GIACOMO VIGNOLA, Julio III.aren arkitektura izan zen. Bere tratatuan, DEGLI ORDINI, bost orden erromatarrak ikertzen ditu, konposizio klasikoak, boluta desberdinak, fatxadak, ... Bere lan arkitektoniko bikainena GESU - REN ELIZA Erroman izan zen. Tenplu honek ez du zerikusirik gainerako tenplu errenazentistekin. Jesuitentzat eginda. Tenpluaren portada Giacomo della Portak egin zuen.
ANDREA PALLADIO. Vitrubioren itzulpena egin zuen. Ipar Italian lan egin zuen bereziki eta hor egin zuen SAN JORGE ELIZA. Bere jaioterrian Vicenzan lan bikainak egin zituen: CHIERICATI JAUREGIA, HANGO BASILIKA, ... Greziako estilo estatikoa eta Erromako dinamikoa nahasten ditu.
Bere lanik bikainenak beren "VILLAS" izan ziren. Etxe horiek tratatu zituen tenpluak izango balira bezalakoak. Arkitektura eta paisaia armoniaz lotzea lortu zuen. VILLA CAPRA da esanguratsuena. Villa horiek sarrean portiko handi bat daramate eta eredua izan dira AEB hegoaldeko etxeentzat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario