FILIPPO BRUNELLESCHI Errenazimentuko lehenengo arkitektoa izan zen. Arkitektura klasikoa eredutzat hartu zuen eta aurreko gotikotik aldendu zen. Bere eraikuntza erlijioso garrantzitsuena SANTA MARÍA DEI FIORIKO KUPULA izan zen, Florentzian. Eliza estilo gotikoan egin zuten baina gurutzaduraren estalkia, 48 metroko diametroa, falta zen. Brunelleschik hauxe egin zuen: danbor oktogonal baten gainean, non idibegi handiak irekitzen baitziren, kupula bikoitza eraiki zuen; barnekoa erdiesferikoa eta kanpoaldekoa puntaduna. Horrela kupula bakoitzak bultzada desberdina trasmitizen zuen eta ez zen beharrezkoa izan inolako kontrahormarik.
Geroago SAN LORENZO eta SANTO SPIRITO elizak egin zituen. Erromatar basiliken eredua jarraitzen dute.
Brunelleschi artista polifazetikoa izan zen eta Florentziako giro kultuekin harremanetan ibili zen. Espazioaren arazoa geometrian ikertu zuen eta Erromarako bidaia batean "in situ" hondakin erromatarrak ikertuko ditu.
INUZENTEEN OSPITALEAREN ARKUTERIA egin zuen. Zutabe korintiarrak eta erdi - puntuko arku zabalak erabiltzen ditu. Arkuak elkartzen diren lekuetan zeramikazko medailioi polikromatuak aurkitzen dira. Oinplanoa karratu bat da. Altuera, luzeera eta zabalera berdinak dira. Beste obra bat PAZZI KAPERA.
PITTI JAUREGIA: Luka Pitti bankeroak agindu zuen baina 1549an Medici - ei saldu zien. Eraikuntza horizontala, hiru blokeetan banatuta, inposta - zerrendekin. Kuxin - formako harlandua erabili zuen. Erdi Aroko gazteluetan aurkitu zuen baina lirainagoa da eta ordena ematen da. Nabarmentzen da erdi - arkuaren erabilpena.
LEON BATISTA ALBERTI idazlea, pentsalaria eta arkitektua. Arkitektura, eskultura eta pinturari buruzko ikerketak idatzi zituen. Albertirentzat proportzioa da gauza guztien oinarria eta geometriatik abiatu behar da. Horrela eraikuntza naturarekin orekatua izango da. Bere eraikuntza garrantzitsuenak: SAN FRANCISCO TENPLUA (MALESTIANO), Rimimin; SANTA MARIA NOVELLAREN FATXADA, Florentzian; SAN ANDRES ELIZA, Mantua; RUCELLAI JAUREGIA.
No hay comentarios:
Publicar un comentario