lunes, 9 de junio de 2014

ESPAINIAKO GOI ERRENAZIMENTUA

ARKITEKTURA: PLATERESKOTIK KLASIZISMORA
  1. GOTIKOTIK (FLAMIGERO) PLATEREZKORA: TRANTSIZIOA: XV. mendean zehar gotikoak eboluzionatu zuen eta dejorazioa ugaritu zen. Frantzia eta Flandesetik datozen artistek gotiko loretsuaren elementuak mudejarrekin nahasten dute. Lortzen duten estilo bereziak ERREGE KATOLIKOEN ESTILOA EDO ESTILO ISABELINOA izena hartu zuen: dekorazioan sistematikoki errepikatzen dira uztarriak eta geziak, F eta I hizkiak, errege - erreginaren izenen hasierako hizkiak (TOLEDOKO ERREGE - ERREGINAREN SAN JUAN ELIZAN). Beste kasu batzuetan, elementu errenazentistak nabarmentzen dira (SALAMANCAKO MASKORREN ETXEAN). Garai honetan protagonistak izan ziren TOLEDOKO ESKOLA (EGAS ETA GUAS) eta BURGOSEKO ESKOLA (KOLONIAKO JUAN ETA SIMON). Adibideak: VALLADOLIDEKO SAN PABLO ETA GREGORIO ELIZETAKO FATXADAK, TOLEDOKO SANTA KRUZ OSPITALEA, GUADALAKARAKO INFANTADOAREN JAUREGIA.
  2. PLATEREZKOA: Carlos I.aren erreinaldian eman zen batik bat. ORTIZ DE ZUÑIGAK hitz hori sortu zuen XVIII. mendean Sevillako katedralaren Errege kapera konparatzean urreginek egindako lanarekin. Ezaugarri nagusia da elementu dekoratiboen erabilera ugaria: zutabe abalaustratuak, ikur heraldikoak, medailoiak, giza - figurak animaliekin gurutzaturik, zurtoinak figura fantastikoak osatuz (groteskoak). Obrak:
    1. LORENZO VAZQUEZ DE SEGOVIA: VALLADOLIDEKO "COLEGIO DE LA SANTA CRUZ"
    2. Toledo: KATEDRALAREN KAPITULU GELA eta ALKALAKO UNIBERTSITATEAREN PARANINFOA PEDRO GUMELEK eginak
    3. Burgos: FRANCISCO DE COLONIA: KATEDRALEKO PELLEJERÍA ATEA // DIEGO DE SILOE: KATEDRALEKO URREZKO ATEA
    4. Salamanka: UNIBERTSITATEA// JUAN DE ALAVA: SAN ESTEBAN KONBENTUA// RODRIGO GIL DE HONTAÑON: MONTERREY JAUREGIA ETA ALKALAKO UNIBERTSITATEA
  3. KLASIZISMO ERRENAZENTISTA: denbora pasa ahala, Italiako gustuak ezartzen dira Espainian. Momentu honetan elementu espazialek dekoratiboak baino garrantzi handiagoa izango dute. Adibideak:
    1. PEDRO MACHUCA: GRANADAKO ALHAMBRAN CARLOS V.AREN JAUREGIA
    2. DIEGO DE SILOE: GRANADAKO KATEDRALA eta GUADIX ETA MALAGAKO KATEDRALAK
    3. ANDRES DE VANDELVIRA: UBEDAKO SALVADOR ELIZA eta ÚBEDAKO SANTIAGO OSPITALEA
    4. BAEZA eta JAENEKO KATEDRALAK
ESKULTURA

Gotiko garaian garatzen ziren ERRETRATUAK gero eta garrantzi handiagoa hartzen du. Funtzio didaktikoa zuenez, ikonografia, hierarkia bat jarraituz, banatzen zen kale desberdinetan, erdiko kalean, Jainkoaren irudia, Ama Birjina eta Santu Zaindariarentzat gordetzen zen. Era askotako erretaulak zeuden.

KORU - AULKITERIAK ere aipatu behar dira. Katedral eta eliza handietako erdiko habean kokatzen ziren eta Europa osoan parekorik ez zuten izan.

HILOBI - ESKULTURAK nobleziarentzat eta klase kultuarentzat garatu ziren.

IMAGINAGINTZAK ere, erretaulaz aparteko eskultura exentuak, garapen handia izan zuen XVI. mende honetan.

Italian marmola eta brontzea erabiltzen ziren nagusiki, Espainian material hauek Gorteko enkarguetarako bakar - bakarrik eta egurra nagusitu zen. Polikromatu egiten zen teknika hau erabiltzen: eskultura igeltsuz estaltzen zen. Ondoren arropei zegozkien zatiak bolatu egiten ziren (bol izeneko buztina aplikatzen zitzaien). Eskultura enbolatu ondoren urreztatu egiten zen (urre - xaflazko geruza bat ematen zitzaion arropetan eta estofatu egiten zen). Estofatua esaten zitzaion urrearen gain kolore biziko geruza bat emateari. Gero geruza hori punta batekin kendu eta urrea agerian jarriz dibujo ederrez apaintzeko modua izaten zen. Aurpegia, eskuak eta jantzi gabeko zatietan haragi kolorea ematen zen, distirarik gabe utziz. Beste batzuetan, ondo leunduz kolorea esmalte balitz bezala tratatzen zuten distiratu arte.

Eskulturaren barruan estilo desberdinak aurki ditzakegu:

  1. ITALIAR QUATTROCENTOKO ERAGINA: 1500 urtetik aurrera, Espainiako egoera ekonomiko onari esker, produkzio artistikoa gehitu zen. Italiatik DOMENIKO FANCELLI etorri zen. GRANADAKO ERREGE KAPERAN ERREGE KATOLIKOEN HILOBIA egin zuen. Sarkofago gela erdian dago. Errege eta erreginaren figurak etzanda daude sarkofagoen gainean. Errenazimentuko kanonak jarraituz, aurpegiak idealizaturik agertzen dira. PIETRO TORRIGIANO, italiarra ere, SEVILLAKO MUSEOAN DAGOEN SAN JERONIMOREN ESKULTURA egin zuen. Buztin errez egina dago, zahar honen anatomia oso ondo landua dago, Donatelloren errealismo espresiboa jarraituz.
  2. BERTAKO ARTISTA ESPAINOLAK: Hasieran Burgos izan zen Errenazimentuko lehenengo fokoa. Hango tradizio gotiko - flandestarrean oinarritu zen. Adibideak: FELIPE DE BIGARNY "KALBARIO BIDEAN" BURGOSEKO KATEDRALEAN; DIEGO DE SILOE BURGOSEKO KONDESTABLEAREN KAPERA, GRANADAKO ERREGE KAPERAKO ERRETAULA NAGUSIA, URREZKO ESKAILERA ETA GRANADAN SAN JERONIMOKO ARKUTERIA.
    1. ALONSO BERRUGUETE: Pintore baten semea. Donatello eta Migel Angelen obrak aztertu zituen, batez ere, bolumena nola lantzen zuten. Leonardorengandik aurpegiaren indibidualizazioa ikasi zuen. Bere irudiak joera manierista erakusten dute. Ematen du presaka lan egiten zuela eta akabera ona eman gabe utzi zituen irudiak. Hala ere, ez zuten batere espresibitaterik galdu. VALLADOLIDEKO MUSEOAN DAGOEN SAN BENITO ERRETAULA, TOLEDOKO KATEDRALEKO AULKITERIA.
    2. JUAN DE JUNI: Eskola bat sortu zuen. Bakarkako irudien espresibitatearen gainetik konposizio osoaren perfekzioa lortzea zen bere kezkarik handiena. Konposatzerakoan klasizista zen. Gehien bat zur polikromatua erabili zuen eta eskulturgintzan sail guztiak landu zituen. Denbora pasa zen neurrian errealismoa baztertzen du baina mugimendua gehitu egiten da. KRISTOREN EHORZKETA: altuerliebea da, konposizio simetrikoa, pertsonaia klasikoak, baina manierismoa nabari zaio.

PINTURA: FLAMENKOEN JARRAIPENA ETA ITALIAR ERAGINAREN SARRERA
  1. QUATROCENTOKO ERAGINA: XVI. mendera arte flandestarren eragina nabarituko da. Adibideak: PEDRO BERRUGUETE (BAUTISTAREN LEPOMOZTEA, SANTO TOMASEN ERRETAULA) eta JUAN DE BORGOÑA.
  2. MAISU HANDIEN ERAGINA: Valentziatik sartzen da Rafael, Migel Angel eta Leonardoren eragina. Adibideak: FERNANDO YANEZ DE LA ALMEDINA, FERNANDO DE LOS LLANOS, JUAN DE JUANES (FAMILIA SAKRATUAK, AMA BIRJINA UMEAREKIN, INMAKULADAK, AFARI SANTUAK).

No hay comentarios:

Publicar un comentario