Alemanian nabarmendu zen ALBRECHT DÜRER, DURERO guztien gainetik. Trebea eta jakintsua, Italia ezagutu zuen eta hango marrazketa - teknika eta ikuspegi berriak bereganatu zituen. Perspektiba ederki landu zuen paisakoietan, animalien plasmazioan eta landareen azterketan. Era berean landu zuen duintasun harrigarriz giza gorputza. Espezialitate guztietarako trebea, grabatzailea eta pintorea izan zen, batez ere. Erlijio - gaiak, alegoriazkoak eta sakontasun psikologiko handiko erretratuak egin zituen. Lerroaren nagusitasuna, kolore - gama hotz antzekoa, perspektiba eta egiazkotasuna isladatzea ditu ezaugarri nagusi. APOKALIPSIA, AGURE BATEN ERRETRATUA, MAXIMILIANO I.AREN ERRETRATUA, AMA BIRJINAREN BIZITZA, ADAN ETA EVA, AUTO - ERRETRATUA, KRISTOREN NEKALDIA (PASIÓN), LAU APOSTOLUAK.
HERBEREETAN, HIERONIMUS BOSCH (EL BOSCO) ibili zen. Erdi Aroko teknika erabiliz ikuskari fantastikoak pintatu zituen, esoterikoak, onirikoak edo satirikoak. Alegoria moralizatzaileak gai hartuz paisaje ederrak, fantasiazko arkitektura, herri - giroko eszenak, xehetasun sadiko edo erotikoak, pertsonaia irrigarriak edo bitxiak azaldu zituen. Guztia kolore distira aberatsez trataturik. ATSEGINEN BARATZA, SAN ANTON ABADEAREN TENTALDIAK, AZKEN JUDIZIOA.
PETER BRUEGHEL ZAHARRA. Alpeetako bizi - ohiturak eta paisaiak azaltzen dira bere lanetan. Esan dezakegu El Boscorekin lotuta dagoela eta primitiboekin era bai baina bere jarrera erabat pertsonala erakusten duela. Bere pinturan herri - giroko gaiak erabili zituen konbentzio guztien aurka trataturik: ehizako eszenak, jokoak, dantzak, nekazari - ezteiak, erabat eszena anekdotiko edo satirikoak, kolore eder eta animatuekin eginak eta irudimen handiarekin eginak.