jueves, 12 de junio de 2014

BARROKOA: BERNINI (1598 - 1680)

Arkitektua, eskultorea eta pintorea.
  • VATIKANOKO BALDAKINOA: brontze urreztatutako eraikina, tenpluaren barne - espazioaren arabera, proportzio monumentalak dituena. Lan zutabe salomondarrak ditu; hauek nabeei jarraipena ematen diete, baina, helikodailak direnez, pilastren estatikotasuna hautsi eta baldakinoa foku dinamiko eta menperatzaile bilakatzen ditu. 
  • SAN PREDRO PLAZAKO KOLOMATA: (1657). Espazioa eliptikoa da eta zutabe erraldoien zenbait ilarek osatzen dute, aberastasun handiko argi - itzalen kontraste bat eraginez. Kolomatarren trazadurek bere barnean mugatzen  duen plaza basilikako fatxadaren paraleloa da. Arkupearen diseinuak helburu sinbolikoa eta funtzionala du: alde batetik, kolomataren bi trazadurak komunitate katolikoa besarkatzen eta hartzen duen elizaren besoak dira eta, bestalde, bere lerro kurbatuak angelu hilak sahiesten ditu, puntu guztietatik ikustea erraztuz.
  • QUIRINALEKO SAN ANDRES: oinplano eliptikoa dauka eta kapera erradialak ditu. Fatxadan gorputz konbexu bat agertzen da beste bi gorputz konkaboren artean, eraikina hiri - espazioarekin lotuz.
  • CHIGI - ODESCALCHI JAUREGIA: jauregi barrokoetako fatxada sortu zuen; gorputz nagusia eta alboetakoak apur bat kanporantz daude, pisu nobleetan pilastra handiak agertzen dira eta arte nagusia kalostra bat duen leiho batek burutzen du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario