lunes, 9 de junio de 2014

ESPAINIAKO BEHE - ERRENAZIMENTUA

XVI. mendeko azken herenean nortasun handiko estiloa sortu eta zabaldu zen Espainian, ESTILO HERRERATARRA EDO ESKORIALEKOA. Europako manierismoaren pare - parekoa zen estilo hau eta Vignola edo Miguel Angelen ikasleen garai berekoa. Hemen aipatu behar da izaera erligiosoa, kontrarreformaren barruan sartu behar baita, manierismo europarren kutsu sentsualeki urrun. Eskulturan ere aldatu egin ziren gauzak eta Berruguete edo Juniren espresionismoaren eta menierismoaren zertzeladak utzi eta monumentu pausatu eta solemneagoak egin ziren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario