XVII. mendearen erdialdean, Espainian arte estilo berri bat hasten da indar askorekin. Dekorazioa gehitzen da eta Espainiako arkitekturaren goi pintura ailegatzen da.
Arkitektuen eta artisten familia tailerrak garai honetan protagonismo handia hartzen dute.
ERDIGUNE NAGUSIAK
- MADRIL: PEDRO DE RIBERA: eraikuntza zibilak eraiki zituen. XVIII. mendean kanpo dekorazioan jartzen du indarra, dinamikoa eta originala dena eta estipiteak eta moztutako frontoiak erabiltzen ditu.
- GAZTELA: Salamanka nabarmentzen da. José Benito Churriguera eskultura handiak egiten ditu erretauletan. 1709an Nuevo Baztan proiektu zibileko enkargua jasotzen du (Madril). Alberto Churriguera 1729an Salamancako Plaza Handia eraikitzen hasten da.
- ANDALUZIA: Granada eta Sevilla nabarmentzen dira. Granadan Alonso Canok katedralaren fatxada proiektatzen du 1667an. Arku hirukoitza du, garaipen arku baten antza. Sevillan Leonardo de Figueroak eraikin batzuk eraikitzen hasten da. Lengoai dekoratibo oso polita erabiltzen du.
- GALIZIA: granitoa erabiltzen dute elementu dekoratibo bezala. Dekorazioan figura geometrikoak erabiltzen dituzte askotan. Casas y Novoa oso nabarmena da.
- LEVANTE: Murtziako eta Valentziako katedralen fatxadekin, kurbaz beteriko erdibitutako frontoiekin eta eskultura dekorazio asko duen estilo bat erakusten dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario