erlijiosoak kokatzeko leku ezin hobea zinborioaren gainean orratz luze bat kokatzen da.
- XIII. mendeko bigarren erdialdean, aurrerapen tekniko gutxi eman ziren. Katedralak ez dira hain altuak izango baina murruak hutsik mantendu ziren. Dekorazioan gehiago sakontzen da, arrosa lehioak garatzen dira eta zulo bordatuek gotiko flamigerora eramaten gaituzte.
Arkitektura gotikoa
- LENGOAIA ADIERAZKORRA: oso arte espersibo eta adierazkorra da. Espiritualtasuna adierazteko ARGIA eta ALTUERA izango dira oinarrizko elementuak.
- BERTIKALTASUNA: oreka ezegonkorraren sentsazioa sortzen dute; zutabeak luzatzen dira, triforioetako horizontaltasuna desagertzen da. Altuera ere igotzen da:
- ARKU ZORROTZA (ELEMENTU KONSTRUKTIBOA): hainbat abantaila ekarri zituen estilo eta teknika aldetik. Erdi puntuko arkua baino seguruagoa da. Guztiz apaingarria da. Aurrerago arku konopiala eta karpanela ere erabili zituzten.
- GURUTZE GANGA (ELEMENTU KONSTRUKTIBOA): diagonalean gurutzatzen diren bi arku zorrotzek osatzen dute. Gangaren pisua eusten dute eta lau zatitan banatzen dira. Ganga bi elementuk osatzen dute: arkuek, gangaren eskeleto antzekoa osatzen dutenak, eta ganga biltzen duten plementuek edo ohiateek. Gangaren pisua lau puntutan banatzen da eta plementua eskeletotik banandurik gelditzen da. Plementua material arinekin egin daitezke, gangaren pisua gutxitzen da eta gero eta eraikin altuagoak egin daitzeke, teknika horri esker. Gangen oinplanoetako dekorazioa are joriago bilakatu zen.
- EUSKARRIAK: PILAREAK, ARBOTANTEAK ERA KONTRAHORMAK (ELEMENTU KONSTRUKTIBOAK): BARRUALDEAN pilareek eusten dute pisua. Gangaren pisua, nerbioek eutsirik, lau puntutan banatzen da, nerbioek bultzada pilareetara bideratzen dute eta hortik zimenduetara doa. Hasieran zutabe bakoitza arroina eta kapitela zituen, baina geroago guztiei kapitel jarraitu bakarra jartzeko joera nagusitu zen. KANPOALDEAN kontrahormak eta arbotanteak konbinatu zituzten. ARBOTANTEA arku - mota bat da eta beste arku edo ganga baten bultzadari aurre egiteko balio du eta kontrahorma batean eusten da. Gangaren bultzada kanpoko alderantz desbideratzen da. Arbotanteei esker, gangak egonkorragoak izango dira eta nabe altuagoak eraikitzeko ahalmena ematen dute. KONTRAHORMA arbotanteek ezarritako gangaren bultzada eusten duten elementu sendoak dira. Eusten duten nabearen kanpoaldean jartzen dira kontrahormak. Lurrean tinkatzeko pinakulu bat jartzen da kontrahorma bakoitzaren goiko aldean. Kontrahorma ugariek eraikinaren kanpoko dekorazioa osatzen dute.
- BAOAK GAILENDU ZIREN MURRU HUTSEN ORDEZ (ELEMENTU KONSTRUKTIBOAK): Euskarri soil gisa zuten balioa galdu zuten murruek. Bao ugari ireki zituzten murruetan eta beiratez estali zituzten. Mende askotan izandako berrikuntzarik handienetarikoa izan zen. Bao horietan errosetoiak, lehiateak, galeriak eta abarrak eraiki zituzten. Arkuen barruan trazeria kalatuak eta korapilatsuak egiten zituzten. Baoaren goranzko mugimendua markatzeko angeludun moldurak zituzten ateak eta lehioak jartzen zituzten itxidura gisa.
- XIII. MENDEAREN BIGARREN ERDIALDEAZ GEROZTIK: ez zen aurerapauso esanguratsurik eman; gehiegizko altuerak alde batera utzi zituzten baina murruak ezabatzen jarraitu zituzten eta dekorazioa gehiago landu zuten, errosetoiak batik bat.
- ALTUERA ETA GORANZKO MUGIMENDUA: eraikin gotikoak oso altuak eta garaiak dira. Arrazoiak bi dira: euskarrien paralelismoa eta eraikinaren eta zabaleraren arteko erlazioa. Kanpoaldean, pinakuluetan luzaten diren arbotanteek, gezi itxurako dorreek, fatxadaren egitural berak xede berbera dure.
Arte gotikoa: erlijiotasun berria

Arte gotikoa: Unibertsitateen sortzea

Arte gotikoa: Hirien Berpizkunde Kulturala

Arte Gotikoa: Sarrera

sábado, 4 de septiembre de 2010
Leon eta Gaztelako arte erromanikoa
- SAN ISIDORO ELIZA: XII. mendekoa da hiru nabeekin eta hiru absideekin. Eliz gurutzean arku handi bat dago, erdi puntukoa, baina arku horren intradosa gingil arku bat da, mudejarrek eginda.
- FROMISTAKO SAN MARTIN
- SALAMANKA ETA ZAMORAKO KATEDRALAK: dorreak eskamekin estalita eta kupula erraboila. Elementu hispaniarrak ere agertzen dira.
- SAN ESTEBAN DORREA
- AVILAKO SAN VICENTE: mundu kristaua eta arabiarra batzen dira bertan
- DUEROKO SAN JUAN ARKUTERIA
Aragoiko eta Nafarroako arte erromanikoa

- JAKAKO KATEDRALA: barnealdean zutabeak eta pilareak tartekatzen dira. Lehenengo ganga erromanikoa galdu eta gurutze - ganga gotikoa eraiki zen. Dekorazio geometriko berezia du.
- LOARREKO GAZTELUA ETA ELIZA

- SAN JUAN DE LA PEÑAREN KLAUSTROA

- LEIREKO MONASTEGIA

- EUNATEKO MONASTEGIA: oinplano borobila du
XI. mendeko Espainia Kristauaren artea

- Espainiako erromanikoa kanpotarra da. Frantsesen eta lonbardiarren eragin nabaria du.
- Sinkretismo kulturala eman zen baina originaltasunez beterik eta estilo propioa eratuz.
domingo, 29 de agosto de 2010
Egoera politikoa Espainian

- X. mendean, penitsulako krsitauak arabiarrekin borrokan daude eta kanporatzen saiatujo dira. Errekonkista ematen ari da.
- Santiago peregrinazio gune garrantzitsuena da. Santxok Santiagoko bidea bultzatuko du. Biztanleria eskasa izatak errasten du frantsen etorrera eta ezarpena.
- Nekazariek Dueroko mesetan libreak eta lurraren jabe dira.
- Hegoaldean arabiar kalifatua desintegratzen ari da eta krisi kulturala jasaten du.
Freskoak eta oholak

Pintura: Irakatsi eta apaindu

Portadak, kapitelak eta tailak

- Elizen PORTADETAKO eskulturak portadaren arkuaren inguruan , ateak inguratzen dituzten zutabeetan eta, bereziki, tinpanoan edo atearen goiko aldean daude.
- Bai elizen barruak bai eliza zein monasterioetako portadan edo klaustroetan dauden zutabe edo pilareen KAPITELETAN, erlijio gaiekin bat, landareak, irudi geometrikoak eta eguneroko bizitzaren eszenak ere ageri dira.
Eskultura: eliza erromanikoak: irudi liburuak

Eliza erromanikoa

- Eliza erromanikoen oinplanoak jatorri erromatarreko arkitekturaren elementuak berreskuratu zituen: BASILIKA OINPLANOA, nabe batekin edo hirurekin. Beste beso txikiago bat gehitu zioten: TRANSEPTUA. Elizek GURUTZE LATINDARRAREN itxura hartu zuten. Elizaren burua, ABSIDEA, zirkuluerdikoa izaten zen eta alboko nabeak luzatu egiten ziren, GIROLA osatuz.
- ESTALKIA eraikitzeko, KANOI GANGA sendoak altxatzen ziren, kanoi ganga eusteko, zutabe eta pilare handiak behar ziren, ERDI PUNTUKO ARKUEK edo zirkunferentzia erdiko arkuek lotuta.
- Elizaren hormak indartu eta eusteko HORMA BULAR sendoak erantsi zizkieten kanpoko paretei.
- Irekidurak edo LEHIOAK eskasak, estuak eta luzeak ziren.
- Elizaren kanpoaldean KANPANDORRE bat egitea ohikoa zen. Kanpandorreak gurtzeko toki bat zegoela adierazten zuen, eta otoitz egitera deitzeko eta dorre zelatari gisa ere erabiltzen zen.
- Monasterioetan edo eliza handi batzeutan ohikoa batzuetan, ohikoa zen KLAUSTROAK edo estalitako galeriak eraikitzea.
Arkuak eta estalkiak

- KAINOI GANGA: erdi puntuko arku segida da. Astuna denez horma lodiak behar ditu, indargarri gisa, arku fajoiak barne pilaretan sostengatuz eta kontrahorak bere pisuari eusteko.
- AURREALDEA: ateaurreak eta dorreak. Sarbidea espazio garrantzitsu batan bihurtzen da. Batzeutan, Normandian, batez ere, ateaurre nagusia, gotikoan eragin handia izango zuen aurrekalde monumental armoniko bati sorrera ematen dio.
- TRIBUNA: erdiko nabearen deskarga arku bezala, bultzadak alboko nabeen kontrahorma eta hormetara iraganez. Aldeko nabeen ondoari irekitzen den galeria bat.
- APARAILU ERREGULARRA
Arkitektura erromanikoa: erlijio artea.

sábado, 28 de agosto de 2010
Erlijio Ordenak

Bizitza monasterioetan

Elizak eta monasterioak


Erromanikoa: Kontestu historikoa

Artea eta lan publikoak
