miércoles, 2 de julio de 2014

SANTA MARIA KATEDRALA (GASTEIZ)

SARRERA

Duela 800 urte baino gehaiago muino batean zegoen Gasteiz izeneko herrixka aukeratu zuen Antso VIIIa Jakitunak bertan hiri bat fundatzeko, eta Nova Victoria izena jarri zion.

Herrixkaren inguruan harresia eraikitzeko agindu zuen, etsaiengandik babesteko. Hori zela eta, inguruko jende asko etorri zen bertara, bizitzera. Biztanle berri horiek, poliki - poliki, etxe hobeak eta eraikin handiago eta ederragoak eginez joan ziren.

Eraikin horietako bat, Santa María eliza izan zen.

SANTA MARÍA PLAZA

Erdi Aroko hirigunearen iparraldean dago. Hauxe da alderik zaharrena.

Gaur egun ikusten diren kaleak asko aldatu dira hiria fundatu zenetik. Hasieran eraikin gehienak zurezkoak izaten ziren. Herriarentzat zuten garrantzia zela eta, ezinbestean sendoak izan behar zuten eraikinetan erabili ohi zen harria, hala - nola, harresiak, edo elizak, Santa Maria eliza, esate baterako, egiteko.

SANTA MARÍA, BABESLEKU

Santa Maria eliza, eliza ez ezik, gotorlekua ere bazen. Horregatik eraiki zuten horma lodi eta sendoekin. Hartara arazorik gabe egin ahal izango zien aurre hiria erasotzen saiatzen ziren etsaiei.

Harresiek, babestu ez ezik, argi eta garbi bereizten zituzten Gasteizko biztanleak Arabako lautadako nekazariengandik. Denek zekiten barrukoek kanpokoek baino bizimodu hobea zutela. Aski zeukaten garai hartako Santa María elizaren handitasunari erreparatzea, Gasteiz garrantzi handiko hiria zela oharzeko.

Erdi Aroko armadek ia sekula ez zuten erasotzen gotorleku bat. Luzaroan bakarturik izatea baino ezin izaten zituzten behartu etsaiak amore eman eta makurtzera. Horixe egin behar izan zuen Gaztelako armadak 1200. urtean Gasteiz mendean hartzeko.

Harresia Alfontso VIII.a Gaztelako erregearen aginduz eraiki zen. Gerra kontuetan aditua zen eraikuntza - maisu batek diseinatuko zuen, eta hargin talde handi batek eraikiko.

Harrobitik harria ateratzeaz arduratuko ziren batzuk, jarri nahi ziren lekuraino garraiatzeaz beste batzuk, harriei forma emateaz beste batzuk, eta, azkenik, behar ziren lekuan jartzeaz beste batzuk.

Antzera lan egingo zuten, ez askoz geroago. Katedralaren eraikuntzan, XIII. mendearen inguruan. Artisau ugari etorri ziren Gasteizera: eskultoreak, beiratea egileak, era gangak altura sinestezinetaraino goratzeko gai ziren ingeniariak.

SANTA MARÍA, OTOIZ LEKU

Guztieren gainean, ordea, Santa Maria katedrala otoitz lekua zen gasteiztarrentzat. Denbora asko ematen zuten hortxe, mezatara joaten ziren igandeetan eta jaiegunetan, bertan ezkondu ohi ziren, bertan bataiatzen zituzten beren seme - alabak, ...

Mezatan gehienak zutik edo belauniko egon ohi ziren, ez baitzituzten eserlekuak izaten, eta otoitzak latinez egiten ziren.

Elizkizunetan Gasteizko biztanleen parte handi bat biltzen zen elizan. Apaiza latinez emanten zuen meza, eta beti ere eliztarrei bizkarra emanda. Handikiak aurreko ilaretan eseri ohi ziren beti, zurezko eserlekuetan. Gainerakoak (gehienak) atzean jartzen ziren, eta zutik egoten ziren denbora guztian.

Eraikinaren alboetan hiriko handikiak lurperatzen zituzten kapera eta kriptak zeuden. Horietako batzuk santuren bati eskainiak ziren.

SANTA MARÍA, GAIXORIK DAGOEN ERAIKINA

Urte asko ditu katedralak; horregatik esaten zaio katedral zaharra. Eraiki zutenetik, igaro den denboran, gauza ugari aldatu dira bertan. Garai batzuetan ustez falta zitzaizkion gauza batzuk erantsi zizkioten, eta beste garai batzuetan, berriz, kendu zitzaizkion, soberan zituelakoan. Aldakuntza horietako askok katedrala gaixotzea ekarri zuten berekin.

Gasteiztarrok katedrala maiz erabili izan badugu ere, beti ez dugu behar bezala zaindu izan. Ez gara behar bezala ezagutzeaz arduratu izan.

Aspaldi batean, zurezko sabaia kendu eta harrizkoa jarri zioten, gaur egun duena, baina ez zuten kontuan izan hormak ez zutela indar aski izango pisu horri guztiari eusteko. Zurezko sabai arinei eusteko pentsatuak ziren hasieran katedralaren hormak. Haien lekuan harrizko sabai astunagoak jarri zituztenean artesiak ateratzen hasi ziren hormetan. Era berean, horma horietan bertan kapera berriak egin zirenez, larriagotu egin zen arazoa.

XIX. mendearen erdialdera nahiz gerora, XX. mendearen erdialdeara, egin zen katedrala berriztatzeko ahaleginik. Baina ez zuten behar bezala ezagutzen eraikinaren gaixotasuna, eta ez zuten emaitza onik lortu. Hortik gaur egungo arazoak.

Garai bateko nobleziak zenbait handikik kaperak eraikiarazi zituzten eraikinaren alboetan, bertan lurpera zitzaten, katedralaren barruan. Ez zuten kontuan izan, ordea, horren zulo handiak eginez gero ahuldu egiten zituztela hormak.

Azkenik, zenbait arkitektu eta berriztatzaileek ez zuten gogoko katedrala bere horretan, eta beren gisara aldatzea erabaki zuten. Horma eta arku batzuk kendu eta beste batzuk jarri, lehio batzuk zulatu eta beste batzuk itxiz, katedralaren itxura aldatzen joan ziren.

Gainera, hirian beste eraikin erlijioso batzuk egin zirenez, hala nola katedral berria, jendea Santa María katedralaz ahaztuz joan zen poliki - poliki. Horrela iritsi zaigu, gaixorik eta ahaztuta.

Duela zenbait urtetik hona, katedralaz gehiago arduratzen hasia da jendea. Zientzialari asko dira lanean eraikina bere onera ekartzeko. Egin duten lehenengo gauza zehatz - mehatz gaitza ongi ezagutzeko.

ERROLDA IGAROBIDEA

Gasteizko ipar mendebaldea ikus daiteke hemendik. Santa María eliza eraiki zenean, begibistan dagoen hori hutsik zegoen, eta harresitik kanpo. Soroak eta inguruko herrietako etxe eta kanpandorreak baino ez ziren ikusten, eta zabaldia zeharkatzen zuten bideak.

Hauxe da erronda igarobidea. Bertan ibiltzen ziren, hara eta hona harresietako zaindariak, hiriaren kanpoko aldean zer gertatzen zen zaintzen zuten bitartean. Korridorea oso estua da, eta katedralaren goiko aldea inguratzen du, ipar - mendebaldea.

Ez zen erraza Arabako lautada hiriko harresietako dorreetan guardia egiten zuten zaindarietakoren batek ikusi gabe zeharkatzea.

Kontua ez zen etsaien erasoetatik babestea bakarrik. Eskualdeko nekazariak eta baliabideak ere kontrolatzen zituzten.

ARKEOLOGI LANAK

Katedralean lanean ari diren zientzialari guztien artean, arkeologoak ditugu hemen.

Arretaz aztertzen dituzte eraikinaren hormak eta lurra urratu eta zulatu egiten dute, katedralaren historia aztertzeko. Detektibeen gisa lan egiten dute: aztarnak bilatzen dituzte Santa María katedralaren bazter eta zoko guztietan, eraiki zenetik hona igaro diren urteetan bertan gertatutakoak argitzeko.

Arkeologoek katedraleko lurraren azpian aurkitu duten gauzarik garrantzitsuena hurrengoa da: gaur egungo eraikina egin aurretik leku horretan bertan izandako bi eliza zaharragoen zimenduak.

XI. mendean, gaur egun ikusten dugun katedrala eraiki baino 200 bat urte lehenago, eliza txiki bat zegoen hemen, inguruan hilerria zuela.

Eliza horien hormak ebakitzen dituzten zulo luzexkak askoz ere geroago, lehendik hor inolako eraikuntzarik izan zenik inor gogoratzen ez zenean, egindako beste hilobi batzuk dira.

Ikustea zaila bada ere, zulo borobil batzuk ere aurkitu dituzte arkeologoek. Jendea garai batean bizi zen etxola zaharren egiturak osatzen zituzten zurezko habeak jartzeko ziren. Lehen aipatu ditugun elizak baino ere zaharragoak ziren etxe horiek.

Zaila da nolakoak ziren ziur jakitea. Dudarik gabe Gasteizko biztanleen etxeak ziren, hau da, Antso VIak Nova Victoria hiria fundatu baino lehenagokoak.

ARKUPEA, ERDI AROKO KOMIKIA

Erdi Aroan, elizetako eskultura eta irudiek bazuten beste zereginik ere, apaingarri izateaz gain; funtsezkoak ziren herri xeheak ez idazten ez irakurtzen ez zekiten herritar haiek, Biblian kontatzen diren istorioak ezagutzerik izan zezaten.

Biltzeko lekua ere bazen arkupea. Jendea ez zuen aisialdirik izaten, ezta hirian ere. Tarte eskas batzuk jendearekin egoteko: mezatara sartu aurretik edo handik ateratzean. Gauza arrunta zen hemen biltzea. Udal batzarreko kideak ere arkupean elkartu ohi ziren maiz, erabaki handiren bat hartu behar zutenean.

Hauxe da, katedral osoan, apaingarri gehien dagoen tokia. Eskultura ugari daude, eta era askotako edergailuak. Hiru atarik osatzen dute: nagusia, erdian, eta beste biak, berriz, alboetan.

Ate bana dago atarietako bakoitzean, eta horien gainean triangelu formako espazio bat, tinpanoa. Erliebeak ageri dira zizelkatuta, zerrendak eratuz. Erliebe horiek komikiak balira bezala, hainbat istorio kontatzen dizkigute.

Erdi Aroan, jende gehienak ez zekien idazten ez irakurtzen. Latinez ere ezer gutxi ulertzen zuten, apaizak mezatan hizkuntza hori erabiltzen bazuten ere. Horregatik, gehienek irudien bitartez baino ezin zituzten ezagutu santuen bizitzak eta Bibliako pasarteak.

Santa Mariako arkupean aritu ziren eskultoreek ahaleginak egin zituzten atarietako tinpanoetan kontatzen zituzten istorioak denek ulertzeko modukoak izan zitezen. Eskultura bakoitzak nor irudikatzen zuen argi eta garbi ikus zedin, bere ezaugarri zen ikur jakin bat jartzen zioten bakoitzari.

Erdi Aroan milaka erromes etortzen ziren honaino. Atsedena hartuko zuten bertan berriro DONE JAKUE bide luzeari ekin aurretik.

Europako urrutiko bazterretatik etorritako erromes haiek kultur eragin handia izan zuten Gasteizen, eta aztarna ugari utzi zituzten gaur gure hirian.

lunes, 16 de junio de 2014

BARROKOA: ESKULTURA: LEVANTE ETA ANDALUZIA

SEVILLAKO ESKOLA

  • JUAN MARTINEZ MONTAÑES (1568 - 1649). Era manieristatik barrokora doa. Anatomiari garrantzia ematen dio. Bere lan gehienak erlijiosoak dira.
  • JUAN DE MESA (1583 - 1627). Montañesen ikaslea eta jarraitzailea. Bere eskultura expresiboagoa da. Lana: JESUS DEL GRAN PODER.

GRANADAKO ESKOLA

  • ALONSO CANO (1601 - 1627). Bere estiloa: naturalista, serenoa eta edertasun idealaren bila.
  • PEDRO DE MENA (1628 - 1688). Egurra lantzen du, oihalen textura egiten du eta beste material batzuk ere bai. Lanak: DOLOROSA, ECCE HOMO.

MURTZIA: SALZILLO

Eskultura dinamikoa egiten du. Rokokoa erabiltzen du dekoratzeko, eskultura erlijiosoaren barruan. Aste Santuko pausuak egiten ditu. Lanak: SANTA CENA, PRENDIMIENTO, ORACIÓN EN EL HUERTO.

BARROKOA: ESKULTURA: GAZTELA ETA MADRIL

ESKULTURA VALLADOLIDEN: GREGORIO FERNANDEZ

Gaztelako eskultura aurrera egiten du eskultura manieristaren modeloengandik, baina tradizioarekin moztu gabe (JUAN DE JUNI).

GREGORIO FERNANDEZ (1576 - 1636). Sarrian (Lugo), baina Valladolidera joaten da bizitzera. Bere eskultura hurrengo ezaugarriak ditu: tratamendu anatomikoaren detailea, egiazko elementuak postizoen erabilerarekin eta plegatu akartonatua.

KONJUNTO HANDIAK

Erretaulak urre kolorea ematen dute barrualdeetara.

JOSE BENITO CHURRIGUERA (1665 - 1782). 1692an San Estebaneko erretaula egiten du, kolumna salomondarrak dituena eta urre koloreko landare dekorazioa daukana.

TOMÉ (DIEGO ETA NARCISO) ANAIAK: Toledoko katedralaren EL TRANSPARENTE egin zuten.

MADRILEKO ESKULTURA

MANUEL PERIRA (1588 - 1683). Eskultura sobrio bat eta errealismo handiarekin egiten dute. Lanak: SAN BRUNO.

Palazioen jardinetan eta iturri publikoetan zeuden eskulturak atzerrian eginda edo artista atzerritarrengandik eginda zeuden. Artistak: JUAN DE BOLONIA eta PIETRO MACCA. XVIII. mendean, expresionismoa eta errealismoa gai nagusiena izaten jarraitzen du. LUISA ROLDANA (1654 - 1703), LA ROLDANA, erlijioaren gai politak egiten zituen. Lana: SAGRADA FAMILIA.

BARROKOA: VELAZQUEZ

IKASKETAK ETA LEHENENGO URTEAK

Diego Rodriguez de Silva y Velazquez (1599 - 1660) Francisco Pachecoren eskolan hasi zen margolari moduan. Bere pinturak naturalistak eta eskola tenebristaren argi tratamendua izango du. Objektuen kalitate tonalak oso ondo eginak daude. Lanak: VIEJA FRIENDO HUEVOS.

1623.an Madrilera joaten da. Erretratuak oso ondo egiten ditu eta erregearen eta bere familiaren erretratista izatera ailegatu zen. Kromatismo bizia eta argia bere pintura mitologikoetan agertzen dira. Lanak: TRIUNFO DE BACO, LOS BORRACHOS.

ITALIARAKO BIDAIAK ETA BERE ESTILOA KONSOLIDATZEA

1629an Italiara bidaiatzen du. Madrilera bueltatzen denean erretratu asko margozten ditu. Lanak: LA FREGUA DE VULCANO, LA RENDICIÓN DE BREDA (LAS LANZAS).

1649an, Felipe IV.aren eskaeraz, Velazquez berriro joaten da Italiara. Bidaiaren helburua pinturak, eskulturak eta armairuak erostea zen Madrileko Alcazarra dekoratzeko. Velazquez Italiako hiri garrantzitsuenak ezagutzen ditu eta Erroman bizitzen da denboraldi batez. Italiako pintura ezagutzen du lehen baino hobeto. Bere erretratuaren teknika hobetzen da. Lanak: VILLA MEDICI (BI PAISAI), LAS MENINAS, LAS HILANDERAS, LAS VENUS DEL ESPEJO. Errealitatea oso ondo adierazten du. Erregeen eta bufoien erretratuak bere psikologiaren barruan sartzen dira bere gizarte kategoriaren gainetik kolorea eta marrazkiaren erabilera konbinatzen du.

PINTURA BARROKOA ESPAINIAN

VALENTZIA ETA BERE MARGOLARIAK

  • FRANCISCO RIBALTA (1565 - 1628). Eskorialean ikasi zuen. Bere pinturetan agertzen diren pertsonaien aurpegiak expresionismo handia dute, kolorearen erabilera eta Caravaggioren influentzia agertzen da.
  • JOSÉ DE RIBERA (1591 - 1652). Valentziakoa izan arren, bere obra guztia Italian margotzen du. Artista askok bere influentzia izango dute. Bere margoetan, naturalismoa, pertsonai normalak eta gorputza eta argiaren ikasketak argertzen dira.

ANDALUZIAKO ESKOLA

  • FRANCISCO DE ZURBARAN (1598 - 1664). Extremadurakoa da, baina Sevillan ikasitakoa. Bere margoak oso sinpleak dira. Pertsonai sakratuak oso sinpleak dira. Pertsonaiak eta konposizioak oso sinpleak dira. Erretratu monastikoak oso lortuak daude. Lana: LOS TRABAJOS DE HERCULES (Palacio del Buen Retiro).
  • ALONSO CANO (1601 - 1667). Arkitektua, eskultorea eta margolaria. Madrilen eta Sevillen ikasi zuen. Bere margoak klasikoak dira, kolore argiak eta pintzelada soltea dute.
  • BARTOLOME ESTEBAN MURILLO (1617 - 1682). Erlijio margolaria eta etxe konposizioak egiten ditu (LA SAGRADA FAMILIA DEL PAJARITO). Umeen erretratuak edo pikaroen eszena naturalak eta koloristak dira.
  • JUAN VALDES LEAL (1622 - 1690). Bere margoen esanahia desberdina da. Argiaren kontrasteekin jolasten du. Lana: PINTURAS DEL HOSPITAL DE LA CARIDAD.

BARROKOA: HOLANDAKO ESKOLA: ERRETRATUA

GIZARTE BURGESA

Holandako pintura bere gizarte espiritua errepresentatzen du. Pintura erlijioso handia desagertzen da. Cristoren Pasioarekin eta Antzinako Testamentuaren istorioak etxeetan egoteko eta erreflexionatzejo margotzen dira.

Erretratua oso garrantzitzua da eta erretratu kolektibo edo profesional bat agertzen da.

Genero pintura Holandan ematen da. Pintura txikiak dira eta burgesiaren etxeak dekoratzeko margotzen dira. Gai kotidianoak eta intranszendenteak dira.

REMBRANDT

Caravaggioren pinturaren influentzia du. Tenebrismoaren erabilerari dagokio, argia zerbait misteriotsua eta sinbolikoa ematen diote. Argiaren iturria pertsonaietatik dator eta koadroan dagoen eszenarioa egiten dute.

Gai erlijiosoa oso gai pertsonala da. Gaiak sentsibilitate askorekin eta intimitate absolutuarekin tratatzen dira. Pertsonai sakratuak era sinplean agertzen dira eta teatro sentimenturik gabe. Antzinako Testamentuko margoak oso normalak dira.

Erretratuak oso ondo ematen zaizkio. Bere bodegoiak (EL BUEY DESOLLADO) historiara pasatu dira.

BESTE ARTISTA HOLANDAR BATZUK

  • FRANS HALS (1555 - 1666). Bere erretratuak argiaren pintzeladaren eta konposizio diagonalean daude oinarrituta. Erretratu kolektiboak eta taberna eszenak bere errealitatea erakutsi nahi dute.
  • VERMEER DE DELFT (1632 - 1675). Bere argi bero batekin argituta daude, eszenen detaileengandik, intimitatea dute eta espazio errealaren kaptazioa dute.

BARROKOA: RUBENS ETA PINTURA FLAMENKOA

POLITIKAREN ETA ESPIRITUALTASUNAREN APURDURA

Antzinako Herbehereak banatuta zeuden, ez bakarrik politikaren arloan. Holanda Espainiatik independizatu zen eta protestanteak dira gehienak. Flandes Espainiaren menpean dago eta katolikoak dira gehienak. Flandesen pintura erlijiosoa nabarmenduko da altareko koadro handiekin. Horrela katolizismoaren handipena erakusten da protestantismoaren tenplu hutsekin dekorazioaren arloan. Pintura mitologikoa, erretratua eta genero pintura izango du indar handiena.

PEDRO PABLO RUBENS

Amberesen ikasi zuen. 1577 - 1640. Italiara joaten da eta Mantuako dukearen etxean bizitzen da denboraldi batean.

Irakasle italiarrekin ikasiko du. Bere pertsonalitatea influentzia handia izango du eta bere garaiko gizartean garrantzi handia izango du.

Bere pintura oso kreatiboa da eta bere dinamismoa, argitasuna eta bizitza garrantzi handia daukate. Bere margoak klasikoak dira eta marra diagonalean daude. Forma anatomikoak ere garrantzi handia hartzen dute. Bere pintura erlijiosoak oso handiak dira eta inspirazio handia izan ziren beste artista batzuentzat (DESCENDIMIENTO DE LA CRUZ, ADORACIÓN DE LOS REYES MAGOS). Pintura mitologikoa gazteluak dekoratzeko balio zuten eta biluztasuna errepresentatzeko erabili zuen. Erretratuak ere margotu zituen (DUQUE DE LERMA, ELENA FOURMENT).

RUBENS-EN ESKOLA

Rubens - en lan sistema lan askoren produkzioa posible egin zuen. Ikasle asko izan zituen eta hauek bere bozetoei forma eman zizkioten eta bere instrukzioak jarraitzen zituzten. Ikasle honek gai batzuetan espezializatzen ziren (paisaiak, animaliak).

VAN DICK (1599 - 1641), Rubensekin egiten du lan Amberesen, baina laster Londresera joaten da bizitzera. Han dagoen pintura falta egingo du Van Dyck garrantzia hartzea oso azkar. Bere erretratuak garrantzi handia hartuko dute.

Rubensen beste jarraitzaile batzuk: DAVID TENIERS eta JEAN BRUEGHEL.

domingo, 15 de junio de 2014

ESKULTURA BARROKOA

BERNINI

Arteen arteko sintesia bilatzen du eta bere teknika Bernini artista berezia dela erakusten du. Bere eskultura lan materialen eta lan tekniketan duen habilidadeak erakusten ditu.

Berniniren lana errealismo, teatralitate eta monumentalitatez beteta dago, mugimendu handia eta ikusteko puntu asko dituzte.

Bere lanak: APOLO Y DAFNE, TUMBA DE PAPA, URBANO VIII, CÁTEDRA DE SAN PEDRO, BALDAQUINO.

Iturri erromatar asko egin zituen (FUENTE DE LOS CUATRO RIOS, EL TRITÓN). Bere lan hauek marmola eta uraren arteko efektu bisual asko dituzte.

Busto erretratuak boterea eta atzera egitea erakusten dituzte (BUSTO DE LUIS XIV).

BESTE ESKULTORE ITALIARRAK

Eskultore italiar guztiak (edo gehienak) Berniniren influentzia dute. Duquesnoy edo Algardiren kasua da. Bere obrak zentru klasikoago bat daukate. Obrak: SAN ANDRES (Duquesnoy) eta LA DECAPITACIÓN DE SAN PABLO (Algardi).

ESKULTURA LUIS XIV. GORTE FRANTSESEAN

Modelo italiarra jarraitzen da eskulturan. Influentzia hau indarra hartu zuen Berninik egin zuen bidai batekin gorte frantsesera. Eskultura barroko frantsesa dekoratiboa eta ofiziala da eta monarkia handitzeko balio du. Eskultura mitologikoa oso garrantzitsua da eta antzinate inperialera lotuta dago. Akademiaren aginteetara moldatu behar da eskultura frantsesa. GIRADON edo COYJEVAUX dira eskultura garrantzitsuenak

PINTURA BARROKOA: FRANTZIA ETA INGALATERRA

FRANTZIA: ITALIAKO INFLUENTZIA

Frantzia Italiako korronteen influentziak jasotzen ditu. Caravaggiorekin eta naturalismoarekin erlazionatuta daude George LaTour eta LeNain anaiak.

George LaTour (1593 - 1652) bere konposizio simetriko eta ekilibratuengatik non argia protagonismo guztia duen distingitzen da. Argia ez da kuadroaren kanpotik baizik eta kuadroaren barrutik.

LeNain anaiak herri eszenak dituzten koadroak margotzen dituzte. Bere margoak errealismoaren barruan sartzen dira.

KLASIZISMOTIK ROKOKORA

Beste korronte garrantzitusa Frantzian ematen da eta klasizismoa da.

POUSSIN (1594 - 1665): antzinate klasikoaren mundu alai bat erakusten du. Bee margoak paisai politak erakusten dituzte. Gai mitologikoak ere erakusten ditu eta haretan interes handia du.

CLAUDIO DE LORENA (1600 - 1682): paisaia eguneko momentu desberdinetan dagoen argiarekin erakusten du. Bere margo mitologikoen edo erlijiosoen pertsonaiak bigarren plano batean gelditzen dira. Paisaiaren daukan ideia oso garrantzitsua da.

Gorteen zirkuloetan pintura ofizial bat agertzen da. Le Brun eta Mignard- en antzeko artistak erregeen etxeak margozten dute baina margoak hotzak eta rigidoak dira eta bere helburua da erregea eta dinastia gorestea da. Erregearen irudia leku ofizialetik agertzen da.

INGALATERRA

Ingalaterran XVII. mendeko pinturan pintore kanpotarrak agertzen dira, flamenkoak, batez ere. XVIII. mendean baldintza bereziak dituen pintura agertzen da, paisajismora eta erretratura orientatuta dagoena.

viernes, 13 de junio de 2014

BARROKOKO PINTURA ITALIAN

CARAVAGGIO ETA NATURALISMOA

Pintura manierista alde batera uzten da Italian aktuazio desberdinak erakusten duten beste mugimendu batzuengandik eta Europa osorako lineak markatzen dutenak. Naturalismoaren barruan MICHELANGELO MERISI (CARAVAGGIO) da pintorerik nabarmenena. Errealismoarekin esperimentatzen du. Bere obrak biolentoak dira eta beraietan ez dira ikusten inolako eskema klasikorik.

CARRACI FAMILIAREN KLASIZISMOA

Errealitatea edertasun klasikoaren terminoetan agertzen da definitua. Klasizismoa Errenazimentuaren jarraipen gisa agertzen da.

Carraci familia korronte honekin hasi ziren. Eskola bat ireki zuten eta bertan jarritako printzipio batzuen barruan ikasiko dute. Beraien pinturan ikusten da da maestro handien influentzia.

Anibale Carraci Erromako Farnase jauregian egindako pinturak Miguel Angelek Sixtina kaperan egindakoak ekartzen dizkigute gogora.

BARROKO DEKORATIBOA

Fresko asko egiten dira bobeda eta leku handietan. Arkitektura faltsua egiten da eta perspektiba fingitua egiten da. Pintura hau egiteko orduan perspektibari buruz asko jakin behar zen eta lan asko ere bai. Adibidez: PIETRO DA CARTONA, ANDREA POZZO, LUCAS JORDAN, JUAN BAUTISTA TIEPOLO.

ESPAINIAKO BARROKO BERANTIARRA ETA HISPANOAMERIKAN IZANDAKO ERAGINA

BARROKO BERANTIARRA. CHURRIGUERESCO

XVII. mendearen erdialdean, Espainian arte estilo berri bat hasten da indar askorekin. Dekorazioa gehitzen da eta Espainiako arkitekturaren goi pintura ailegatzen da.

Arkitektuen eta artisten familia tailerrak garai honetan protagonismo handia hartzen dute.

ERDIGUNE NAGUSIAK

  • MADRIL: PEDRO DE RIBERA: eraikuntza zibilak eraiki zituen. XVIII. mendean kanpo dekorazioan jartzen du indarra, dinamikoa eta originala dena eta estipiteak eta moztutako frontoiak erabiltzen ditu.
  • GAZTELA: Salamanka nabarmentzen da. José Benito Churriguera eskultura handiak egiten ditu erretauletan. 1709an Nuevo Baztan proiektu zibileko enkargua jasotzen du (Madril). Alberto Churriguera 1729an Salamancako Plaza Handia eraikitzen hasten da.
  • ANDALUZIA: Granada eta Sevilla nabarmentzen dira. Granadan Alonso Canok katedralaren fatxada proiektatzen du 1667an. Arku hirukoitza du, garaipen arku baten antza. Sevillan Leonardo de Figueroak eraikin batzuk eraikitzen hasten da. Lengoai dekoratibo oso polita erabiltzen du.
  • GALIZIA: granitoa erabiltzen dute elementu dekoratibo bezala. Dekorazioan figura geometrikoak erabiltzen dituzte askotan. Casas y Novoa oso nabarmena da.
  • LEVANTE: Murtziako eta Valentziako katedralen fatxadekin, kurbaz beteriko erdibitutako frontoiekin eta eskultura dekorazio asko duen estilo bat erakusten dute.

ARKITEKTURA BARROKOA ESPAINIAN

URREZKO MENDETIK BORBOIA AILEGATU ARTE

Gizartea kontrafromaren erlijiotasunaren eragina dauka. Eraikitzeako materialak pobreak dira. Harria zokaloak edo izkinak erreforzatzeko erabiltzen zen. Leku batzuetan harria erabiltzen jarraituko da.

URBANISMOA. GIZARTE ARKITEKTURA ERLIJIOSOA XVII. MENDEAREN LEHENENGO ERDIGUNEA

Espainian ez dago urbanistiko bat. Espainiako hiri haundiak haien Erdi Aroko estruktura edukitzen jarraitzen dute, baina orain plaza nagusia garatzen da. Beheko partea portikoak ditu. Errepresentatiboena Madrilgo plaza nagusia da.

XVII. mendean eraikitzen diren eraikin ofizialak eta palazioak Eskorialeko estiloa jarraitzen eraikitzen dira. Borboiak ailegatu arte ez da berrikuntza bat sortuko palazioen eraikuntzan.

Arkitektura erlijiosoa euren distribuzioan eta oinplantaren eta altxaeraren sinpletasunean eredu tradizionalak hartzen dituzte. Kanpoaldean sinplotasuna nabaria da, fatxada lauekin eta arbelaz estalduriko dorreekin. Barrualdean apaindura urrezko egurrezko erretaulekin ordezkatzen da.

jueves, 12 de junio de 2014

EUROPAKO BARROKOA ETA ROKOKOA

BARROKOA ETA MONARKIA FRANTZIAN

Barroko frantsesaren arkitektura monarkia absolutista eta zentralistaren irudia errepresentatzen du. Estatuaren izaera ahalguztiduna arkitektura erlijiosoa alde batera utzi zuen eta jauregiko eraikinak egiten hasi zen. 1671ean arkitektura eskola ireki zen.

Espazio publikoak funtsezko papera betetzen dute eta hiri trazatua, batez ere, Frantzian, gero eta erregularragoak dira. Enparantza publiko handiak garatzen dira, eraikuntza uniformeak dituztenak.

Jauregiak dira Frantziako arkitektura barrokoaren lorpen handienak. Kanpoaldeak printzipio klasikoetan oinarritutako marmolekin, ispilu edo urreztatutako moldurekin errekargatzen dira. Eraikin hauetan oso garrantzitsuak dira lorategiak, iturriak dituztenak.

ROKOKOAREN NAHIA

Estilo hau oso erlazionatuta dago dekorazioarekin. Frantzian jaio zen XVIII. mendean. Espazio intimoen dekorazioan zentratzen da, aurreko jauregien handitasunaren aurrean.

Diseinu urbanistikoetan urreztatutako forja eta naturarekin erlazionatutako iturriak erabiltzen dira.

BARROKOA INGALATERRAN

Berpizkundea berandu ailegatu zen Ingalaterrara eta horrek baldintzatzen du barrokoaren asimilazioa. Eraikinak klasizismoaren eta armoniaren inpresio handia hartzen dute. Ingalaterrako arkitektuek Palladio italiarraren forma arkitektonikoak oso ondo interpretatuko dituzte.

BARROKOA: BORROMINI (1599 - 1667)

SAN CARLO ALLE QUATTRO FONTANE: espazioaren kontrakzioarekiko interesa nabarmena da bai klaustroan, non angeluak alakan agertzen diren, bai eta elizaren oinplano obalatuan ere. Fatxadan uhin tankerako mugimendua, lerro eta planoen kontrajartzea eta formei ia eskultura - itxura ematen dien plastizitatea nagusitzen dira. Formek beren argitasuna zehazten dute modelatu indartsu baten bitartez, horrela obraren ezaugarria den intentsitatea lortuz.

Borrominirentzat, espazioa arkitekturak berak sortzen eta osatzen duen elementu zehatz bat da, eta ez da aurrekoek uste zuten kontzeptu abstraktu eta aldez aurretik pentsatua. Ideia horien ildotik egin zituen bere lan garrantzitsuenak.

BARROKOA: BERNINI (1598 - 1680)

Arkitektua, eskultorea eta pintorea.
  • VATIKANOKO BALDAKINOA: brontze urreztatutako eraikina, tenpluaren barne - espazioaren arabera, proportzio monumentalak dituena. Lan zutabe salomondarrak ditu; hauek nabeei jarraipena ematen diete, baina, helikodailak direnez, pilastren estatikotasuna hautsi eta baldakinoa foku dinamiko eta menperatzaile bilakatzen ditu. 
  • SAN PREDRO PLAZAKO KOLOMATA: (1657). Espazioa eliptikoa da eta zutabe erraldoien zenbait ilarek osatzen dute, aberastasun handiko argi - itzalen kontraste bat eraginez. Kolomatarren trazadurek bere barnean mugatzen  duen plaza basilikako fatxadaren paraleloa da. Arkupearen diseinuak helburu sinbolikoa eta funtzionala du: alde batetik, kolomataren bi trazadurak komunitate katolikoa besarkatzen eta hartzen duen elizaren besoak dira eta, bestalde, bere lerro kurbatuak angelu hilak sahiesten ditu, puntu guztietatik ikustea erraztuz.
  • QUIRINALEKO SAN ANDRES: oinplano eliptikoa dauka eta kapera erradialak ditu. Fatxadan gorputz konbexu bat agertzen da beste bi gorputz konkaboren artean, eraikina hiri - espazioarekin lotuz.
  • CHIGI - ODESCALCHI JAUREGIA: jauregi barrokoetako fatxada sortu zuen; gorputz nagusia eta alboetakoak apur bat kanporantz daude, pisu nobleetan pilastra handiak agertzen dira eta arte nagusia kalostra bat duen leiho batek burutzen du.

lunes, 9 de junio de 2014

BARROKOA: ITALIAR BARROKOAREN URBANISMOA

ERROMA BARROKOAREN SINBOLISMOA

Erroma kontrarreforma katolikoaren hiriburua da eta irudi ikaragarri bat dauka eskaintza moduan. Eraikuntza erlijiosoen fatxadak eta leku publikoen dekorazioa garrantzi handia hartu zuten.

KOMUNIKAZIO SISTEMA ETA ESPAZIOAK

Sixto V. Aita Sainduak 1585 eta 1590 bitartean zenbait aldaketa egin zituen, Erromako planoa erregulatzen zutenak. Komunikazio sistema bat bilatzen zuen, kale handi eta eraikuntza erlijiosoen aurrean espazio zabalak zituena.

  • PIAZZA NAVONA: erromatar garaiko estadio eliptiko baten gainean kokatuta dago. Erromako bizitzaren zentroa izan zen.
  • SANTA INES ELIZA: bere fatxada bi eraikuntza zibilen artean dago.
XVIII. mendean zehar jarraitzen du erreformen eta konponbide urbanistikoen prozesua.

ESPAINIAKO BEHE - ERRENAZIMENTUA

XVI. mendeko azken herenean nortasun handiko estiloa sortu eta zabaldu zen Espainian, ESTILO HERRERATARRA EDO ESKORIALEKOA. Europako manierismoaren pare - parekoa zen estilo hau eta Vignola edo Miguel Angelen ikasleen garai berekoa. Hemen aipatu behar da izaera erligiosoa, kontrarreformaren barruan sartu behar baita, manierismo europarren kutsu sentsualeki urrun. Eskulturan ere aldatu egin ziren gauzak eta Berruguete edo Juniren espresionismoaren eta menierismoaren zertzeladak utzi eta monumentu pausatu eta solemneagoak egin ziren.

ESPAINIAKO GOI ERRENAZIMENTUA

ARKITEKTURA: PLATERESKOTIK KLASIZISMORA
  1. GOTIKOTIK (FLAMIGERO) PLATEREZKORA: TRANTSIZIOA: XV. mendean zehar gotikoak eboluzionatu zuen eta dejorazioa ugaritu zen. Frantzia eta Flandesetik datozen artistek gotiko loretsuaren elementuak mudejarrekin nahasten dute. Lortzen duten estilo bereziak ERREGE KATOLIKOEN ESTILOA EDO ESTILO ISABELINOA izena hartu zuen: dekorazioan sistematikoki errepikatzen dira uztarriak eta geziak, F eta I hizkiak, errege - erreginaren izenen hasierako hizkiak (TOLEDOKO ERREGE - ERREGINAREN SAN JUAN ELIZAN). Beste kasu batzuetan, elementu errenazentistak nabarmentzen dira (SALAMANCAKO MASKORREN ETXEAN). Garai honetan protagonistak izan ziren TOLEDOKO ESKOLA (EGAS ETA GUAS) eta BURGOSEKO ESKOLA (KOLONIAKO JUAN ETA SIMON). Adibideak: VALLADOLIDEKO SAN PABLO ETA GREGORIO ELIZETAKO FATXADAK, TOLEDOKO SANTA KRUZ OSPITALEA, GUADALAKARAKO INFANTADOAREN JAUREGIA.
  2. PLATEREZKOA: Carlos I.aren erreinaldian eman zen batik bat. ORTIZ DE ZUÑIGAK hitz hori sortu zuen XVIII. mendean Sevillako katedralaren Errege kapera konparatzean urreginek egindako lanarekin. Ezaugarri nagusia da elementu dekoratiboen erabilera ugaria: zutabe abalaustratuak, ikur heraldikoak, medailoiak, giza - figurak animaliekin gurutzaturik, zurtoinak figura fantastikoak osatuz (groteskoak). Obrak:
    1. LORENZO VAZQUEZ DE SEGOVIA: VALLADOLIDEKO "COLEGIO DE LA SANTA CRUZ"
    2. Toledo: KATEDRALAREN KAPITULU GELA eta ALKALAKO UNIBERTSITATEAREN PARANINFOA PEDRO GUMELEK eginak
    3. Burgos: FRANCISCO DE COLONIA: KATEDRALEKO PELLEJERÍA ATEA // DIEGO DE SILOE: KATEDRALEKO URREZKO ATEA
    4. Salamanka: UNIBERTSITATEA// JUAN DE ALAVA: SAN ESTEBAN KONBENTUA// RODRIGO GIL DE HONTAÑON: MONTERREY JAUREGIA ETA ALKALAKO UNIBERTSITATEA
  3. KLASIZISMO ERRENAZENTISTA: denbora pasa ahala, Italiako gustuak ezartzen dira Espainian. Momentu honetan elementu espazialek dekoratiboak baino garrantzi handiagoa izango dute. Adibideak:
    1. PEDRO MACHUCA: GRANADAKO ALHAMBRAN CARLOS V.AREN JAUREGIA
    2. DIEGO DE SILOE: GRANADAKO KATEDRALA eta GUADIX ETA MALAGAKO KATEDRALAK
    3. ANDRES DE VANDELVIRA: UBEDAKO SALVADOR ELIZA eta ÚBEDAKO SANTIAGO OSPITALEA
    4. BAEZA eta JAENEKO KATEDRALAK
ESKULTURA

Gotiko garaian garatzen ziren ERRETRATUAK gero eta garrantzi handiagoa hartzen du. Funtzio didaktikoa zuenez, ikonografia, hierarkia bat jarraituz, banatzen zen kale desberdinetan, erdiko kalean, Jainkoaren irudia, Ama Birjina eta Santu Zaindariarentzat gordetzen zen. Era askotako erretaulak zeuden.

KORU - AULKITERIAK ere aipatu behar dira. Katedral eta eliza handietako erdiko habean kokatzen ziren eta Europa osoan parekorik ez zuten izan.

HILOBI - ESKULTURAK nobleziarentzat eta klase kultuarentzat garatu ziren.

IMAGINAGINTZAK ere, erretaulaz aparteko eskultura exentuak, garapen handia izan zuen XVI. mende honetan.

Italian marmola eta brontzea erabiltzen ziren nagusiki, Espainian material hauek Gorteko enkarguetarako bakar - bakarrik eta egurra nagusitu zen. Polikromatu egiten zen teknika hau erabiltzen: eskultura igeltsuz estaltzen zen. Ondoren arropei zegozkien zatiak bolatu egiten ziren (bol izeneko buztina aplikatzen zitzaien). Eskultura enbolatu ondoren urreztatu egiten zen (urre - xaflazko geruza bat ematen zitzaion arropetan eta estofatu egiten zen). Estofatua esaten zitzaion urrearen gain kolore biziko geruza bat emateari. Gero geruza hori punta batekin kendu eta urrea agerian jarriz dibujo ederrez apaintzeko modua izaten zen. Aurpegia, eskuak eta jantzi gabeko zatietan haragi kolorea ematen zen, distirarik gabe utziz. Beste batzuetan, ondo leunduz kolorea esmalte balitz bezala tratatzen zuten distiratu arte.

Eskulturaren barruan estilo desberdinak aurki ditzakegu:

  1. ITALIAR QUATTROCENTOKO ERAGINA: 1500 urtetik aurrera, Espainiako egoera ekonomiko onari esker, produkzio artistikoa gehitu zen. Italiatik DOMENIKO FANCELLI etorri zen. GRANADAKO ERREGE KAPERAN ERREGE KATOLIKOEN HILOBIA egin zuen. Sarkofago gela erdian dago. Errege eta erreginaren figurak etzanda daude sarkofagoen gainean. Errenazimentuko kanonak jarraituz, aurpegiak idealizaturik agertzen dira. PIETRO TORRIGIANO, italiarra ere, SEVILLAKO MUSEOAN DAGOEN SAN JERONIMOREN ESKULTURA egin zuen. Buztin errez egina dago, zahar honen anatomia oso ondo landua dago, Donatelloren errealismo espresiboa jarraituz.
  2. BERTAKO ARTISTA ESPAINOLAK: Hasieran Burgos izan zen Errenazimentuko lehenengo fokoa. Hango tradizio gotiko - flandestarrean oinarritu zen. Adibideak: FELIPE DE BIGARNY "KALBARIO BIDEAN" BURGOSEKO KATEDRALEAN; DIEGO DE SILOE BURGOSEKO KONDESTABLEAREN KAPERA, GRANADAKO ERREGE KAPERAKO ERRETAULA NAGUSIA, URREZKO ESKAILERA ETA GRANADAN SAN JERONIMOKO ARKUTERIA.
    1. ALONSO BERRUGUETE: Pintore baten semea. Donatello eta Migel Angelen obrak aztertu zituen, batez ere, bolumena nola lantzen zuten. Leonardorengandik aurpegiaren indibidualizazioa ikasi zuen. Bere irudiak joera manierista erakusten dute. Ematen du presaka lan egiten zuela eta akabera ona eman gabe utzi zituen irudiak. Hala ere, ez zuten batere espresibitaterik galdu. VALLADOLIDEKO MUSEOAN DAGOEN SAN BENITO ERRETAULA, TOLEDOKO KATEDRALEKO AULKITERIA.
    2. JUAN DE JUNI: Eskola bat sortu zuen. Bakarkako irudien espresibitatearen gainetik konposizio osoaren perfekzioa lortzea zen bere kezkarik handiena. Konposatzerakoan klasizista zen. Gehien bat zur polikromatua erabili zuen eta eskulturgintzan sail guztiak landu zituen. Denbora pasa zen neurrian errealismoa baztertzen du baina mugimendua gehitu egiten da. KRISTOREN EHORZKETA: altuerliebea da, konposizio simetrikoa, pertsonaia klasikoak, baina manierismoa nabari zaio.

PINTURA: FLAMENKOEN JARRAIPENA ETA ITALIAR ERAGINAREN SARRERA
  1. QUATROCENTOKO ERAGINA: XVI. mendera arte flandestarren eragina nabarituko da. Adibideak: PEDRO BERRUGUETE (BAUTISTAREN LEPOMOZTEA, SANTO TOMASEN ERRETAULA) eta JUAN DE BORGOÑA.
  2. MAISU HANDIEN ERAGINA: Valentziatik sartzen da Rafael, Migel Angel eta Leonardoren eragina. Adibideak: FERNANDO YANEZ DE LA ALMEDINA, FERNANDO DE LOS LLANOS, JUAN DE JUANES (FAMILIA SAKRATUAK, AMA BIRJINA UMEAREKIN, INMAKULADAK, AFARI SANTUAK).

jueves, 5 de junio de 2014

ERRENAZIMENTUA ESPAINIAN: SARRERA

XV. eta XVI. mendeetan penintsulan Erdi Aroko jabetasun sistema, boterea eta mentalitatea mantentzen dira.

Artearen dagokionez elementu desberdinen nahasketa emango da: gotikoa eta mudejarra Italiako forma errenazentistekin modu polit batean konbinatzen dira. Espainiako mediterranear portuak harremanetan daude eta hango artistak hona etorriko dira. Horren ondorioz estilo platerezkoa sortuko da eta XVI. mendeko bigarren aldia klasizismoari sarrera emango dio.

ERRENAZIMENTUA: MANIERISMOA

XVI. mendeko hirugarren hamarkadan erreakzio antiklasikoa eman zen artean eta edertasunaren ideala jartzen dute kolokan. MANIERISMOA italierako MANIERATIK sortutako hitza da eta artista baten estilo originala adierazten du. GIORGIO VASARI pintore, teoriko eta arte - historialariak erabili zuen hitz hori eta gerora zentzu peioratiboa hartu zuen. Hauek izango ziren ezaugarri nagusienak:

  • Edertasun klasikoa ahaztea. Pauso hau Rafaelen eta Migel Angelen obra batzuekin eman zen.
  • Errealitatetik urruntzea. Obrek barneko tentsioa adierazten dute.
  • Giza soinaren kanona aldatu egin zen, hankak loditzen dira, burua luzatzen da. Emakumea bilakatu zen figura naguisi, proportzioz luzatua eta erotismo eta sentsualitate aire batez ukitua.
  • Ohitura batzuek barrokoan sartzen gaituzte, adibidez, pinturan kolore beltza erabiltzea sakontasuna lortzeko eta figurak nabermentzen dira argizko figurak izango balira bezala.
  • Eskulturan daukagu BENVENUTO CELLINI eta JUAN DE BOLONIA.
  • Pinturan daude CORREGIO eta PARMIGIANINO.
  • Italiatik kanpo TINTORETTO dago.

ERRENAZIMENTUA EUROPAN ZEHAR. DURERO

Alemanian nabarmendu zen ALBRECHT DÜRER, DURERO guztien gainetik. Trebea eta jakintsua, Italia ezagutu zuen eta hango marrazketa - teknika eta ikuspegi berriak bereganatu zituen. Perspektiba ederki landu zuen paisakoietan, animalien plasmazioan eta landareen azterketan. Era berean landu zuen duintasun harrigarriz giza gorputza. Espezialitate guztietarako trebea, grabatzailea eta pintorea izan zen, batez ere. Erlijio - gaiak, alegoriazkoak eta sakontasun psikologiko handiko erretratuak egin zituen. Lerroaren nagusitasuna, kolore - gama hotz antzekoa, perspektiba eta egiazkotasuna isladatzea ditu ezaugarri nagusi. APOKALIPSIA, AGURE BATEN ERRETRATUA, MAXIMILIANO I.AREN ERRETRATUA, AMA BIRJINAREN BIZITZA, ADAN ETA EVA, AUTO - ERRETRATUA, KRISTOREN NEKALDIA (PASIÓN), LAU APOSTOLUAK.

HERBEREETAN, HIERONIMUS BOSCH (EL BOSCO) ibili zen. Erdi Aroko teknika erabiliz ikuskari fantastikoak pintatu zituen, esoterikoak, onirikoak edo satirikoak. Alegoria moralizatzaileak gai hartuz paisaje ederrak, fantasiazko arkitektura, herri - giroko eszenak, xehetasun sadiko edo erotikoak, pertsonaia irrigarriak edo bitxiak azaldu zituen. Guztia kolore distira aberatsez trataturik. ATSEGINEN BARATZA, SAN ANTON ABADEAREN TENTALDIAK, AZKEN JUDIZIOA.

PETER BRUEGHEL ZAHARRA. Alpeetako bizi - ohiturak eta paisaiak azaltzen dira bere lanetan. Esan dezakegu El Boscorekin lotuta dagoela eta primitiboekin era bai baina bere jarrera erabat pertsonala erakusten duela. Bere pinturan herri - giroko gaiak erabili zituen konbentzio guztien aurka trataturik: ehizako eszenak, jokoak, dantzak, nekazari - ezteiak, erabat eszena anekdotiko edo satirikoak, kolore eder eta animatuekin eginak eta irudimen handiarekin eginak.

ERRENAZIMENTUA: PINTURA: VENEZIAKO ESKOLA: KOLORE VENEZIARRA

EZAUGARRIAK:

  • Koloreak lerroak baino garrantzi handia izango du.
  • Kolore beroak nahiago dituzte.
  • Figurek, pintzelada soltekin eta kromatismo handiarekin dinamismoa ematen diote pinturari.
  • Xehetasuna eta luxua oihaletan eta gauza txikietan dira pintura honen ezaugarriak.
  • Paisaiari protagonismo handia ematen diote. Idealizatua izaten da, literaturatik, eta pertsonaiak paisaia honen barruan integraturik, gelditzen dira. Barnealdeak eta gelak eszenatokiak bezala apaintzen dira, ornamentazioaz beterik.
  • Garrantzi handirik ez duen tematika edo anekdota kasu batzuetan lehenengo planoan agertuko da, motibo nagusiari protagonismoa lapurtuz.

MAISU NAGUSIENAK:

  • TIZIANO: Carlos V.a eta Felipe II.aren babesa izan zuen. Gorteko handitasunaren pintorea dugu. Gai mitologikoak, erliliosoak eta erretratua landu zituen. Konposizio ordenatua eta orekatua, perspektiba eta argi - itzalaren erabileraren maisua dugu Tiziano. Paisaia zehatz - mehatz ikasten du, pertsonaiak esanahi espiritual handikoak dira, euren psikologian sakontzen duelarik. MAITASUN SAKRATUA ETA MAITASUN PROFANOA, VENUS ETA MAITASUNA, BAKANALA.
  • VERONES: Bere koadroak antzezlanak bezalakoak dira eta barrokoan egingo diren konposizioen aurrerapauso bat da. CANAAKO EZTEIAK.
  • TINTORETTO: Espazioaren antolaketa menperatzen du eta bere konpozisioak MANIERISTATZAT har ditzakegu. Argiaren kontrasteak, gaueko efektuak, eskortzoaren erabilerak barrokora eramaten gaituzte. OINEN IKUZKETA, JESUSEN JAIOTZA eta KALBARIOA.

miércoles, 4 de junio de 2014

ERRENAZIMENTUA: CINQUECENTOKO ESKULTOREAK


  • MICHELANGELO BUONARROTI: florentizarra. Pintorea eta arkitektua izanik ere eskultorea zen nagusiki. Pinturan eta eskulturan jatorrizko bekatuaren aurreko gizaki perfektua errepresentatu nahi izan zuen.
  • BENVENUTO CELLINI:  urregin eta brontzelari aparta: PERSEO eta FONTAINEBLAU - KO NINFA egin zituen.

ERRENAZIMENTUA: QUATTROCENTOKO ESKULTOREAK


  • LORENZO GHIBERTI: Bataiategiko ateak egiten hasi zen. Lan luzea egin zuen, hogei bat urtekoa. Aurreneko ateak, iparrekoak, Isaak - en Oparia zuen gai eta oraindik ere tradizioarekiko lotura gehiago erakusten zuen, Pisanok egindako hegoaldeko atearekin bat etorri behar baitzuen diseinuz eta estiloz. 1425ean bigarren atea enkargatu zitzaion, Paradisuko atea izenekoa. Bibliako gaiak erabiliz libertate handiagoko lana egin zuen eta berak nahi bezala antolatu zuen atea, hamar karratu handitan banatuz. Ia pintura moduko konposizioak egin zituen pertsonaia asko sartu eta konposizioa laukietan banatuz, bolumenak nabarmenduz eta perspektiba - efektua lortuz. Paisaia eta elementu mugikorrak (ura, hodeiak) erabili zituen lehen ez bezala perspektiba sortzeko.
  • JACOPO DELLA QUERCIA: Ghibertiren garai berean lan egin zuen Sienan. Erromatar eskultura hartu zuen eredua baina urrunago joan zen eta  estilo delikatuagoa bereganatu zuen. Barne - indar berria ezarri zion eskulturari, dinamismoa emanez. Michelangeloren inspirazio - bide izango zen beranduago. BOLONIAKO SAN PETRONIO ELIZAKO ERLIEBEAK EGIN ZITUEN ETA SIENAKO GAIA ITURRIA.
  • DONATELLO: Oso eskultore handia izan zen. Florentzian lan egin zuen. Eskultura klasikoaren edertasuna eta oreka bildu zituen batetik eta errealitatetik jasotako errealismoa bestetik. Gorputzen anatomia zaindu eta aztertu zituen, argilunez balore dramatikoak espresatuz. Erliebea nahiz mukulu osoko eskultura landu zuen, erretratuak, gai erlijiosoak... Bere obra oso ugaria da: DAVID GOLIATHEN GARAILEA, HABAKUK PROFETA "IL ZUCCONE", NICOLA UZZANOREN BUSTOA, SAN LORENZOKO PULPITUKO ERLIEBEA.
  • LUCA DELLA ROBIA: koloretako zeramika beiratutako teknika zabaldu zuen, fatxadak apaintzeko oso egokia. Eskultura alaiak egin zituen haurtzaroa, gaztaroa, edo emakume birjinak adierazteko egokiak. Ama Birjina haurrarekin egin zituen bat baino gehiago eta Florentziako katedraleko kantore - tribuna.
  • VERROCHIO: Eskultore eta pintorea. Arte mota gogorra, kementsua eta bizia sortu zuen espazioa eta masak indartu. COLLEONI CONDOTTIERO - REN ZALDIZKO ESTATUA, DAVID ARMATUA.

ERRENAZIMENTUA: ESKULTURA

Arkitektura bezala, Grezia eta Erromako eskultura ugarietan eredua hartu zuen.

Eskulturak balio izan zuen gizakiaren handitasuna adierazteko mundu berri horretan. Hobezintasuna lortzeko PROPORTZIOAK eta KLASIKOEN NEURRIAK ikertzea ezinbestekoa zen. ERREALITATEA plasmatu nahi zuten eta hobeto lortzen zuten MUGIMENDUA ETA ERRITMOA eskulturari ematen bazioten.

  • MUKULU BIRIBILEKO ESKULTURAK (exentuak) edozein lekutatik eta ikuspuntatik ongi ikusteko.
  • ZURA eta antzinateko materialak: BRONTZEA ETA MARMOLA.
  • ZIZELATZE - TEKNIKAN zuzenean materialaren gainean eta metalen kasuan GALDATZE - TEKNIKAN lorpen bikainak ezagutuko dituzte.
  • Modelatua egiteko zeramika erabiliko dute, zenbait kasuan beiratua.
  • Orfebreriak ere eskulturaren izaera lortzen du, dotoretasun handiko figurekin.
GAI ERLIJIOSOAK gehienbat. Pertsonai sakratuek jainko klasikoen duintasuna lortzen dute.

GAI MITOLOGIKOAK eta BILUZIAREN erabilpena gauza arruntak bihurtzen dira. Mitologiaren pertsonaiek balore sinboliko bat hartzen dute.

ERRETRATUAK ETA MONUMENTU PUBLIKOEK garrantzia hartuko dute. Hori horrela izango da urbanismoari eta hirietako bizitzari garrantzi handia ematen dietelako. Erretraturik arruntenak BUSTOAK eta ZALDIZKO ESTATUAK izaten dira.

HILOBIETAKO ESKULTURAK ezin dira ahaztu hildakoen errepresentazioekin hilezintasuna adierazteko, alegoriekin, hildakoaren bertuteak aldarrikatzeko, sinboloz beterik.

Quattrocentoan eskulture bikainenak BRUNELLESCHI, GHIBERTI, JACOPO DE LA QUERCIA eta DONATELLO. Cinquecentoan bikainena MIGUEL ANGEL BUONARROTI.

ERRENAZIMENTUA: KLASIZISMOAREN TRATADISTAK

GIACOMO VIGNOLA, Julio III.aren arkitektura izan zen. Bere tratatuan, DEGLI ORDINI, bost orden erromatarrak ikertzen ditu, konposizio klasikoak, boluta desberdinak, fatxadak, ... Bere lan arkitektoniko bikainena GESU - REN ELIZA Erroman izan zen. Tenplu honek ez du zerikusirik gainerako tenplu errenazentistekin. Jesuitentzat eginda. Tenpluaren portada Giacomo della Portak egin zuen.

ANDREA PALLADIO. Vitrubioren itzulpena egin zuen. Ipar Italian lan egin zuen bereziki eta hor egin zuen SAN JORGE ELIZA. Bere jaioterrian Vicenzan lan bikainak egin zituen: CHIERICATI JAUREGIA, HANGO BASILIKA, ... Greziako estilo estatikoa eta Erromako dinamikoa nahasten ditu.

Bere lanik bikainenak beren "VILLAS" izan ziren. Etxe horiek tratatu zituen tenpluak izango balira bezalakoak. Arkitektura eta paisaia armoniaz lotzea lortu zuen. VILLA CAPRA da esanguratsuena. Villa horiek sarrean portiko handi bat daramate eta eredua izan dira AEB hegoaldeko etxeentzat.

ERRENAZIMENTUA: CINQUECENTO (XVI. MENDEA)

DONATO BRAMANTE aukeratua izan zen Vatikanoko San Pedroren proiektua egiteko. Arkitekturari posibilitate gehiago eman zion. Bramanteren obra garrantzitsua izan zen.

Erroman lan egin baino lehen Italiako iparraldean lan egin zuen. Erroman liluraturik gelditu zen. Errege Katolikoentzat lan egin zuen eta Espainiako Akademia altxatu zuen, SAN PIETRO IN MONTORIO. Tenplu klasikoen eragina du, estruktura soila, dekoraziorik gabe, guztiz proportzionaturik eta dotoretasunez beterik.

Julio IIak San Pedroren proiektua eman zionean eraikuntza erraldoi bezala diseinatu zuen: beso berdineko bi nabe perpendikular eta erdian kupula handi bat. Bramante hil zenean RAFAEL pintoreari proiektua eman zioten. 1546an Paulo II Aita Sainduak MIGUEL ANGELI eman zion. 70 urte zituen eta fama handiko gizona zen. Proiektua aldatu zuen, dorre guztiak desagertu ziren eta kupula danbor baten gainean altxatuko du. Tenpluan sartzeko plaza egingo zuen: CAPITOLIO. Sarrera bakarra izango du, zutabe exentuekin bi lerrotan kokatuta.

Beste obra garrantzitsu bat LAURENTZIAR LIBURUTEGIKO ESKAILERA da.

ERRENAZIMENTUA: QUATTROCENTOAREN ARKITEKTUAK (XV. MENDEA)

FILIPPO BRUNELLESCHI Errenazimentuko lehenengo arkitektoa izan zen. Arkitektura klasikoa eredutzat hartu zuen eta aurreko gotikotik aldendu zen. Bere eraikuntza erlijioso garrantzitsuena SANTA MARÍA DEI FIORIKO KUPULA izan zen, Florentzian. Eliza estilo gotikoan egin zuten baina gurutzaduraren estalkia, 48 metroko diametroa, falta zen. Brunelleschik hauxe egin zuen: danbor oktogonal baten gainean, non idibegi handiak irekitzen baitziren, kupula bikoitza eraiki zuen; barnekoa erdiesferikoa eta kanpoaldekoa puntaduna. Horrela kupula bakoitzak bultzada desberdina trasmitizen zuen eta ez zen beharrezkoa izan inolako kontrahormarik.

Geroago SAN LORENZO eta SANTO SPIRITO elizak egin zituen. Erromatar basiliken eredua jarraitzen dute.

Brunelleschi artista polifazetikoa izan zen eta Florentziako giro kultuekin harremanetan ibili zen. Espazioaren arazoa geometrian ikertu zuen eta Erromarako bidaia batean "in situ" hondakin erromatarrak ikertuko ditu.

INUZENTEEN OSPITALEAREN ARKUTERIA egin zuen. Zutabe korintiarrak eta erdi  - puntuko arku zabalak erabiltzen ditu. Arkuak elkartzen diren lekuetan zeramikazko medailioi polikromatuak aurkitzen dira. Oinplanoa karratu bat da. Altuera, luzeera eta zabalera berdinak dira. Beste obra bat PAZZI KAPERA.

PITTI JAUREGIA: Luka Pitti bankeroak agindu zuen baina 1549an Medici - ei saldu zien. Eraikuntza horizontala, hiru blokeetan banatuta, inposta - zerrendekin. Kuxin - formako harlandua erabili zuen. Erdi Aroko gazteluetan aurkitu zuen baina lirainagoa da eta ordena ematen da. Nabarmentzen da erdi - arkuaren erabilpena.

LEON BATISTA ALBERTI idazlea, pentsalaria eta arkitektua. Arkitektura, eskultura eta pinturari buruzko ikerketak idatzi zituen. Albertirentzat proportzioa da gauza guztien oinarria eta geometriatik abiatu behar da. Horrela eraikuntza naturarekin orekatua izango da. Bere eraikuntza garrantzitsuenak: SAN FRANCISCO TENPLUA (MALESTIANO), Rimimin; SANTA MARIA NOVELLAREN FATXADA, Florentzian; SAN ANDRES ELIZA, Mantua; RUCELLAI JAUREGIA.

ERRENAZIMENTUA: ARKITEKTURA


  • ELEMENTU SOSTENGATZAILEAK kolomak eta murruak izaten dira. Murruan, askotan, pilastra atxikiak agertzen dira. Kolomek erdi puntuko arkuak sostengatzen dituzte. Kolometako kapitelen ordena korintiarra da gehien erabiltzen dena, baina horrekin batera joniarra, konposatua eta doriarra.
  • ELEMENTU SOSTENGATUAK: arku desberdinak erabiltzen dituzte. Estalkiak dintelduak edo ertz ganga kanoi - gangekin izaten dira. Dintelduak egiten dituztenean kasetoiekin dekoraturik agertzen dira.
  • HORIZONTALTASUNAK bertikaltasunak baino indar gehiago hartuko du. Kornisa sakonek eta moldurek saiakera hori azpimarratzen dute.
  • Adreilua eta marmotla asko erabiltzen dute.
  • Arte klasikoaren elementu arkitektonikoak agertzen dira.
  • Dekorazio - elementu artean daude girnaldak, bolutak, harlandu kutxindua (almohadillado), ...
  • Eraikin errenazentista kalkulu matematikoaren ondorioa da.
  • Oinplano basilikalak XV. mendean (quattrocentoan) erabiltzen dituzte eta zentralak cinquecentoan.
  • Arkitektura zibila garapen handia hartzen du.

miércoles, 28 de mayo de 2014

Barrokoa: Goya


  • Pintore berezi hau ezin da mugimendu edo eskola artistiko zehatz batean sortu.
  • XVIII eta XIX. mendeetako joera artistiko guztien sintesia sinbolizatu zuen:
    • Neoklasizismo eta erromantizismo.
    • Ondorengo pintura estilo aurrerakoenei (errealismo, inpresionismo ...) hasiera eman zien.
  • Jaioterria: Zaragoza.
  • Frantsesek 1808. ko inbasioak eta honek ekarri zituen mugarrikeriek eta basakeriek (gerra, ezarkuntza absolutista, gaixotasun gehiago) erabat hunkitu zuten eta itxaropena galarazi zioten. Azkenean, goibel, dezepzionatuta eta mehatxatuta, Frantziara joan zen bizitzera eta bertan hil zen.
  • Etapak:
    • XVIII. mendean:
      • Neoklasizismoan oinarrituz.
      • Argitasun handiko konposizioak.
      • Marrazkia asko zaindu zuen (kolorea ere bai).
      • Tapiz  - kartoiak eta erretratuak.
    • XVIII. mendearen amaiera:
      • Perfekzionismotik urrundu.
      • Gero eta pintzelkada askeagoak eta azkarragoak.
      • Kolore biziak.
      • Gorteko erretratuak.
    • XIX. mendearen hasieran:
      • Tonu ilunak.
      • Irudimen eta fantasia handiko pintura lanak.
      • Errukirik gabeko kritika sozialak eta errealitatearen zakarkeria eta larritasun guztiak irudikatu zituen.
      • Grabatu gehienak eta "pintura beltza".
  • Francisco Goya (1740 - 1828): Erregimen Zaharraren amaierari eta Espainian modernotasuna eraman zituzten aldaketetan.

Barrokoa: pintura

Joera desberdinal bereiz daitezke:

  • Tenebrismoa eta naturalismo errealista:
    • Gaiak: errealitate gordinena azpimarratzea.
    • TENEBRISMOA: pertsonaiak eta objektuak ilunean daude eta argi bortitzaz nabarmentzen dira.
  • Pintura holandarra:
    • Gaiak: erretratua, barne pinturak, paisajea, itsasoko gaiak, bodegoiak... burgesen etxeak dekoratzeko.
    • Teknika: argia eta kolore aberastasuna.

Barrokoa: eskultura


  • Irudiek zenbaitetan dihardutela erakusten dute, higidura, mugimendu liluragarriak eta sentimenduak eta grinak azaltzen dira.
  • Gaiak: mitologikoak, erlijiozkoak, hilobi monumentuak.
  • Kolore desberdinetako marmolak erabiltzen dira.

Barrokoa: arkitektura


  • XVII eta XVIII. mendeak.
  • Lerro kurbatuak dira nagusi eta dekorazio oparotasunak eraikuntza elementuak ezkutatu egiten ditu.
  • Lerro kurbatu eta zuzenak nahastu egiten dira, salomondar zutabeak, koloma konposatuak, arku konplexuak eta frontoi zatituak erabiltzen dira.
  • Kupula eliptikoak, perspektiba efektuz pintaturiko gangak ilusio faltsuak sortzeko, etab erabiltzen dira.
  • Fatxadak: higiduraz betetakoak, dinamismoa indartzen duten alderdi ahur eta ganbilez.
  • Hirigintza garatzen da: herriko plaza handiak, lorategiak, iturriak, etab.

Errenazimentua: eskultura


  • Espazioaren sakontasun eta bolumenaren irudikapenari jartzen zioten arreta:
  • Materialak: fresko pintura eta olio pintura.
  • Argiaren garrantzia.
  • Gaiak: erlijiosoak, mitologikoak, orduko gertaerak.
  • Konposizioa: orekatua, simetrikoa, masak ardatz baten inguruan banatuta daudelarik. Ardatza da zentroan dagoen ihes puntua.

Errenazimentua: eskultura


  • Eredu klasikoen imitazioa.
  • Materialak: marmola, brontzea eta zur polikormatua.
  • Gaia: tradizio klasikoak eta erlijiosoak, gorputz biluziak eta erretratuak.
  • Konposizioa: jarrera lasaiak, konposizio zentripetu eta simetrikoak. Estetika manieristan, ordea, konposizio zentrifugo eta bihurrietara jo zuten, giza sentimendu sakonak erakusten zituztelarik.
  • Gizarte betekizuna: elizaren eta printzeen premiei erantzuten zieten.

Errenazimentua: arkitektura

  • Arkitektura elementu klasikoen erabilpena.
  • Neurrietan proportzio matematikoaren eta armoniaren billa.
  • Materiala: harri landua eta batzuetan marmolez estalia.
  • Ordena klasikoen erabilpena.
  • Kanoi gangak eta kupulak.
  • Fatxadetan dekorazioak: groteskoak, girnaldak, kutxindurak, ...
  • Eraikuntza motak: eraikuntza erlijiosoak eta zibilak.
  • Horizontaltasuna azpimarratu nahi du.

martes, 18 de marzo de 2014

Errenazimentua: kontestu historikoa 2


  • QUATTROCENTO: XV. mendea. Medicitarrak. Florentzia.
  • CINQUECENTO: XVI. mendeko lehenengo hamarkadak. Erroma. Aita Saindua.
  • MANIERISMO: 1520 tik aurrera. Sentimenduan eta emozioan oinarritutako bideak bilatu zituen, zenbaitetan klasizismoarekin batera.
Arlo artistikoan gertatutako aldaketak:
  1. Eredu klasikoak berrartzen dira
  2. Gizakia ardatzat zuten
  3. Artista pertsona eskolatua da, baliopen soziala daukana: bere lanak libreki sortzen ditu eta bezero batzuentzat egiten du lan.
  4. Espazioari buruzko kontzepzio berria: proportzioa, simetria eta perspektiba.
Errenazimentua Italian sortu zen. Zergatik Italian?:
  1. Italian zeuden aztarna klasikoengatik
  2. Merkatari eta bankari familia garrantzitsuenek artisten lanak bultzatu baitzituzten

Gotikoa: eskultura eta pintura

Gotikoko eskulturak errealagoak ziren. Erabili zituzten teknikak ere landuagoak ziren. Kristo errealismo handiagoz adierazi zen eta sufrimenduaren seinaleak nabari zituen. Ama Birjina gotikoko protagonista bihurtu zen. Gotikoan hilobietako eskultura ere izugarri indartu zen.

Pinturak ez ziren horma gainean bakarrik egiten, eliza gotikoetan hormak garrantzia galdu egin baitzuen. Taua gainean tenpera teknika erabiliz egiten ziren; olio pintura ere garatu zen. Boterea zuten klaseen zerbitzura garatu zen beste pintura mota bat ere. Nobleek eskatzen zituzten pintura lanak eta noble horiek agertzen ziren askotan, ondorioz, koadroetan.

TENPERAREN TEKNIKA: koloreak uretan disolbatzen dira teknika honetan eta koloreak, arraultza eta bestelako aglutinatzaileekin nahasten dira; taula edo horma gainean pintatzeko erabiltzen da.

OLIOAREN TEKNIKA: teknika honetan aglutinatzaileetzat linaza - olioa erabiltzen da.

Gotikoa: ezaugarri orokorrak

  1. Oinplano latindar gurutzedunak. Gurutzaduratik aurrera nabeen kopurua handitu egin ziren. Kaperak ere ugariak dira. Transeptuko zinborioa desagertu egin zen eta bere tokian gurutze gangak jarri ziren.
  2. Arku zorrotza: pisu gutxiagokoa, ez du alboetan indarra egiten
  3. Gurutze ganga: pisua lau puntutan banatzen da
  4. Pilareak dira hormaren zatirik garrantzitsuenak. Oso altuak dira.
  5. Kontrahorma eta arbotanteen bitartez gehiago indartzen dira zutabeak.
  6. Lehio handiak, beiratez apaintzen ziren. Beirateak dira berunezko sare baten gainean ezartzen diren marrazki koloretsuko beirak. Irakasteko asmoa ere bazuten. Errosetoia (sarrerako lehio borobila).
  7. Aldare nagusiaren atzekaldean egurrezko erretabloak margotzen ziren.
  8. Kanpoaldeari dagokionez, katedralek orratz zorrotzak zituzten dorre luzeak zeuden eraikinaren gaineko aldean; fatxadetan dekorazio ugari ageri zen eta gableteak eta pinakuluak nabarmentzen ziren.
  9. GABLETEAK: angelu zorrotz forma zuten eta arkuen gain ezartzen ziren erremateak.
  10. PINAKULUAK: gotikoko elementu arkitektoniko askoren amaiera zorrotza

lunes, 17 de marzo de 2014

Gotikoa: kontestu historikoa 2

Arte Gotikoa Frantziako iparraldean jaio zen XII. mendeko bigarren erdialdean, eta XVI. mendera garatu zen. Handik berehala hedatu zen Europa osora. Erromanikoaren bilakaeraren ondorioz sortu zen gotikoa. Merkataritzak ekarri zuen ongiro ekonomikoari esker eraikuntza ugari eraiki ziren denbora laburrean.

Katedrala da eraikuntzarik nagusiena. XIII - XV. mendeetan eraiki ziren. Katedralen ezaugarri nagusienak neurri eta altuera ikaragarria eta beren barneko argitasuna ziren. Lehenengoak Parisen inguruan, Alemanian, Espainian. Katedral baten eraikuntzak diru asko eta urte askotako lana eskatzen zuen. Burges aberatsek, bereziki, jartzen zuen dirua eta jende arruntak dohaineko orduak jartzen zituzten.

Erromanikoa: arte figuratiboak eta eskultura

ARTE FIGURATIBOAK:

Erromanikoko eskultura eta pintura arkitekturaren menpe zeuden. Irudi eta imaginek bazuten helburu didaktiko bat. Imaginak ez ziren batere naturalistak. Konposizioak simetria printzipioa jarraitzen zuten. Teknika trakets samarra nabari zen eskultura eta pinturetan. Freskoek (hormetako pinturak) ez zuten sakontasuna adierazten ezta perspektibarik erabiltzen. Irudiak trazu beltzez adierazten ziren eta barnean ageri ziren koloreak (disdiratsuak, garbiak, ez errealistak). Gehien irudikatu zen gaia azken judizioarena zen eta hortxe agertu zen PANTOKRATORRAREN irudia.

ESKULTURA EXENTA:

Oinarri arkitektonikorik lotuta ez dagoen eskultura, independientea dena.

Erromanikoa: ezaugarri nagusienak


  1. Puntu erdiko arkua
  2. Kainoi ganga: puntu erdiko arku batzuk osatzen dute
  3. Horma sendoak kontrahormekin: arku eta gangak oso astunak zirenezk indar handia egiten zuten alboetan
  4. Leiho txikiak eta estuak: argitasuna oso ahula da
  5. Gurutze latindar formako oinplanta dute, ekialderantz begira
  6. Dekorazioak garrantzi handia dauka. Eliza erromanikoa irudiz betetako liburu handia bezalakoa zen, irakurtzen ez zekitenei zuzendua, gehientsuak analfabetoak baitziren. Hormak eta gangak Jesukristoren eta Santuen bizitzako eszenak irudikatzen zituzten, margoekin apainduta.
  7. Portada: artistikoki diseinaturiko sarrera da
  8. DINTELA: karga bati eusten dion elemendu horizontala
  9. ARKIBOLTAK: portada osatzen duten arkuen multzoari deitzen zaio. Motibo geometriko eta bizidunez apainduak izaten dira.
  10. TINPANOA: dintela eta arkiboltez mugatua dagoen eremua da
  11. KAPITELAK: arkuari eusten dion zutabearen fuste gainean ezarririk dauden elementuak dira

Erromanikoa: kontestu historikoa 2

XI eta XIi. mendeetan Europako Mendebaldean, elizak eraikitzeko, erromatarren teknikak berreskuratu ziren. Arte honen hedapenari hiru faktoreek lagundu zioten: erromasaldiek, ordena monastikoen zabaldundeak eta elizaren berrantolaketak. Erromako Bizantzioko eta Islameko eragina izan zuen arte erromanikoa. Izaera erlijiosoa eta aristokratikoa zuen: jainkoaren boterea goresten zuen eta zuzen - zuzen loturik zegoen bai Europaren batasun espiritualei baita fenoblimoari ere.

SANTIAGO BIDEA: IX. mendean Konpostelan Santiago apostoluaren hilobia aurkitu zutela zabaldu zen. Laster hasi ziren alde guztietako erromesak inguratzen baina XI. mendean zear hasi ziren benetako erromesaldiak Konpostelara. Erromesek Konpostelara iristeko egiten zuten ibilbidea Santiago bidea edo Ibilbide Frantsesa izenez ezagutzen da. Kantauriar kostaldetik beste bide bat zegoen baina hau ez zen beste bidea bezain garrantzitsua eta hainbeste erromesez gurutzatua.

Santiago bidean zehar hiriak eraiki ziren; bertan merkatariak finkatu ziren, gaixoak hartzeko ospitaleak eraiki ziren, elizak altxatu eta zubiak eraiki zituzten. Arte Erromanikoa bide horri esker hedatu zen. Penintsulan jendeaz gain pentsamenduak, artea eta Europako modak ere sartu baitziren bide horretatik.

Arkitektura berria

MODERNISMOA

  • XIX. mende amaieratik XX mendearen lehenego urteak.
  • Tradizio historiko eta teknika berrien baliabideak
  • Lerro kurbak eta okerrak
  • Egitura eta apaindura garrantzitsuak.
  • ANTONI GAUDI: LA PEDRERA, MILA ETXEA, SAGRADA FAMILIA

RAZIONALISMOA

  • XX. mendeko lehen erdia
  • Fora geometrikoak
  • Apaindurarik ez
  • Leiho ilara horizontalak
  • WALTER GRUPIUS: BAUHAUSEN
  • LE COBUSIER: MARSEILLAKO BIZILEKU UNITATEA

ORGANIZISMOA

  • XX. mendearen lehen erdia
  • Paisajearekin armonia bilatu
  • Erabiltzearen erosotasuna
  • FRANK LLOID WRIGHT: UR JAUZIKO ETXEA

ARKITEKTURA POSTMODERNOA

  • 70. hamarkadan
  • Estilo eta joera desberdinak
  • Ideal razionalistak
  • RAFAEL MONEO: ARTE ERROMATARREKO MUSEO NAZIONALA

PUNTAKO TEKNOLOGIAKO ARKITEKTURA

  • 70. eta 80. hamarkadak
  • Eraikinak egitura ikaragarriak dituzte
  • Teknologia eta material berriekin eraiki
  • NORMAN FOSTER: HONG KONG-EKO BANKUA

ARKITEKTURA DEKONSTRUKTIBISTA

  • 80. hamarkada
  • Bolumen zehiar multzoa
  • Batzuk besteekin lotuta
  • JOM UTZON: SIDNEY - KO OPERAKO TEATROA

Abanguardiak

FAUVISMOA

  • Fauves: piztiak (kritiko baten iritziz; izena hortik dator).
  • Kolorea edonola erabiltzen dute, naturaren koloreak errespetatu gabe.
  • Gaiek ez dute garrantzirik, irizpide subjetiboak baizik.
  • HENRY MATISSE, MAURICE VLAMANCK, ANDRÉ DERAIN

KUBISMOA

  • XX. mendearen 10. eta 20. hamarkadetan eman zen.
  • Gauzka forma geometriko arruntetara ekartzen zituzten (kuboak, zilindroak, konoak, esferak).
  • Sakonera sentsazioa eta koloreak baztertu zituzten.
  • Kolore gama: gris, okre, berdeak
  • Teknika berriak: collagea (pintaturiko elementuekin batera, papera, oihal zatiak, egurra, etab itsasten dira).
  • Gauzak ikuspegi askotakik erakusten dituzte aldi berean (albotik eta aurretik,...).
  • PABLO PICASSO, GEORGE BRAQUE

ARTE ABSTRAKTUA

  • 20. eta 30. hamarkadak.
  • Gaia ezagutu ezineko margolanak.
  • Forma geometrikoak.
  • WASSILY KANDINSKY

ESPRESIONISMOA

  • Lehenengo hiru hamarkadetan.
  • Ezaugarri nagusia emozioak arrazoia baino gehiago adierazten da.
  • EDUARD MUNCH, E. L. KIRCHNER, OSCAR KOKOSCHKA

SURREALISMOA

  • 1920.ko hamarkada.
  • Errealitatearen eta ametsaren arteko zerbait.
  • SALVADOR DALÍ, JOAN MIRÓ, MAX ERSIST

POP - ART

  • Herri artea.
  • 1960.ko hamarkada
  • Artistek hainbat iturri dituzte irudiak ateratzeko.
  • AMDY WARHOL, ROY LICHTENSTEIN

Postinpresionismoa


  • Inpresionismoaren aurrerapen teknikoak eta helburuak baztertu gabe:
    • Lerro formak, gauzen bolumena irudikatzeko tresnatzat berreskuratu zituzten.
    • Une iraunkorragoek iragankorrek baino garrantzi gehiago hartu zuten.
    • Errealitatea era subjetiboan irudikatzen dute.
  • PAUL CEZANNE, VINCENT VAN GOGH, PAUL GAUGIN, TOLOUSE - LAUTREC
  • Pintore hauek XX. mendeko margotzeko joeren oinarriak ipini zituzten eta aintzindaritzat har ditzakegu: KUBISMOA (CEZANNE), FAUVISMOA (GAUGIN), ESPRESIONISMOA (VAN GOGH), KARTELEN - MARGOAK (TOLOUSE - LAUTREC).

Inpresionismoa

  • Ezaugarri orokorrak
    • Gauzek isladatzen dituzten koloreak margotzen dituzte.
    • Kolore horiek argitasunaren arabera aldatu egiten dira.
    • Une bakoitzeko ikuspegi iragankorra jaso nahi dute oihalean.
    • Kanpoan margotzen dute, naturatik zuzenean.
  • Gaiak: paisajeak nagusitzen dira, eguneroko eszenak... Gai bat ordu desberdinetan margotzen dute, argiaren araberako koloreen eraldaketa adierazteko.
  • Teknikak:
    • Ez dute marra erabiltzen formak sortzeko.
    • Ez dituzte koloreak paletan nahasten, oihalean baizik.
    • Pintzeladak laburrak eta solteak dira.
  • CLAUDE MONET-ek, mugimendu honi izena eman zion bere margoarekin. INPRESIOA sortzailea izan zen.
  • Beste batzuk: EDOUARD MANET, EDGAR DEGAS, AUGUSTE RENOIR

viernes, 7 de marzo de 2014

Arte garaikidea. Ezaugarri Orokorrak


  • XIX. mendearen bigarren erdialdean garatzen da.
  • Izadia irudikatzeko modu tradizionala (itzal grisen bitartez bolumena sortzeko) baztertu zen.
  • Gauzak argiaren eraginpean adieraztea helburu izan zuten.
  • Koloreari buruzko azkenaurrerapen zientifiko teknikoak ezagutzen zituzten: oinarrizko koloreak zeudela eta, elkarren artean nahasita, beste kolore sekundario batzuk sortzen direla.
  • Ikuslearen begiek, distantzia jakin batetik, koloreak nahasten dituzte, beraz, ez dituzte koloreak paletan nahastu behar.
  • Kolore argi eta disdiratsuak nagusitu ziren, beltza baztertuz.
  • Itzalak ez dira ilunak, tonu osagarriak erabiliz irudikatzeko (argi horiak - itzal bioletak).

Industri iraultzaren ondorioz: hirigintza eta burdinaren iraultza

HIRIGINTZA:

  • Plan eredugarri asko hiri egokia lortzeko asmoz.
  • Ezaugarriak:
    • Hiribide zabalak
    • Plaza erradialak
    • Herri xumearen auzoak periferian kokatzen dira
  • EBENEZER HOWARD: LORATEGI HIRIA
  • ARTURO SORIA: MADRILEKO HIRI LINEALA
  • ILDEFONS CERDA: BARTZELONAKO ZABALGUNEA
  • HAUSSMAN: PARISEKO ERABERRITZEAREN LANAK

BURDINAREN ARKITEKTURA:

  • Material berriak: galdatutako burdina eta beira
  • Eraikitze teknika berriak
  • Injineruek ere eraikitzen dituzte
  • Eraikin motak: zubiak, tren geltokiak, lonjak, merkatuak, erakusketa unibertsaletako eraikinak
  • JOSEPH PAXTON: LONDRESEKO BEIRAZKO JAUREGIA
  • EIFFEL: PARISEKO EIFFEL DORREA

Arkitektura eta industri iraultza

GARAI HISTORIKOA:

XVIII. mendearen bigarren erdialdean eta XIX. mendean eman zen. Barrokoko estiloa baztertuz, iraganeko estiloetan inspiratzen dira.

ARKITEKTURA NEOKLASIKOA:

  • Estilo grekoan (Pericles - en garaiko Atenas - eko tenploak) eta erromatarrean (indusketa arkeologikoek, garai honetan, Herkulano eta Ponpeiako eraikinak begi bistan utzi zituzten) inspiratzen da.
  • Eraikin publikoetan eta burgesen jauretxeetan.
  • Ezaugarri teknikoak: estilo klasikoenak
  • PARISEKO ETOILE PLAZAKO GARAIPEN ARKUA
  • WASHINGTONEN HIRIEN ERAIKINAK
  • VILLANUEVA, MADRILLEKO PRADO MUSEOA

ARKITEKTURA HISTORIZISTA:

  • Erdi Aroan du inspirazioa: neorromanikoa eta neogotikoa
  • Herriaren nortasunen erroak Erdi Aroan oinarritzen direlakoan
  • Kultura islamiko eta hinduen ezaugarriak ere, nohizbeinka, agertzen dira
  • CH. BARRY ETA A. PUGIN: LONDRESEKO BRITAINIA HANDIKO PARLAMENTUA, NEOGOTIKOA

jueves, 6 de marzo de 2014

Neoklasizismoa


  • XVIII. mendearen amaieran, Frantziako iraultzaren garaian.
  • Askatasuna eta berdintasuna adierazteko, arte klasikoaren elementuak erabiltzen hasten dira.
  • Ezaugarriak:
    • Konposizioaren soiltasuna
    • Margotzeko teknika bikainena da
    • Arrazoia, oreka eta soiltasunean oinarriak ditu.
    • Sentimenduak edo emozioak ez diera adierazten: konposizioak hotzak dira
  • JACQUES LOUIS DAVID: MARAT - EN HERIOTZA

ERREALISMOA


  • Garai historikoa: 1848ko Iraultza ostean
  • Gaiak: sozialak batez ere, politikoak baztertuz, txiroen, baztertuen eta langileen bizimoduen mundua.
  • Ezaugarri teknikoak:
    • Errealitatearen adierazpena, idealizaziorik gabe
    • Konposizioa orekaturik, dinamismo gutxirekin
  • JEAN - FRANÇOIS MILLET: EREILEA, UZTA BILTZAILEAK
  • GUSTAVE COURBET: HARGINAK, PINTOREEN ESTUDIOA
  • HONORÉ DAUMIER: KARIKATURA POLITIKOAK, KRITIKA ZORROTZAK

ERROMANTIZISMOA


  • Errestaurazio monarkikoaren garaian, 1830.aren inguruan.
  • Indibidualismoa eta goraipamenta nagusitzen dira.
  • Ezaugarri teknikoak:
    • Argitasuna
    • Kolorea marrazkia baino garrantzitsuagoa
    • Konposizio dinamikoagoa
    • Figura ugari
  • Gaiak: paisajea, herria, iraultzaren gorazerrea, gerra, hondamendiak
  • DELACROIX: ASKATASUNA HERRIAREN GIDARI