- Koloreak lerroak baino garrantzi handia izango du.
- Kolore beroak nahiago dituzte.
- Figurek, pintzelada soltekin eta kromatismo handiarekin dinamismoa ematen diote pinturari.
- Xehetasuna eta luxua oihaletan eta gauza txikietan dira pintura honen ezaugarriak.
- Paisaiari protagonismo handia ematen diote. Idealizatua izaten da, literaturatik, eta pertsonaiak paisaia honen barruan integraturik, gelditzen dira. Barnealdeak eta gelak eszenatokiak bezala apaintzen dira, ornamentazioaz beterik.
- Garrantzi handirik ez duen tematika edo anekdota kasu batzuetan lehenengo planoan agertuko da, motibo nagusiari protagonismoa lapurtuz.
MAISU NAGUSIENAK:
- TIZIANO: Carlos V.a eta Felipe II.aren babesa izan zuen. Gorteko handitasunaren pintorea dugu. Gai mitologikoak, erliliosoak eta erretratua landu zituen. Konposizio ordenatua eta orekatua, perspektiba eta argi - itzalaren erabileraren maisua dugu Tiziano. Paisaia zehatz - mehatz ikasten du, pertsonaiak esanahi espiritual handikoak dira, euren psikologian sakontzen duelarik. MAITASUN SAKRATUA ETA MAITASUN PROFANOA, VENUS ETA MAITASUNA, BAKANALA.
- VERONES: Bere koadroak antzezlanak bezalakoak dira eta barrokoan egingo diren konposizioen aurrerapauso bat da. CANAAKO EZTEIAK.
- TINTORETTO: Espazioaren antolaketa menperatzen du eta bere konpozisioak MANIERISTATZAT har ditzakegu. Argiaren kontrasteak, gaueko efektuak, eskortzoaren erabilerak barrokora eramaten gaituzte. OINEN IKUZKETA, JESUSEN JAIOTZA eta KALBARIOA.
No hay comentarios:
Publicar un comentario