DONATO BRAMANTE aukeratua izan zen Vatikanoko San Pedroren proiektua egiteko. Arkitekturari posibilitate gehiago eman zion. Bramanteren obra garrantzitsua izan zen.
Erroman lan egin baino lehen Italiako iparraldean lan egin zuen. Erroman liluraturik gelditu zen. Errege Katolikoentzat lan egin zuen eta Espainiako Akademia altxatu zuen, SAN PIETRO IN MONTORIO. Tenplu klasikoen eragina du, estruktura soila, dekoraziorik gabe, guztiz proportzionaturik eta dotoretasunez beterik.
Julio IIak San Pedroren proiektua eman zionean eraikuntza erraldoi bezala diseinatu zuen: beso berdineko bi nabe perpendikular eta erdian kupula handi bat. Bramante hil zenean RAFAEL pintoreari proiektua eman zioten. 1546an Paulo II Aita Sainduak MIGUEL ANGELI eman zion. 70 urte zituen eta fama handiko gizona zen. Proiektua aldatu zuen, dorre guztiak desagertu ziren eta kupula danbor baten gainean altxatuko du. Tenpluan sartzeko plaza egingo zuen: CAPITOLIO. Sarrera bakarra izango du, zutabe exentuekin bi lerrotan kokatuta.
Beste obra garrantzitsu bat LAURENTZIAR LIBURUTEGIKO ESKAILERA da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario