BARROKOA ETA MONARKIA FRANTZIAN
Barroko frantsesaren arkitektura monarkia absolutista eta zentralistaren irudia errepresentatzen du. Estatuaren izaera ahalguztiduna arkitektura erlijiosoa alde batera utzi zuen eta jauregiko eraikinak egiten hasi zen. 1671ean arkitektura eskola ireki zen.
Espazio publikoak funtsezko papera betetzen dute eta hiri trazatua, batez ere, Frantzian, gero eta erregularragoak dira. Enparantza publiko handiak garatzen dira, eraikuntza uniformeak dituztenak.
Jauregiak dira Frantziako arkitektura barrokoaren lorpen handienak. Kanpoaldeak printzipio klasikoetan oinarritutako marmolekin, ispilu edo urreztatutako moldurekin errekargatzen dira. Eraikin hauetan oso garrantzitsuak dira lorategiak, iturriak dituztenak.
ROKOKOAREN NAHIA
Estilo hau oso erlazionatuta dago dekorazioarekin. Frantzian jaio zen XVIII. mendean. Espazio intimoen dekorazioan zentratzen da, aurreko jauregien handitasunaren aurrean.
Diseinu urbanistikoetan urreztatutako forja eta naturarekin erlazionatutako iturriak erabiltzen dira.
BARROKOA INGALATERRAN
Berpizkundea berandu ailegatu zen Ingalaterrara eta horrek baldintzatzen du barrokoaren asimilazioa. Eraikinak klasizismoaren eta armoniaren inpresio handia hartzen dute. Ingalaterrako arkitektuek Palladio italiarraren forma arkitektonikoak oso ondo interpretatuko dituzte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario