miércoles, 4 de junio de 2014

ERRENAZIMENTUA: ESKULTURA

Arkitektura bezala, Grezia eta Erromako eskultura ugarietan eredua hartu zuen.

Eskulturak balio izan zuen gizakiaren handitasuna adierazteko mundu berri horretan. Hobezintasuna lortzeko PROPORTZIOAK eta KLASIKOEN NEURRIAK ikertzea ezinbestekoa zen. ERREALITATEA plasmatu nahi zuten eta hobeto lortzen zuten MUGIMENDUA ETA ERRITMOA eskulturari ematen bazioten.

  • MUKULU BIRIBILEKO ESKULTURAK (exentuak) edozein lekutatik eta ikuspuntatik ongi ikusteko.
  • ZURA eta antzinateko materialak: BRONTZEA ETA MARMOLA.
  • ZIZELATZE - TEKNIKAN zuzenean materialaren gainean eta metalen kasuan GALDATZE - TEKNIKAN lorpen bikainak ezagutuko dituzte.
  • Modelatua egiteko zeramika erabiliko dute, zenbait kasuan beiratua.
  • Orfebreriak ere eskulturaren izaera lortzen du, dotoretasun handiko figurekin.
GAI ERLIJIOSOAK gehienbat. Pertsonai sakratuek jainko klasikoen duintasuna lortzen dute.

GAI MITOLOGIKOAK eta BILUZIAREN erabilpena gauza arruntak bihurtzen dira. Mitologiaren pertsonaiek balore sinboliko bat hartzen dute.

ERRETRATUAK ETA MONUMENTU PUBLIKOEK garrantzia hartuko dute. Hori horrela izango da urbanismoari eta hirietako bizitzari garrantzi handia ematen dietelako. Erretraturik arruntenak BUSTOAK eta ZALDIZKO ESTATUAK izaten dira.

HILOBIETAKO ESKULTURAK ezin dira ahaztu hildakoen errepresentazioekin hilezintasuna adierazteko, alegoriekin, hildakoaren bertuteak aldarrikatzeko, sinboloz beterik.

Quattrocentoan eskulture bikainenak BRUNELLESCHI, GHIBERTI, JACOPO DE LA QUERCIA eta DONATELLO. Cinquecentoan bikainena MIGUEL ANGEL BUONARROTI.

No hay comentarios:

Publicar un comentario