SAN CARLO ALLE QUATTRO FONTANE: espazioaren kontrakzioarekiko interesa nabarmena da bai klaustroan, non angeluak alakan agertzen diren, bai eta elizaren oinplano obalatuan ere. Fatxadan uhin tankerako mugimendua, lerro eta planoen kontrajartzea eta formei ia eskultura - itxura ematen dien plastizitatea nagusitzen dira. Formek beren argitasuna zehazten dute modelatu indartsu baten bitartez, horrela obraren ezaugarria den intentsitatea lortuz.
Borrominirentzat, espazioa arkitekturak berak sortzen eta osatzen duen elementu zehatz bat da, eta ez da aurrekoek uste zuten kontzeptu abstraktu eta aldez aurretik pentsatua. Ideia horien ildotik egin zituen bere lan garrantzitsuenak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario