- LORENZO GHIBERTI: Bataiategiko ateak egiten hasi zen. Lan luzea egin zuen, hogei bat urtekoa. Aurreneko ateak, iparrekoak, Isaak - en Oparia zuen gai eta oraindik ere tradizioarekiko lotura gehiago erakusten zuen, Pisanok egindako hegoaldeko atearekin bat etorri behar baitzuen diseinuz eta estiloz. 1425ean bigarren atea enkargatu zitzaion, Paradisuko atea izenekoa. Bibliako gaiak erabiliz libertate handiagoko lana egin zuen eta berak nahi bezala antolatu zuen atea, hamar karratu handitan banatuz. Ia pintura moduko konposizioak egin zituen pertsonaia asko sartu eta konposizioa laukietan banatuz, bolumenak nabarmenduz eta perspektiba - efektua lortuz. Paisaia eta elementu mugikorrak (ura, hodeiak) erabili zituen lehen ez bezala perspektiba sortzeko.
- JACOPO DELLA QUERCIA: Ghibertiren garai berean lan egin zuen Sienan. Erromatar eskultura hartu zuen eredua baina urrunago joan zen eta estilo delikatuagoa bereganatu zuen. Barne - indar berria ezarri zion eskulturari, dinamismoa emanez. Michelangeloren inspirazio - bide izango zen beranduago. BOLONIAKO SAN PETRONIO ELIZAKO ERLIEBEAK EGIN ZITUEN ETA SIENAKO GAIA ITURRIA.
- DONATELLO: Oso eskultore handia izan zen. Florentzian lan egin zuen. Eskultura klasikoaren edertasuna eta oreka bildu zituen batetik eta errealitatetik jasotako errealismoa bestetik. Gorputzen anatomia zaindu eta aztertu zituen, argilunez balore dramatikoak espresatuz. Erliebea nahiz mukulu osoko eskultura landu zuen, erretratuak, gai erlijiosoak... Bere obra oso ugaria da: DAVID GOLIATHEN GARAILEA, HABAKUK PROFETA "IL ZUCCONE", NICOLA UZZANOREN BUSTOA, SAN LORENZOKO PULPITUKO ERLIEBEA.
- LUCA DELLA ROBIA: koloretako zeramika beiratutako teknika zabaldu zuen, fatxadak apaintzeko oso egokia. Eskultura alaiak egin zituen haurtzaroa, gaztaroa, edo emakume birjinak adierazteko egokiak. Ama Birjina haurrarekin egin zituen bat baino gehiago eta Florentziako katedraleko kantore - tribuna.
- VERROCHIO: Eskultore eta pintorea. Arte mota gogorra, kementsua eta bizia sortu zuen espazioa eta masak indartu. COLLEONI CONDOTTIERO - REN ZALDIZKO ESTATUA, DAVID ARMATUA.
miércoles, 4 de junio de 2014
ERRENAZIMENTUA: QUATTROCENTOKO ESKULTOREAK
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario